Guztiok dugu TARARA bat gure baitan

2021-12-28

BERRIA /

(Berria, 2021/12/28, Andoni Imazen artikulua)

Mailaka banatu dute agertokia. Aldapa luze batek zeharkatzen du alderik alde, eta eskailera batzuek bereizten dituzte guneak. Piano bat dago bazter batean. Eta arrosak, lurrean eta atze-oihalean. Hika teatro konpainiak sakonetik sortu du Tarara antzezlana, azaletik baino gehiago, eszenografia soil horrekin. Urtarrilaren 15ean estreinatuko dute, Errenteriako Lekuona fabrikan (Gipuzkoa). Joan den astean, entsegu ireki bat egin zuten Astigarragako Erribera kulturgunean (Gipuzkoa), eta zenbait BERRIAlagunek saioa ikusteko aukera izan zuten.

Rosa protagonista bitan banatutako pertsonaia bat da, bi aktorek antzeztua. Batak bestearen erritmoan dantza egiten du batzuetan, eta bata bestearen itzal bihurtzen da ondoren. Biolina jotzen ikasten ari den neskatila bat da, 1970eko hamarkadako Bilbon; zahar etxera ama bisitatzera doan emakumea, 1990eko urteetan. Izan ere, amarekin duen harremanean sakondu beharko du umetan gertatutakoa ulertzeko, sute misteriotsu bat argitzeko, iraganeko orbainak garbitzeko. «Batzuetan, emakume batek egin behar duena egin behar du».

Iluntasun horren erdian, distira egiten du Yasminek. Prostituzioan eta gaueko ikuskizunetan aritzen da, eta gakoa izango da ama-alaben gorabeherak ulertzeko. Haurrei egindako abusuei, tratu txarrei, desberdintasunari eta barkamenari buruzko istorio bat da Tarara, besteak beste.

 Agurtzane Intxaurraga zuzendariak oharrez bete zuen koadernoa entseguan. «Horretarako zen. Eta jendearekin egoteko, noski». Saioa amaitu eta gero, lantalde osoak solasaldi bat izan zuen ikusleekin. Intxaurragak eskatu zien ardo batekin baleude bezala hitz egiteko, eta, hala, ikusle batek esan zien ez arduratzeko biolinaren mikrofonoak ez zuelako funtzionatu, soinua anplifikatu gabe jotzeak balio izan zuelako pertsonaiaren aldartea islatzeko, eta beste batek kontatu zuen hasierako pasarteak «La Palancako» girora garraiatu zuela.

(Irakurri artikulu osoa hemen).

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT