Martxan da BERRIAren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana

2022-28-03

BERRIA /

Pandemia oztopo izan dugu plan hau garatzeko orduan, baina 2021ean lan interesgarria egin genuen aurreko planaren ebaluazioa egin eta BERRIA Taldearen diagnostikoa eguneratzeko. Horiek izan dira abiapuntuak plan berria egiteko. BERRIA Taldeko Berdintasun Batzordeak  gidatu du lanketa, eta, legeak eskatzen duen bezala, plana jada erregistratuta dago. Hala ere, BERRIA Taldeak berdintasunarekiko duen konpromisoa legea indarrean jarri baino lehenagokoa da.

Aurreko planari jarraipena ematen dio plan berri honek, eta hainbat arlo lantzen ditu. Hiru proiektu nagusitan egituratu ditugu arlo horiek:  Feminismoa kudeaketaren gakoa, Bizitza eta lan ingurune osasuntsua eta, azkenik, BERRIA feminista, kazetaritza feminista.

Horiek dira datozen lau urteetarako lan  ildoak,  eta BERRIAren balioei erantzutea dute helburu. Formazioa eta gogoeta  izango dira plana aurrera eramateko baliabide nagusiak. Formazioa, gogoeta eta ilusioa, berdintasunaren alorrean aurrera egiteko ilusioa.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)