BERRIA ekitaldiak
Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.
Bukatuta
Hitzaldiak, mahai inguruak, kultur eta musika emanaldiak
Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.
Bukatuta
2018-04-15 / 14:00:00
Oialume Zar sagardotegia
Laurogei lagun bildu ginen joan den igandean BERRIAlagunen bigarren sagardotegian, Astigarragako Oialume Zarren. Eguraldia lagun, bazkalosteko bertso saioa sagardotegiaren kanpoaldean egin genuen, Miren Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariek alaiturik. BERRIAlagunak bertatik bertara ezagutu eta elkarrekin tarte bat igarotzeko aukera eman zigun egunak. Ederki pasatu genuen. Datorren urtean, berriro!
INFORMAZIO GEHIAGO2017-11-03 / 00:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
40 urte bete ditu Anttton Olariagak sortutako pertsonaiak. Hainbat izan dira urte luze horietan Zakiliren eta Anttonen bidean guratzatu diren lagunak, eta horietako askorekin ospatu genuen atzo urtebetetze festa Martin Ugalde kultur parkean.
INFORMAZIO GEHIAGO2017-10-23 / 00:00:00
Iortia Kulturgunea
Ia 200 lagun bildu ziren larunbatean Altsasuko Iortia kulturgunean, Tartean teatroaren 'Ez dok hiru' antzezlanaz gozatzeko. Jendea pozik eta gustura, eskertu egin zuten Sakanako BERRIAlagunek bosgarren urtez eskualdeari begirako ekimen hori antolatu izana.
INFORMAZIO GEHIAGO2017-09-14 / 00:00:00
Martin Ugalde Foroan parte hartu zuen Partalek atzo, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egindako galderak erantzun zituen. Bete egin zen Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusia, eta, han bildutakoei, Vilaweb-eko zuzendariak adierazi zien, Espainiak judizialki zein polizialki jarritako oztopoak gorabehera, egin egingo dela urriaren 1eko galdeketa. Izan ere: «Nola eragotziko dute?».
INFORMAZIO GEHIAGO2017-06-09 / 12:00:00
BERRIAn 'Hitz beste' zutabea ia hamalau urtez idatzi izana eskertu zioten atzo Anjel Lertxundiri. «Hizkuntzaren bizipoza» aldarrikatu zuen Martin Ugalde Parkean egin zuten BERRIA ekitaldian.
INFORMAZIO GEHIAGO2017-03-01 / 19:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
Joxe Azurmendi pentsalariak 'Hizkuntza, nazioa, estatua' saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen.
INFORMAZIO GEHIAGOIkusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:
BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUTEdozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)