BERRIAk Euskalgintzaren sektorearen kontziliazioari buruzko azterketan hartu du parte

2022-06-06

BERRIA /

Langunek, Emun, Elhuyar eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Sailarekin elkarlanean, azterketa bat abiatu zuen joan den urtean, Euskalgintzaren sektorearen kontziliazioaren inguruan, euskalgintzako hainbat erakunderekin, tartean BERRIA. Prozesuan, talde horietan kontziliazioari begira urteetan landu dituzten neurriez eta gogoetez aritu gara.


Joan den astean azterketaren aurkezpena izan zen, eta BERRIAk parte hartu zuen, euskalgintzako beste enpresa batzuekin batera. Orokorrean, txostenak jasotzen duen bezala, erantzunkidetasun kontziliazioari begira euskalgintzaren eredu aurrerakoia baloratu zen, haren praktika eta bidea aitortu, eta hari balioa eman.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)