Berria.infoko blog komunitatea

Login

Banda zabalean

Iker Balentziaga

Mezua: Zenbat kostatzen da Spotify hilero martxan jartzea?

2009-10-13

Permalink www, 211 hitz  

Zenbat kostatzen da Spotify hilero martxan jartzea?

Ingeleseko cloud-computing edo laino-konputazioa deritzona da, ezbairik gabe, egun Interneten nagusitzen eta informatika tradizionalaren oinarriak kolokan jartzen ari dituen joera berria. Webaren bitartez geroz eta enpresa gehiagok eskaintzen dituzten zerbitzu eta aplikazioak izendatzeko edota irudikatzeko erabiltzen den metafora da laino-konputazioa. Interneten ostatu hartu eta sare horren bitartez, edozein plataformatan (Mac OS, Linux zein Windows) erabili ditzakegun, eta kasu gehienetan doakoak diren, aplikazio eta zerbitzu informatikoek osatzen dute laino birtual hori.

Spotify dugu webeko hodeian oinarritzen diren debaldeko programa (publizitatea tartekatzen du. Ordainpeko bertsioa ere badu, publizitaterik gabekoa) horietako bat; gure ordenagailuan instalatu, baina Internetetik zuzenean elikatuz, eta streaming teknologia erabiliz, disketxe ugariren musika entzuteko aukera ematen baitigu programa arrakastatsu horrek.

Baina zenbateko kostua du Spotify bezalako doako zerbitzu bat martxan jartzeak? Erresuma Batuko The Guardian egunkariko teknologia editore Charles Arthur-ek kontuak atera eta gutxi gorabeherako kopuru bat eman digu; ostatatze, streaming eta musikari zein disketxeei ordaindu beharreko egile eskubideak kontutan hartuta, Spotify airean mantentzea, hileko, 7 milio libera inguru (7,5 milioi euro inguru) kostatuko litzateke. Sekulako dirutza gaurdaino finantziazio modu eraginkorrik aurkitu ez duen euskarri baterako, Interneteko proiektuen bideragarritasuna eta errentagarritasuna, oraindik orain, batere garbi ez dagoen kontua baita.

Charles Arthurrek kalkuluak egiteko erabili dituen datu eta kopuruak guztiak, hemen: How much does Spotify cost to run? We analyse the numbers (The Guardian)

Erantzunak:

Bidaltzailea: Al ferkeri [Bisitaria]
hauxe izango da gure da iragarkietatik aterako den dirua, gu jasan beharrezkoa..
Permalink-a 2009-10-13 @ 10:50
Bidaltzailea: txantxangorria [Bisitaria] · http://Harpidetuta zaude
Zergaitik bilatu errentagarritasuna gauzei?
Artikulo interesgarria; harpidetu zaitut!
Permalink-a 2009-10-13 @ 18:00
Bidaltzailea: Iñigo [Bisitaria]
Pena da paperezkoan irakurri ezin izatea, baina zorionak blog berriagatik.

Spotify ideia ona bada ere badauzka alde txarrak ere: esaterako iragarkiak geroz eta sarriago sartzen dituzte, eta gainera "mainstream"-etik kanpoko musika gehiegi ezin da topatu (euskal musika esaterako).

Portzierto, Spotify debaldekoa izan arren ez da librea (http://en.wikipedia.org/wiki/Spotify)
Permalink-a 2009-10-13 @ 21:17
Bidaltzailea: Iker Balentziaga [Kidea]
Eskerrik asko Iñigo. Arrazoi duzu, Spotify ez da librea (copyright lizentzia du), debaldekoa baizik. Testuko akatsa zuzendu dut.
Permalink-a 2009-10-14 @ 11:41
Bidaltzailea: mara [Bisitaria]
Uste dut Gnu/linux-en oraingoz ezin dela Spotify wine gabe istalatu:
http://www.spotify.com/en/download/other/

Zorionak blog berriagatik, jarraituko dugu.
Permalink-a 2009-10-14 @ 14:48

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Banda zabalean

Iraila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!