Anjel Lertxundi - Topaketa BERRIAren irakurleekin

BERRIAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik, 2003ko ekainaren 21etik, Anjel Lertxundi idazleak (Orio, Gipuzkoa, 1948) egunero-egunero idatzi du iritzi zutabe bat, Hitz beste tartean. Hamahiru urtez eta hamar hilabetez aritu da, irakurleei huts egin gabe, askotariko gaiak landuz zutabeetan. Joan den apirilaren 16an iragarri zuen, bere zutabearen bidez, hori bera izango zela egunkarian idatziko zuen azkena.

Ekainaren 8an, ia hamalau urte hauetan BERRIAn idatzitakoez aritzeko tartea hartuko du idazleak irakurleekin, 19:00etan, Martin Ugalde kultur parkean. Besteak beste, Harkaitz Cano, Maialen Lujanbio eta Antton Olariagak hartuko dute parte ekitaldian. Berria.eus helbidean zuzenean ikusi ahal izango da.


Iritsi behar zuen, baina iritsi behar zuela jakiteak ez dizkit nahigabea eta nostalgia arintzen. Ia hamabost urte pasatu eta gero, nire azkeneko zutabea du berripaperak, azkenekoz ari natzaizu hitz beste egiten, irakurle. Lagun zintzoak izan zaituztet bidean, ez daukat esker ona besterik.(...) Nekeak, errutinaren sitsak, errepikatzeko beldurrak faktura ordainezina pasatu aurretik agurtzen zaituztet. Zor nizuen hainbeste. Ez adiorik.


Plazera izan da. Mila esker, eta adiorik ez, Anjel!

 

2017-06-08 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

KANTERRI deskontua

2022-07-11 / 00:00:00
Oiartzun

KANTERRI ikastarorako %15eko deskontua BERRIAlagunetzat. Kanterri ikastaroa egingo dute Oiartzunen, uztailaren 11n eta 12an. Bi eguneko egitarau betean, euskarazko kantagintzaren inguruan arituko dira Fermin Etxegoien, Anari, Itxaro Borda, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maia. Oiartzungo Udalak, Oiartzungo Kantagiltzak eta Ahotseneak antolatutako egitasmo bat da, BADOK eta BERRIAren sustenguarekin. Horiek horrela, BERRIAlagunek %15eko deskontua izango dute 2 egunetarako izena emanez gero.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)