Berria.infoko blog komunitatea

Login

Banda zabalean

Iker Balentziaga

Mezua: Kindlea, Europan (azkenean!) ere salgai

2009-10-20

Permalink www, Gadgetak, 260 hitz  

Kindlea, Europan (azkenean!) ere salgai

Ameriketako Estatu Batuetako argitaletxeen merkatua hankaz gora jarri eta e-booken salmentei sekulako bultzada eman ondoren, Amazon etxea hasi da dagoeneko bere Kindle izeneko liburu elektroniko ezaguna Europan ere saltzen.

Kindle-ak E-ink edo tinta elektronikoa deritzon teknologia erabiltzen du, ikusmena kaltetu dezakeen distirarik edo argirik sortzen ez duen bere 6 hazbeteko pantailari esker, paper arruntetan tintak duen itxura imitatzen edo erreproduzitzen duena.

Amazonen Kindle liburu elektronikoa

Amazonen e-bookak 2GB-ko barne-memoria du, 1500etik gora liburu gordetzeko aukera ematen duena, eta Kindle (AZW), Microsoft Word-eko DOC eta DOCX, Audible (AA eta AAX), PDF, HTML, TXT, RTF, JPEG, GIF, PNG, BMP,MP3, PRC eta MOBI formatuan dauden fitxategiak onartzen ditu.

Liburu elektroniko horren ezaugarririk aipagarriena eta berritzaileena, hala ere, gailuak dakarren haririk gabeko doako (bai, doakoa omen da...) 3G koneksioa da; Amazonen katalogoak biltzen dituen milaka liburuetatik (350 mila, gutxi gorabehera) gure gustukoena klik batekin deskargatu eta, 60 segundu baino gutxiagoan, liburu hori gure Kindlean izateko aukera ematen duena. Haririk gabeko koneksio horri esker ere, liburuak ez ezik, eta hilero kuota bat ordainduz, zenbait blog, aldizkari zein egunkaritara harpidetzeko aukera ere ematen du Kindle-ak.

Hemen duzue Kindle-aren funtzionamendua eta ezaugarriak erakusten dituen bideo bat:

Bere ezaugarriei erreparatuta, merkatuan badira Kindle-a baino aukera gehiago ematen dituzten e-bookak (iLiad-a kasu) eta George Orwellen 1984 liburuarekin gertatutakoak (Amazonek erabiltzaileen Kindleetatik zuzenean erretiratu zuen liburua) ere bere alde gutxi esaten duen arren, doako 3G koneksioak, bere salneurri lehiakorrrak (279 dolar, 187 euro inguru) eta Amazonek gailuaren inguruan sortu duen zerbitzu paketeak Kindle-a merkatuan bere lehiakideak baino pauso bat aurrerago kokatzen du eta, nire ustez, arrakasta ziurtatzen dio ere. Ikus bestela, iPod/iTunes binomioaren arrakasta.

Eta zuek, zer deritzozue?

Erantzunak:

Bidaltzailea: bonsai [Bisitaria]
Ni irakurle amorratua naiz, astero liburu bat irakurtzen dut, batzutan gehio. Izugarrizko baldetan irakurri ditudan liburu guztiak ditut, bilduma handia ez baidet liburutegi publikoetan artzen erosi egiten ditut. irakurtzeko afizioa aitak egotzi zidan eta bere liburuekin hasi nintzen. Neretzat liburu bat irakurtzea ez da bakarrik gozamena droga bat da ere, nere eskuetan pisu hori sentitzea, nire beatzak paperaren testura sentitzea horriak pasa ala, liburu berrien eta zaharren artean dagon usain desberdina gozatzea.............gauz asko alajaina!!
Badakit azkenean traste hori sartuko digutela, merkeago izango bait dira liburuak(edo editorialen benefizioa handiagoa)baina nik pertsonalki ezingo nuke pantaila batean liburu bat irakurri, ezin det azaldu baina papera da neretzat liburu baten tokia, hitzen tokia.
Permalink-a 2009-11-14 @ 21:01
Bidaltzailea: Euskaldun [Bisitaria]
Nik gustura jakingo nuke gailu hauek euskarazko liburuak deskargatzeko edo erosteko aukerarik ematen duten, eskaintzarik badagoen. Hala balitz interesatuko litzaidake, bestela, erdaraz irakurtzea ez zait hainbeste gustatzen.

Ea zalantza hau argitzerik baduzun, Iker.
Permalink-a 2009-11-21 @ 15:41
Bidaltzailea: joseba [Bisitaria]
lehenego euskadi irratian entzun nuen Durangon salgai izango dela kindle hau eta 100 liburu "klasiko", euskaraz, barne dituela eskainiko omen dela.
kontua da, amazon-i liburuok erosteaz gain, euskarazko eskaintzarako, izango al da benetako aukerarik?
eta kindletik kindlera liburu bat "kopiatzea" (fitxategi gisa) ezinezkoa izango denez (suposatzen dut), zuk liburu bat irakurri eta beste lagun bati utzi nahi badiozu, kindlerik gabe gelditzen zara harik eta lagunak liburua irakurri eta, menturaz, kindlea itzuli arte?! arriskutsuegia.
Permalink-a 2009-11-30 @ 23:54
Bidaltzailea: Mikel [Bisitaria]
Nik kontsideratzen det nahiko aurrerapen teknologikoa dala, eta beraz aukera berri eta onak ematen dizkigula. Hala nola norberak ikusi behar dau ia aparatu honekin edota betiko liburuekin gusturoago sentitzen det. Nik neuk nahi izango nuke honelako e-book bat, ez bakarrik liburuetarako baizik eta dokumentu asko bertan gorde daitezkeelako, hala nola ikasketerako apunteak eta hainbat diru ahorratuko nuke imprimagailu-tintan. Gaur egungo krisialdi epokan ere inbertsio polita da, irakurle amorratua bazea bi hilabetetan gastau ditzakezu 100 euro liburuetan oso erraz, eta aldiz aparatu hau erosterakoan behin egiten duzun gastua da baina gero liburuak ordenagailuan "deskargatu" egiten badituzu, dohain irteten zaizu e-bookean irakurtzea.
E-book guztien hartean Kindle honek deitzen dit atentsioa oso, izango dira hobeak seguraski, baina aparta iruditzen zait. Nahiz eta, nik neuk, liburuak irakurtzeko beti nahiago izaten ditut apaleak ikusi eta ez modu elektronikoan...
Konklusioa, norberak bere aukera egitea, baina ez dago txarto teknologi pausu hau, gauza berri asko eskaintzen dizkigu eta.
Permalink-a 2010-05-07 @ 09:56
Bidaltzailea: Arantzazu Bedia [Bisitaria]
Bikain! sartu duzun informazioa oso interesgarria eta aberatsa iruditu zait.Gainera,bideoa fantastic!
Eskerrik asko!!
Permalink-a 2010-07-06 @ 23:12
Bidaltzailea: Gorka [Bisitaria]
Kaixo ba ni lan kontuegatik Panaman bizi nahiz eta estatu batuetatik ekarri arazi det. Benetan oso gomendagarria da behintzat irakurle petoa baldin bazara, nik egunero irakurtzen det eta dudik gabe esan dezaket maitemindu egin naizela gainera gazteleraz nahiz eta liburu asko ez eduki Amazon saiatzen hari da zerrenda luzatzen eta bestela interneten begiratu milaka daude.
Azken gomendio bat erosi behar duenarentzat Amazonek saltzen duen funda erosi bietan garestiena, ez da oso garestia eta argi bat dauka gauean irakurtzeko nik bezela insomnioa duenarentzat primerako abantaila
Permalink-a 2010-11-18 @ 23:50
Bidaltzailea: Asier [Bisitaria] · https://aplikazioak.wordpress.com
Badakizue E-Ink gailu hauetan aplikazioak instalatzerik ba al dagoen?
Permalink-a 2015-04-10 @ 11:11

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Banda zabalean

Iraila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!