Interneten ere, lehen hitza euskaraz

2017-19-05

BERRIA /

Azken inkesten arabera, euskaldunak diren baino gutxiago ageri dira sarean. Hori iraultzeko, kanpaina bat hasi dute Puntu Eus fundazioak, Codesyntaxek, Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak, BERRIAren laguntzarekin.

 

BERRIAk eragin lezake bide horretan. Komunitate zabal batek edaten du BERRIAren iturritik, eta eginkizun honetan eragitea ere bada BERRIAren ardura; ahalik eta jende gehienak erabiltzea euskara Interneten ere, horrek euskaldunen komunitatea kohesionatu eta ikusgarriago egingo duelako. BERRIAlagun, irakurle eta iragarleei egin die BERRIAk urrats hau egiteko gonbita. Asko gara, eta asko garela erakutsi behar dugu, erakutsi, eta jardun. Elkarlanean.


Horregatik, zu ere animatzen zaitugu nabigatzaile eta gailu mugikor guztiak euskaraz konfiguratzera eta webguneetan euskara lehenestera
 
Oso erraza da.
 Klik egin ESTEKA HONETAN, eta has zaitez Interneten ere lehen hitza euskaraz egiten!

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)