SAN TELMO MUSEOKO BISITA GIDATUA

Ezagutu Euskal Herriko museorik esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan, BERRIAlagunentzako zenbait bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museorik garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, hogei BERRIAlagunek aukera izango dute gida baten laguntzaz San Telmo museoa ezagutzeko, urriaren 23an, larunbata, 12:00etan.
Bisitak 60 minutu iraungo du eta eta hamar sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Bisita gidatua amaitu ondoren, BERRIAlagunek aukera izango dute museoa bera eta bertako artelanak beren kabuz ikusten jarraitzeko.

Izena emateko epea urriaren 1ean hasiko da, ostiralarekin, berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 3ra arte egongo da irekita, igandera arte. Saridunen izenak urriaren 4an argitaratuko dira, astelehenarekin.

* COVID 19a dela eta, museo bakoitzean edukiera, baldintza eta neurri desberdinak errespetatu beharko dira.


 Saridunak:

  • Roberto Altuna Erle
  • Olatz Irazustabarrena
  • Itziar Enparantza
  • Josi Oiarbide Alustiza
  • Inaxio Olasagasti
  • Aitor Egileta
  • Itziar Arteagoitia Alonso
  • Lurdes Estibariz Rico
  • Begoña Gallo Paíno

2021-10-23 / 00:00
DONOSTIA, Zuloaga plaza 1, 20003

Bukatuta

Beste ekitaldi batzuk

TARARA, thriller poetikoa: kantu bat barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari

2021-12-22 / 20:00:00
Erribera kultur gunea, Kontxa Etxeberria Plaza 1, 20115 Astigarraga

HIKA TEATROAren ikuskizun berriaren jendaurreko entsegurako gonbidapenak BERRIAlagunentzat. Sortze prozesu baten partaide izan nahi duzu? Zer gertatzen da oihalaren atzean? Nola sartzen dira aktoreak beren rolean? Zuzendariaren aholkuak eta oharrak entzun nahi dituzu?

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)