Mahats bilketa eta bazkaria upategian
Urte berezia da BERRIArentzat, eta BERRIAlagunekin ospatu nahi ditugu gure 20 urteak! Ardo propioa ekoitziko dugu Biba Ardoak-ekin elkarlanean. Horretarako, bi esperientzia antolatuko ditugu urtea bukatu aurretik, El Mozo etxaldean: lehena, irailaren 30ean izango da, Lantziegon; 15 BERRIAlagunek upategian mahatsa biltzeko eta bazkaltzeko aukera izango dute.