Txillardegi. Batasunaren pentsalaria Ikusi handiago

Txillardegi. Batasunaren pentsalaria

liburuak

15€

13€

Egilea: Miren Rubio Iturria

Agitaratzailea: Jakin, UPV/EHU, AEK

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

XX. mendeko bigarren erdiko une erabakigarri guztietan Euskal Herriak behar izan duen pertsona izan da Txillardegi, Joxe Azurmendi filosofoaren hitzetan. Pentsalari zein eragile, aitzindari izan baita hainbat arlotan: euskaltzaletasuna ulertzeko modu berri bat ekarri zuen, irekia, ez esentzialista, eta hizkuntza naziotasunaren erdigunean kokatu zuen nazioarteko pentsalariak gurera ekarriz; euskararen batasunaren eragile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen; euskarazko kultura moderno eta garaikidearen oinarriak jarri zituen, eta euskal literatura Europako moldeetara ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua nobelarekin; soziolinguistikan, ikuspegi berritzailea txertatu zuen EHUn, soziolinguistika matematikoarekin, besteak beste. Ekin eta ETAren sortzaile izan zen, eta politikan ere jardun zuen gaztetatik, ondoren ESB, HB eta Aralar alderdiekin militatzeko. Eta euskararen aldeko eskubideen eragile garrantzitsua izan zen, hala nola Euskal Herrian Euskaraz taldearekin. Guztia erbestetik erbestera zebilela, hogeita zortzi etxebizitza izateraino, pianoa beti alboan, eta pentsatu adina eraginez. Euskal Herriaren beraren historia ezagutuko du irakurleak Txillardegiren pausoei segika.

 

Beste produktu batzuk

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)