Berria.infoko blog komunitatea

Login

Kornerra

Mikel Elorzaren izkinako bazterra

Azken erantzunak

Honi erantzunez: Prestakuntza tailerrak

patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Hire artikuluak, esandakoak, estiloa, idazkera... oso gustoko ditudala esatea merezitakoa dek, baina ederrago geratzen dek adibide batekin.

125 watioko bonbila soleraduna, duela hamabi bat urte ipinitakoa nere atarian, lehenengo pisuan. Hortxe, argi moxolo horren pean, klik, interruptorea sakatu, gaurko Berriako artikulua irakurtzen hasi, eta bukatu arte hortxe kieto.

Bizilaguna mirillatik begira bazegoan, esango zian, hau kaxkatuta zegok, baina hark ez baitzekik ze irakurtzen ari netuan.

Euskal-herrian asko irakurtzen dek bai, bazerek kalitate haundiko gauzak.

Permalink-a 2006-04-30 @ 10:56

Honi erantzunez: Zenbakiei begira galdezka

patxi lurra [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/patxi
Azken erantzunei begira, martzianoekin idatz-harremanak dituzula ikusi dot. Argi ibili, Mikel!

PD Moito obrigado domekeroko artikuluengaitik.
Permalink-a 2006-04-01 @ 11:20

Honi erantzunez: Pornografiaz

fBiziXBMa1 [Bisitaria] · http://fBiziXBMa1.com
pMVTnPeCeIScKo GT873MgEcnaH C7zYivipZD3
Permalink-a 2006-03-17 @ 03:46

Honi erantzunez: Geografo iraunkorrak

Urtzi [Bisitaria] · http://urruti.blogspot.com
Kanpoan ibilita ezin sasoiz idatzi, eta hona bere egunean nire blogean idatzitakoa, Mikel, geografoak zorroztu guran.

Estatuen mugak inork eginak zirela ikasi genuen, nazioak eta estatuak bereizten irakatsi ziguten, baina kontinenteak bere horretan behar zutela uste genuen. Bizi garen planeta honek bost zituela ikasi genuen, eta hori behintzat, ez zela zalantzazkoa. Gero jakin dugu baietz, beste batzuek sei eta zazpi kontinente aipatzen dituztela. Geografikoki, Ipar eta Hego Amerika kontinente bi baitira (eta muga ez dago Rio Bravon, Panaman baino, Amerika Erdialde osoa da Ipar Amerika irizpide geografiko horien arabera; bidenabar, Erdialdeko Amerika onartuta ere, Mexikoren zati handia, Chiapas eta Yucatan salbu -hau da, Mexiko maia- Ipar Amerikari dagokio), eta Antartida ere kontinentea baita, pertsonarik bizi ez arren.
Sarrera korapilotsu hori gurera etortzeko, Europara, alegia. Mediterraneo ederra daukagu Afrikatik ondo bereizteko, baina Asiarekin non dago muga? Batzuentzat Itsaso Beltzean. Horren arabera, Turkia ia osoa ez dago Europan, urrunago, Ural mendietan legoke muga hori. Beste ezeren aurretik, argi utz dezagun: Europa ez da kontinente bat, ez geografikoki behintzat, Eurasiaren mendebaldeko muturra baizik. Kulturalki, erlijio aldetik, gura duzuena, baina Eurasiako zati txikia baino ez da Europa deritzogun hori.
Ahaztu dezagun hori ere, horratik. Turkia "Europan" (hau da, Europar Batasunean) sartzearen aurka multzo bi aurkitu ohi ditugu: eskumatik jotzen du batek, kultura, erlijio eta antzeko arrazoiak aipatuz, besteek, ezkerretik jo nahian argumentu hain zehatzak aurkitu ez eta kontinentearena aipatzen dute. Atzean dago, ez direla fidatzen, aldaketak aldaketa, militarrek oraindik ere horrelako boterea daukaten estatuaz. Kurduen aitzakiak ez du balio, kurduek eurek eskatu baitute EBn sartzeko. Baina kontinentearena esanguratsua da. Traziako zatia Europan dago, zalantzarik ez. Baina ez omen da nahiko. Muga Dardanelosko itsasartean jarrita argi dago, itsasoak bereizten gaitu Mediterraneoan legez baina... eta Zipren? alde batean greziarrak daude, turkiarrak bestean, arazoa konponduz gero, estatu berean turkiarrak eta greziarrak egongo dira. Inork gutxi jarri du zalantzan Zipre Europa denik. Europan dago, horratik? Mapan begiratuta, argi ageri da, Turkia "asiarretik" 90 km.ra dagoela, Libano eta Siriatik zertxobait gehiagora, eta Grezia kontinentaletik berriz, 400-500 kilometrora!. Baina inork ez du zalantzan jarri Zipreren "europartasuna"... gobernua greziarra delako? Grezia Europa dela ez dago zalantzan jartzerik?. Turkiari esker neurri batean, hori ere. 1920an Asia Txikiko komunitateak egotzi ez balitu, egun greziarren erdiak Asian biziko lirateke. Kontinente bitan bizi izan dira greziarrak historikoki. Baina Grezia kristau eta zibilizazioaren sorlekua, zelan utzi Europatik kanpo?
Beste adibide bat, lagunen hanka-sartzeak harrapatzeak ere bere grazia dauka eta. Mikel Elorzak idatzia, gaur Berrian, gure ikuspuntu geografiko okerraren harira. Hegaztien gripeak lau haur hil ditu Turkiaren menpeko Kurdistanen. Eta han dator Mikel, zorrotzean zorrotz punta ateraz, zertan ari garen kazetariok "Europaren atean" erretolika erabiltzen, Irango mugatik hurbil hil dira eta? Behingoan zorrotzari zorrotzago ekingo diot, horratik. Ostiralean egokitu zitzaidan albiste hori lantzea, eta ondo begiratu nuen non zegoen haurrok bizi ziren Aralik herrixka... begiratu ondo mapa honetan... Irandik hurbil, bai, baina are hurbilago Armeniatik! Erevango ateetan bertan. Eta Armenia Europartzat hartu ohi da. Edo Europak aurreko atea baino ez dauka? Mundua alderantziz dago kasu honetan: Europa izan ohi da ateak itxi ohi dituena baina hemen, Turkiak dauka Armeniako muga itxita azken hamar urteetan. Hau da, Asiak Europari atea zarratu, Nagorno-Karabakh eta azerbaijandar "anai-arrebekiko" elkartasunez (hauek ere turkiarrak baitira). Baina beste baterako utz ditzagun Kaukasoko kontuak.
Horrek dakartza galderak: zer da Europa? geografia kontua? baina mugen lausoa ageri da hor, Itsaso Beltzetik harantz, non kokatu? Kaukasoan (eta Zipre beraz ez da)? zibilizazio-erlijio kontua da? Bosniako musulmanak, albaniar gehienak... Hizkuntza-kultura kontua? Horren arabera turkiarrak ez dira, baina beharbada ezta hungariarrak, finlandiarrak, eta euskaldunak ere ez. Eta aldiz, erabat ariar (berbaren zentzurik linguistikoenean) dira armeniarrak, kurduak eta irandarrak (pertsiarrak) ere. Askotan ahaztu zaie europarrei irandarrak euren kulturaz hurbilago daudela europarrengandik turkiar adiskidea baino, eta arabiarrekin lotzeak, erlijioa dela-eta, erabateko ezjakintasuna baino ez duela adierazten. Ez dakit Irango presidenteak holokaustoaz esandakoak zenbateraino duen zerikusia musulmanen arteko elkartasunarekin eta palestinar herri "martiriarekiko" begirunez, eta zenbateko pisua daukan ariartasunak eta antisemitismoak.
Permalink-a 2006-02-28 @ 02:03

