UDABERRIA MUSEO ARTEAN BERRIALAGUNEKIN

2022-06-27

BERRIA /
Bederatzi museotan hamaika bisita gidatu egin ditu BERRIAk BERRIAlagunekin udaberrian zehar; Artium, Oteiza, Guggenheim, Oiasso, Txillida Leku, Eureka, Makina-Erreminta, San Telmo eta Donostiako Aquarium museoetan bizi izan dute komunitateko kideek esperientzia esklusibo hau. Harrera beroa izan du egitasmoak; guztira 220 BERRIAlagunek gozatu dute Udaberria museo ARTEan egitasmoaz, eta 2.246 lagunek eman dute izena parte hartzeko.  
 
 
Maiatzak 14an hasita, asteburuero egin dira bisitak BERRIAlagunekin Euskal Herriko museo esanguratsuren batean. Egitasmo honen helburu nagusia artea gizarteari gerturatzean datza, eta, bide batez, BERRIAlagunen komunitatea trinkotzean. 

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT