Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Gerra jolas gisa Sirian

Idliben ehunka mila zibil daude harrapaturik, tartean Siriako beste lekutako milaka errefuxiatu. Horien egoera ilustratzen duen bideo bat bolo-bola zabaldu da azken orduetan sare sozialetan. Abdulla Mohammad errefuxiatuak egin du bideoa, eta horretan 4 urteko Selva alabarekin ateratzen da. Bonbardaketak joko bat direla esan dio aitak haurrari, eta leherketa bat gertatzen den bakoitzean barre algarak egiten ditu neskatilak.

«Saiatzen ari naiz haurrak beldur izan ez dezan», esan dio Mohammadek Al Jazeera telebistari. Eid jai musulmanean bururatu zitzaion ideia aitari, auzoko haur batzuk txapliguak bota zituztenean. «Bonbardaketak hasi zirenean, haurrak zirela esan nion alabari». Errefuxiatu daude Mohammadtarrak Idliben, lagun batzuen etxean. «Ez dugu nora joan bestela».