DESKONTU SAREA, BERRIALAGUNETZAT

2017-24-02

BERRIA /

2016ko maiatzean jarri zuen abian BERRIAk espazio digital hau, BERRIAlagunei erabiltzaile estatusa emateko eta haien eskura hainbat abantaila jartzeko: BERRIAlagunen webgunea.

Arlo informatiboan, webgunean zein sakelakoan, abantaila eta funtzionaltasun esklusiboak jarri zituen BERRIAlagunen eskura, horiek proiektuari egiten dioten ekarpena saritzeko. Gainera, zozketak, BERRIA dendako deskontuak eta ekitaldi esklusiboak ere eskaintzen dira espazio digital horretan. Erregistratu besterik ez da egin behar horiek baliatzeko.

BERRIAlagunen webgunea abiarazi zenetik, jauzi handia egin da komunitateko kideen digitalizazio mailari dagokionez, eta oinarri sendoak jarri dira, BERRIAlagunekiko harremana sendotzeko eta garatzeko.

Orain, Deskontu Sarea gehitu zaio BERRIAlagunen eskaintzari, eta atal propioa izango du webgunean bertan. Berria.eus-etik ere sartu ahal izango da eskaintzetara.

Deskontu Sarearen bidez, BERRIAlagun norbanakoen eta iragarleen arteko sarea artikulatu nahi da: iragarleei, deskontuen truke, espazio bat doan eskainiko zaie BERRIAren euskarri guztietan; norbanakoei, berriz, eskaintza bereziak egingo zaizkie iragarle diren saltokietan, kulturguneetan, eta abarretan. Euskaltzale eta BERRIAzaleen topagune bat, tokiko merkataritza sustatu eta BERRIA indartuko duena.

Ehundik gora eskaintzekin hasi du bidea Deskontu Sareak. Egunez egun, eskaintza berriak gehituko zaizkio sareari.

BERRIA proiektua babesteko eta garatzeko ekarpena egiten duten horiekiko harremana sendotu eta saritu egingo du BERRIAk aurrerantzean: hala, emandakoa itzuliko zaie, eta euskarazko hedabide nazionala garatuko dugu.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)