Goienerrek eta BERRIAk lankidetza hitzarmena sinatu dute

2020-03-12

BERRIA /

Erika Martinez Lizarraga Goienerreko lehendakariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak hitzarmen bat sinatu dute.

Goienerrek eta BERRIAk zenbait printzipio komun dituzte. Lehenik, «harreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu eta sustatzen» dituzte. Bigarrenik, pertsona erdigunean jartzen duen ekonomia ereduaren alde egiten dute. Hirugarrenik, ingurumenaren ikuspegitik, kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesu jasangarriak sustatzearen alde daude.

Goienerrek nabarmendu du BERRIAk euskaraz eta Euskal Herrirako egiten duela kazetaritza, eta balioen artean daukala ingurumenarekiko zaintza eta ardura. 2021ean lankidetza horri bide emateko asmoz, hainbat proiektu garatzeko azterlanean ari dira.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)