Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

BERRIAlagun programa

Publizitatea

BERRIAlagun programa

BERRIAlagun programaren baldintza orokorrak

  • BERRIAlagunak zaretenoi aplikatzen zaizkien baldintzak dira hauek. BERRIAlaguna izatea onartzen duzunean, baldintza eta ohar hauek ere onartzen dituzu. Irakurri, mesedez, baldintza hauek, sinatu aurretik, eta gorde kopia bat aurrerantzean izan ditzakezun dudak argitzeko.

    EUSKAL EDITOREA SL-k du —‘BERRIA’ egunkariaren eta www.berria.eus webgunearen argitaratzaileak, hain zuzen— BERRIAlaguna programaren eta berria.eus/berrialaguna gunearen jabetza, eta berak kudeatzen du. Andoainen (Euskal Herria) du helbidea EUSKAL EDITOREA SL-k (IFK: B20809040), Martin Ugalde Kultur Parkean, eta Gipuzkoako Merkataritza Erroldan dago izena emanik, 2034 Tomoan, 73 folioan, SS-22521 orrian.

Zer da BERRIAlaguna?

  • BERRIAlagun programa, BERRIAk daukan kidetza programa da. BERRIAlagunek beraien ekarpen edo harpidetzarekin BERRIA proiektua eta euskal hedabideen sarea sendotzen laguntzen dute abantaila eta bueltan abantaila eta zerbitzu esklusiboak jasotzen dituzte bueltan.

    www.berria.eus/berrialaguna gunean erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da eta bertan, gainera, sartzea doakoa. Baina bertan eskaintzen diren abantaila eta zerbitzu batzuez gozatzeko erregistratuta egotea ezinbestekoa izango da eta erregistratzeko aukera soilik BERRIAlaguna direnek daukate.

    BERRIAlaguna izatearen baldintzak onartzean, honako hauek ere onartzen dituzu:

    • Ezagutzen eta onartzen dituzula Euskal Editorearen legezko oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika.
    • Gutxienez 18 urte dituzula.
    • Egiazko datuak, zehatzak eta osoak ematen dizkiguzula.
    • BERRIAlagunaren kuota ordaintzeko erabiltzen duzun ordainketa bidea zurea, eguneratua eta egiazkoa dela.
    • Ez dituzula beste inorekin partekatuko zure BERRIAlagun datuak.

    BERRIAlaguna bazara, ohar eta baldintza horiek onartzen dituzula esan nahi du. Baldintzak ez dituzula betetzen detektatzen badugu, zure konturako sarbidea ezeztatzeko eskubidean izango gara, aurrez zuri postaz komunikatu ondoren.

Nola izan naiteke BERRIAlaguna?

  • Hiru bide daude BERRIAlaguna izateko:

    1. BERRIAlaguna, ekarpen bat eginda.
    2. BERRIAlagun harpideduna, BERRIAko harpideduna izanda.
    3. BERRIAlagun iragarlea, iragarle bezala formula hau kontratatuta.

    Hiru aukera horietaz informazio gehiago nahi baduzu (prezioak eta ordainketa aukerak) edo bueltan jasotzen dituzun abantailez gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen edo deitu 943-30 43 45 telefonora.

Nola has naiteke nire abantailez gozatzen?

  • BERRIAlaguna izateko eskaera jaso eta altan ematen dizugunean, ongietorri gutuna jasoko duzu etxean zure BERRIAlagun txartelarekin batera.

    Abantailez gozatzen hasteko, webgunean erregistratuta egon behar duzu. Erregistratzeko, joan "sortu kontua" atalera, sartu zure NA edo IFK zenbakia eta zure BERRIAlagun kodea, eta osatu zure pasahitzarekin eta helbide elektronikoarekin. Postaz jasoko duzun mezuan zure posta elektronikoa berretsi ondoren abantailez gozatzen hasteko moduan egongo zara. Pasahitz eta helbide elektroniko horiek izango dira sarbide datuak webgunera sartzeko eta abantailez gozatzen hasteko.

BERRIAlaguna izan behar al dut BERRIA DENDAn erosteko?

  • BERRIA DENDA BERRIAk saltzen dituen produktuen denda da. Bertan erosteko, BERRIAlagun kontua eduki behar duzu edo erosle gisa erregistratu. BERRIAlaguna bazara eta kontua sortuta baldin baduzu, ez duzu berriro erregistratu beharrik izango. Zure BERRIAlagun sarbideko helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin sartu ahal izango zara dendan ere. Gainera, BERRIAlagunek produktu batzuetan prezio bereziak izango dituzue.

