Mantangorritu festa
Maiatzaren 28an 1.000. zenbakia argitaratuko du 'Mantangorri'-k, BERRIAk haur eta gaztetxoentzat egiten duen gehigarriak. BERRIA komunitateko txikienekin batera ospatu nahi du BERRIAk urteurren hau, eta egitarau oparoa antolatu du maiatzaren 28rako. Txillida Lekun egingo da ospakizuna, 10:00etatik 14:30era, eta ipuin kontalariak, ilustratzaileak, magoa, bisita gidatuak, 'Meri, Mari eta Lari' antzezlan musikatua, photocall-a eta abar izango dira. Mantangorritu zaitez!