Berria.infoko blog komunitatea

Login

Ekografiak

Aritz Galarraga

Mezua: Ez da asko kostatzen

2013-12-10

Permalink Orokorra, 311 hitz  

Ez da asko kostatzen

Durangoko Azokarekin ez dira soilik ugaltzen, ogien eta arrainen mirari hartan bezala, euskal liburu eta disko erosleak. Ugaltzen dira, halaber, esan behar nuen literatura eta musikari buruzko telebista tarteak, telebista saioak, are telebistak ere; baina esango dut, badaezpada, literatura eta musikari lotutako produktuei buruzko telebista tarteak, telebista saioak, are telebistak ere. Bilaketa zorrotzik egin gabe, tupustean ia, topo egin dut Durangorekin ETBko albistegietan, noski, EITB Kultura Transit eraberrituan, Airean edota Euskal Herria zuzenean saioetan, baina baita, eta nire harridurarako, Klaudio Landaren Sin ir más lejos-eko oilategian ere. Ahaztu gabe, beste urtebetez Landakoenea programa egiten ari direla Hamaika eta Berria TB. Eta aurten, bosgarren urtez, Azoka telebista martxan jarri duela Goienak. Telebista bat, pentsa. Gero esango dute telebista hilda dagoela. Eta ez, parrandan zebilen.

Barkatuko didazue musika kontsumitzaileek, baina, ajearen lanak, Durango beti lotu izan dut literaturarekin. Eta telebistan literaturaz ikusi dudan saiakerarik interesgarriena Arte kateak egin berri duena izan da: azaroaren 6tik pasa den asteazkenera, astero, Europako bazter baten kontu eman digute, literaturaren bitartez. Hasi Irlandarekin, eta Hungariarekin bukatu. Tartean Martin Amis, Claudio Magris eta Juan Goytisolo agertu direla. Eta Goytisolorekin batera, Espainiari eskainitako saioan, Manuel Rivas galegoa eta gure Bernardo Atxaga. Kuriosoa izan da ikustea gure Atxaga pupurri horretan, frankismoaren garaian geratu omen den Espainiaz berbetan —eta nola atsegin duten frantsesek gaia—; baina, era berean, kuriosoa izan da ikustea flamenkoari buruz disertatzen-edo ikustea, zuzenean, kantuan.

ETB ez da, noski, telebista kultural bat —zailagoa da esaten zer den—. Eta ETB3 inoiz kate kultural bat izateko irudikatu bazen, aspaldi desagerrarazi zuten ideia hori —Maite Iturbek esan zuen, prentsara idatzitako azken gutunean: «ETB3 indartu egingo dugu haur eta gazteentzako kate modura»; alegia, Doraemon emango dutela 24 orduz—. Baina, aizue, egunotan liburu eta diskoak erruz oparitzen direnez —liburuak gero irakurri, beste kontu bat da—, Artek oparitu digu kopiatu, inspiratu, antzeko zerbait pentsatzeko balio duen ideia bat. Debalde da, jaun-andreok, eta ez da asko kostatzen.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Ekografiak

Hemen bilduko ditugu BERRIAko Ekografiak, telebistari buruzko zutabeak. Baina bilduko ditugu ez bertan kieto egoteko, hauts pilatzen, baizik eta paperak berezkoak dituen mugak gainditu eta sareak eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko. Esan gabe doa: azken horien artean dago teleikuslearen iritzia.

Abendua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!