Maria Nanclares Euskara zinegotziak esan du Gasteiz antzokiak aurrera egingo duela, «hiri proiektu bat» delako. Lazarraga elkarteak berretsi du ezinezkoa duela dirua bueltatzea, eta «irtenbide integrala» galdegin dio udalari.
Koalizio subiranista gailendu da botoetan eta eserlekuetan; zortzi ordezkari erdietsi ditu. EAJ bigarren da, zazpi ordezkarirekin. Launa lortu dituzte sozialistek eta popularrek, eta bana Sumarrek eta Voxek.
Poliziek dokumentazioa eskatu diete, eta, identifikatzeari uko egin diotenez, ertzainek atxilotu egin dituzte agenteen aurkako atentatua eta desobedientzia larria egotzita.
Doluari buruzko ipuin bat idatzi du Mitxel Elortzak, gaia haurrengana hurbiltzeko. Gau Beltzaren bidez «mezu garrantzitsua» helarazi nahi die: «Maite ditugunak gurekin egongo dira gogoratzen baditugu».
Lau urte baino gehiago daramate «baldintza duinak bermatuko dituen» hitzarmen baten alde borrokan. Salatu dute Foru Aldundiak eta patronalek ez dutela «gatazka konpontzeko» inolako borondaterik erakutsi.
Eginoko 'Goikua' sektorea horma «ahaztu» horietako bat da, Lezeko aisialdi gunetik gertu dagoen horma lasai eta bakartia. Egino Bizirik plataformako kideek aurpegia garbitu diote horma horri, eta beste bizialdi bat eman.
Elkarteak nekez jarraitu dezake proiektua kudeatzen, Gasteizko Udalak Gasteiz antzokia garatzeko emandako diruaren parte handi bat bueltatzeko eskatu ondotik. Datorren asteartean euskara zinegotziaren azalpenak espero dituzte udal batzordean.