    Ez bazara BERRIAlaguna, erregistratu webgunean eta erosketak egin ahal izango dituzu jarraian.

    Dendaren erabilera baldintzak ezagutu nahi badituzu, eskura dituzu hemen.

    BERRIAlagunek, baldintza orokor hauek onartuta, BERRIA DENDAko erabilera baldintzak ere onartzen dituztela esan nahi du.

Zenbat kostatzen da BERRIAlaguna izatea?

  • BERRIAlaguna izateko, webgunean kontsultatu ditzakezu prezio eta aukera desberdinak, edo eta gure Bezero Arreta zerbitzuko 943-304345 telefonora deituta.

    Ordainketa mota: ordainketak errezibo bidez —beti— eta txartel bidez —urteko kuotak aukeratzen direnean bakarrik— egin ahal izango dituzu. Errezibo bidez ordaintzea eskatzen duzunean, erreziboak bidaliko dizkizugu aukeratutako maiztasunarekin, zuk espresuki eskatuta baja eman arte. Txartel bidezko kasuetan, urtero jarriko gara zurekin harremanetan berritu nahi duzula egiaztatzeko. BERRIAlagun iragarleen kasuan, beti jarriko da gure komertzial bat zurekin harremanetan urteko berritzea berresteko eta adosteko.

    Ordainketaren maiztasuna: hilero, hiru hilean behin edo urtero egin ahal izango duzu, aukeratzen duzun BERRIAlagun modalitatearen arabera. Kontsultatu aukerak Izan BERRIAlaguna atalean.

    Prezio aldaketak izaten badira, aldez aurretik behar bezala jakinaraziko zaie BERRIAlagun guztiei, eta berritzea tokatzen zaienean aplikatuko zaie betiere.

Nola eman dezaket baja?

  • Nahi duzunean eskatu dezakezu zure BERRIAlagun ekarpenaren, BERRIAlagun iragarlearen edo BERRIAlagun harpidetzaren baja. Zure abantailez gozatzen jarraitu ahal izango duzu zure baja data iritsi bitartean, baina ez dugu diru itzulketarik egingo.

    Urteko edo hiruhileko ordainketa eginda baldin badaukazu eta zure gaitzespen garaian ez bazaude, (Ikusi “Gaitzespen eskubideak” azpian), BERRIAlagun kuotak ez dira itzuliko.

    Baja eman nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin, laguna@berria.eus helbidera idatzita edo 943-30 43 45 telefono zenbakira deituta.

    BERRIAlagun izatetik baja ematean, zure konturako sarbidea ezabatu egingo da.

Atzera egiteko eskubidea

  • 1/2007 Errege Dekretuaren 102. artikuluak esaten duenari jarraikiz —Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina onartzen du dekretu horrek—, zenbait produktu ezingo dira itzuli: harpidetzan dauden edo adierazitako epean hasita dauden zerbitzuak, hain zuzen. Bezeroak atzera egiteko eskubidea izango du BERRIAlagunaren kontratazioan.

    Zure BERRIAlagun kuota ordaindu eta gure ongietorri mezua edo gutuna jasotako egunetik, gehienez ere HAMALAU lanegun izango dituzu eskubide hori gauzatzeko, eskaria jaso den lekuan agintzen duen egutegi ofiziala aintzat hartuta. Guri komunikatzen diguzun egunera arte jasotako zerbitzuarengatik bakarrik ordaindu beharko duzu. Diferentzia zure ordainketa motaren arabera itzuliko dizugu.

    Atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi badu, esteka honetara idatzita egin dezakezu, edo 943-30 43 45 zenbakira deituta. Izen-abizenak adierazi beharko dituzu, baita egindako eskariari dagozkion datuak ere; horretaz gain, atzera egiteko eskubidea erabili nahi duzula ere jakinarazi beharko duzu mezu horretan.

Zertarako erabiliko dituzue nire datuak?

Nola jar naiteke zuekin harremanetan?

  • BERRIAlaguna programaren inguruko zalantzarik izanez gero edo gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi laguna@berria.eus helbidera edo deitu 943-30 43 45 zenbakira.