K PILOTA TXAKOLiNA

saskia

45€

45€

K5 ARGIÑANO TXAKOLINDEGIA
6 botilako kutxa

Debekatua dago alkohola 18 urtetik beherakoei saltzea. Arduraz kontsumitzea gomendatzen da.

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

5 Txakolindegia, Aiako Udalerrian kokatuta dago eta k Pilota txakolinaren ekoizlea da.

 

K5 upategia Aiako udalerrian dago, Zarauztik 9 kilometrora, inguru zoragarri batean, itsas mailatik 300 metrora; hain justu, gaztainondo-, haritz- eta pago-basoak eta mahasti-mazela izugarriek osatutako 15 hektareaz inguratuta.

 


Alonso & Balaguer arkitektoek diseinatutako eraikinak lerro soilak, dotoreak eta funtzionalak ditu; pasaiarekin guztiz bat egiteaz gainera, ingurumena errespetatzen duela. Bertatik, Kantauri itsasoa ikusten da: ezkerraldean, Getariako arratoia dauka; eskuinaldean, berriz, Orioko arrantza-porturako sarbidea.

 

 

Gure mahastiak, %100 Hondarribi Zuri izenpekoak erabat, lurzoruari eta klimari begira baldintza ezin hobeetan hazten dira. Lurzorua granitikoa da, eskisto arbeltsua duena, eta horrek ukitu mineralak eta dotoreak ematen dizkio. Klimak, bestalde, egundoko izaera atlantikoa dauka, Kantauri itsasoaren eraginean eta lursailaren garaieran oinarritutakoa.

 

Horri esker, zabaltasun termiko handiagoak, aireztatze hobea eta freskotasun ederragoa izaten ditu. Usain gozoak zein zaporeak ahalik eta gehien metatzeko asmoz, mahatsondo bidez ekoitzitako mahats kopurua txikia da oso; batez bestean, 1,5 eta 2,0 kilo arteko etekinarekin. Horrek guztiak, jakina, oraindik guztiontzat ezezaguna den nortasuna eransten die "K5" eta "K Pilota" ardoei, gainerako zeinahi ardotatik aise bereizteko moduan.

Beste produktu batzuk

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)