Zeru behaketa esklusiboa BERRIAlagunentzat.

Aranzadi zientzia elkarteak, Elkano euskal planisferioa sortu du; oso-osorik euskaraz idatzita dago, eta gure paraleloan (43º-ko ipar latitudean) kokatutako lehen planisferioa da. Munduari egindako lehen itzuliaren 500. urteurrena dela-eta sortutako planisferioa da, eta, urteurren hori baliatuz, behaketa bat antolatu dugu Aranzadirekin elkarlanean; horregatik, Euskal Herriko zeru gaina irakurtzeko aukera eman nahi dizuegu BERRIAlagunei.


Esperientzia gozagarri hori BERRIAlagunentzat izango da, esklusiboki, eta abenduaren 11ean egingo da, 20:00etan, Usunen (Nafarroa). Bi ordu iraungo du, eta 50 laguntzentzako (25 sarrera bikoitzentzako) tokia izango da. Izen emate bakoitzeko bi pertsonarentzako tokia gordeko da.
Esperientzia hau galdu nahi ez baduzu, parte hartu.

2021-12-11 / 00:00
Arbailugo behatokia, Usun, Nafarroa

Beste ekitaldi batzuk

Herri zatitu bat josteko bideen bila. Zer egin hedabideetan?

2022-01-27 / 00:00:00
Martin Ugalde kultur parkea

Ostegunean, 19:00etan, Martin Ugalde foroan, euskal hedabideek Euskal Herria nola irudikatzen eta izendatzen duten aztertuko dute zenbait gonbidatuk: Ainhoa Larrañaga, Zuriñe Maguregi, Eider Goenaga, Arantxa Idieder, Iban Arantzabal eta Eneko Bidegainek. Zatozte, edo ikusi ‘Berria.eus’-en!

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)