DONOSTIAKO AQUARIUMERAKO BISITA GIDATU OROKORRA, 11:30ean

Ezagutu Euskal Herriko museorik esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan, BERRIAlagunentzako zenbait bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museorik garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, hogei BERRIAlagunek aukera izango dute gida baten laguntzaz Donostiako Aquariuma ezagutzeko, urriaren 17an, igandea, 11:30ean.
Bisitak 60 minutu iraungo du eta eta hamar sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Bisita gidatua amaitu ondoren, BERRIAlagunek berriz ere ikusi ahal izango dituzte Aquariuma eta bertako animaliak, beren kabuz.

Izena emateko epea urriaren 1ean hasiko da, ostiralarekin, berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 3ra arte egongo da irekita, igandera arte. Saridunen izenak urriaren 4an argitaratuko dira, astelehenarekin.

* COVID 19a dela eta, museo bakoitzean edukiera, baldintza eta neurri jakin batzuk errespetatu beharko dira.
 
Saridunak:

  • Rebeka Arrarats
  • NEREA TXAPARTEGI MADARIAGA
  • Mikel Gonzalez Iceta
  • Iñaki Uria
  • Amaia Agirre Iruretagoiena
  • Koldo Etxeberria
     

2021-10-17 / 00:00
DONOSTIA, Carlos Blasco Imaz plaza, 20003

Bukatuta

Beste ekitaldi batzuk

Martin Ugalde foroa - Haurren aurrean helduok heldu

2021-11-30 / 19:00:00
Martin Ugalde kultur parkea

Azaroaren 30ean, Martin Ugalde foroan, helduek haurren aurrean izan beharreko hizkuntza praktiketan eta eredugarritasunean sakonduko dute Paula Kasares Corralek, Kike Amonarriz Gorriak eta Iñaki Eizmendi Arsuagak. Garbiñe Ubeda Goikoetxea arituko da moderatzaile. 19:00etatik aurrera Martin Ugalde kultur parkean, edo zuzenean, Berria.eus-en.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)