GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN BISITA GIDATU OROKORRA, URRIAREN 30ean

Ezagutu Euskal Herriko museorik esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan, BERRIAlagunentzako zenbait bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museorik garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, hogei BERRIAlagunek aukera izango dute gida baten laguntzaz Bilboko Guggenheim museoaren erakusketa iraunkorra ezagutzeko, urriaren 30ean, larunbata, 11:00etan.
Bisitak 60 minutu iraungo du eta eta hamar sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Bisita gidatua amaitu ondoren, BERRIAlagunek aukera izango dute museoa bera eta bertako artelanak beren kabuz ikusten jarraitzeko.

Izena emateko epea urriaren 1ean hasiko da, ostiralarekin, berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 3ra arte egongo da irekita, igandera arte. Saridunen izenak urriaren 4an argitaratuko dira, astelehenarekin.

* COVID 19a dela eta, museo bakoitzean edukiera, baldintza eta neurri jakin batzuk errespetatu beharko dira.
 

Saridunak:

  • Ilaski Barañano Mentxaka
  • Artagan Kultur Elkartea Santutxu
  • EDURNE ELIZONDO
  • Maite Mindegia
  • Ager Zallo Mintegia
  • Gurutze Uria manterola
  • Ane Miren Abasolo Galdeano

2021-10-30 / 00:00
BILBO, Abandoibarra etorbidea 2, 48009

Bukatuta

Beste ekitaldi batzuk

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)