CARLOS GARAIKOETXEA. Lider bat lehendakari Ikusi handiago

CARLOS GARAIKOETXEA. Lider bat lehendakari

liburuak

16.5€

14.5€

Egilea: Elixabete Garmendia Lasa

Agitaratzaileak: ELKAR-BERRIA-JAKIN

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

 

Ibilbide oso azkar batek eraman zuen Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938) Francoren diktadura ostean berpiztu berri zen Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izatera 1980an. Bigarren gobernua osatu berritan, Eusko Alderdi Jeltzalearen baitan sortutako krisiak Ajuriaenea utzi eta etxerako bidean jarri zuen liderra zen lehendakaria. Hala ere, politikagintzan jarraitu zuen, Eusko Alkartasuna alderdiko presidente gisa eta hautetsi modura, Europako Parlamentuan, besteak beste. Euskaldun berrien uholdekoa, enpresa kudeatzaile zen aldi berean ikastolak bultzatzen ere ibili zen Nafarroan, 1970eko hamarkadan. Solasean sartuta, gizakiaren eta bizitzaren edozein alderdiri heltzen dio, hasi kezka existentzialetik eta gozamen iturri dituen musika eta naturaraino. Izan ere, biografia liburu hau Carlos Garaikoetxea eta Elixabete Garmendia kazetariaren arteko elkarrizketa mamitsuen emaitza da. Euskal politikagintza garaikideko pertsona ezinbestekoa, Carlos Garaikoetxeak badu zer kontatua.

Beste produktu batzuk

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)