Eginkizuna

BERRIA herri ekimenez sortutako euskarazko egunkari nazional multimedia bat da, eta, ikuspegi horretatik abiatuz, Euskal Herriko eta munduko errealitate askotarikoak jaso nahi ditu.

Komunikabide honen eginkizun nagusia kalitatezko informazioa ematea da, berehalakoa zein arnasa luzekoa, egiarekin engaiatua, ikuspegi kritikoarekin eta independentearekin. Informazio landua eta fidagarria zabaldu nahi du, eta, gertakizun hutsez haratago, aktualitatearen ertzak aztertu eta errealitateen zergatiak arakatu. Hori da informazio eskubidearekin, adierazpen askatasunarekin eta irakurlearekin daukan erantzukizunaren muina.

Euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko eguneroko lanabes bat da BERRIA, eta izaera, adin eta jatorri guztietako euskal hiztunen elkargune izateko sortua da, baita euskalgintzaren eta kulturgile euskaldunen plaza izateko ere.

Era berean, Euskal Herriko gizarte pluralaren kohesioa sustatzen du, ahotsa emanez gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei.

 

Balioak

 

 

Herri ekimenetik sortu zen Euskaldunon Egunkaria, Euskal Herriak behar zuelako euskarazko egunkaria. Egunkaria bortxaz itxi zutenean ere, milaka lagunen ekarpenak egin zuen posible BERRIAren sorrera. Komunitate batek sortu zuen euskarazko egunkaria, eta hori bera da orain ere sostengu nagusi. BERRIA erosi, irakurri eta egunkarian bertan publizitatea egiten dutenen ekarpena da egunero euskarazko proiektu komunikatibo nazionala posible egiten duena.

Komunitatea aspaldikoa da BERRIAn. Etorkizuna iraganetik datorkigu, baina aurrera begira ari gara. Eta aurrean, lehengoak eta milaka euskaldun eta euskaltzale gehiago ikusten ditugu, gure ondoan, BERRIA sortzen, egunero. Abentura bat, abentura eder eta beharrezko bat. Zatoz, izan zaitez BERRIAlagun.

150.000 irakurle
13.580 berrialagun
250 langile
23.000 akziodun

Lantalde
konprometitua

Esperientziak

Martxelo Otamendi


Zuzendaria

Idurre Lazkano

Zerbitzuburua

Jon Fernandez

Kazetaria

Amaia Belaunzaran

Komertziala

Alazne Iruretagoiena

Bezero Arreta Arduraduna

Leire Zumeta

Idazkaria

Euskal Herri
osoan

Baiona

Lisses3. 64100 Baiona
0033 559 256 220
lapurdi@berria.eus

Andoain

Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea z/g. 20140 Andoain
943 304 030
berria@berria.eus

Bilbo

Uribitarte kalea, 18, 3 C. 48001 Bilbo
944 352 600
bizkaia@berria.eus

Gazteiz

Bizenta Mogel, 6. 01008 Gasteiz
945 150 452
araba@berria.eus

Iruñea

Iratxeko Monasterioa, 45, 13. 31011 Irunea
948 366 622
nafarroa@berria.eus

BERRIA, informatzeak zenbat balio duen

Kioskoan

BERRIA: Asteartetik igandera

berria asteartea
berria azteazkena
berria osteguna
berria ostirala
berria larunbata
berria igandea

Gehigarriak

Tantoa

Tantoa (asteartean)

Mantangorri

Mantangorri (Iarunbatean)

Nasan

Nasan (igandean)

Lurraldeetako gehigarriak

Bizkaiko Hitza
Gipuzkoako Hitza
IEHko Hitza
Nafarroako Hitza

Egunero, sarean

Aplikazioak

BERRIA Taldea

BERRIA Taldea, Euskarazko Komunikazio Taldearen (EKT) marka eta irudia da. EKT 2003. urtean sortu zen, Egunkaria itxi ostean, lehenbailehen euskarazko egunkari nazional bat sortzeko xedez. 2003an martxan jarri zenetik euskarazko komunikazio eremua indartu eta sendotzea izan da BERRIA Taldearen egitekoa: euskarazko hedabideak sortu eta garatu; euskarazko hedabideen behar bezalako garapenerako kultur eta industria egitura antolatzea. BERRIA Taldeak bi atal nagusi ditu: BERRIA Hedabideak eta BIDERA Zerbitzuak.

Enpresa egitura

Jarduera atalak

Administrazio kontseilua

Beatriz Zabalondo

Lehendakaria

Iban Arregi Epelde

Kontseilari ordezkaria -idazkaria

Karmele Artetxe

Kontseilaria

Haizpea Abrisketa

Kontseilaria

Jon Altuna

Kontseilaria

Erika Lagoma

Kontseilaria

Txema Ramirez

Kontseilaria

Idoia Torregarai

Kontseilaria

Amagoia Gurrutxaga

Kontseilaria

Gabirel Erdoiza

Kontseilaria

Mikel Legarra

Kontseilaria

Akziodunen Batzarra

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)