Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
2023-31-03
Urmugak Euskal Herria zeharkatuko du mendiz mendi, musikak lagunduta, eta BERRIA bertan izango da. 2023ko ekitaldirako akordioa berritu dute bi eragileek, eta BERRIAk, BADOK-ek eta MENDIA-k luze eta zabal emango dute horren berri.
Uztailaren 12tik 30era egingo dute aurten zeharkaldia, eta alderik alde zeharkatuko dute Urmugaren ertza, Gorobel mendilerroan hasi eta Hiru Erregeen Mahaira arte. Gutxi gorabehera, 50 musikarik eta taldek parte hartuko dute aurten, eta, oraindik zerrenda guztiz osatuta ez badago ere, aurkeztu zituzten izenetariko batzuk: Olaia Inziarte, Eñaut Elorrieta, Donostiako Orfeoia, Xutik... Ohi bezala, hainbat estilotako kantariak gonbidatu dituzte, Et Incarnatus Orkestrarekin batera kontzertuak emateko.
Mendi ibilbideak
Guztira, hemeretzi etapa egingo dituzte parte hartzaileek, duela bi urteko berberak. Felipe Uriarte Mendiak eta Herriak elkarteko gidaria da ibilbidearen arduraduna, eta esan zuen bidea egiteko prest: «Urmuga hari trinko, sendo eta gardena da. Ez ditugu maite gure herria zatitzen dituzten mugak, eta horien gainetik igaroko gara, oinez eta musikaz».
Ane Insaustiren kronika (2023-03-31)
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)