Honi erantzunez: Pornografiaz

patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Bai jauna!

Txapela kentzeko moduko mezua.
Permalink-a 2006-02-16 @ 10:03

Honi erantzunez: Diruarena bai

Patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Hemen naiz berriz Mikel, denbora pixkabat hartuta.

Zientziaren kutxagunean izan nintzen aurrekoan, eta gauza bat ikusi nuen, mezu hau gogora ekarri zidana.

Zera zioen txartel batek: zientzilariek, oso gauza konplikatua azaldu behar dutenean, eredu txikietara jotzen dutela.

Nere irudipena da, politikariek badituztela eredu txiki hoiek, euren erabakiak hartzerakoan. Zenbat irabazten degun, zenbat galtzen degun. Ekonomiaz ari naiz.

Ekonomia izaten da aitzakia, adibidez, kutsadura justifikatzeko (ikustekoa zan gaur goizean nola zetorren Urola ibaia gasoilez, berriz ere).

- Aurrera egingo badegu, ezin gera gauzak zorrozki begiratzen hasi. Kutsadura ezinbestekoa da!

Ekonomia izaten da aitzakia baita ere, hainbat obra justifikatzeko. Autopistak esate baterako. (eta gero, eguneroko aberrazioa ikusi behar. Errepide komarkalak kolapsatuta, autopistak erdi-hutsik doazen bitartean.)

Dana da ekonomia, baina zergak ordaintzen ditugunok, ez ditugu politikariek dituzten eredu txiki hoiek.

Informaziorik ez daukagu, eta fidatu egin behar politikariez. Ez zaie gaizki etortzen askotan, nahi adina diru lapurtzeko. Adibideak, dozenaka, instituzio guztietan.

Nere irudipena da, futbolak diru asko mugitzen duela (futbolari batek bere irabazien erdia ia eman behar dio haziendari, adibidez. Publizitatearen etekinak...) Baina ez da bakarrik zuzenean hartzen dituen diru-sarrerak.

Izenak, probintzia baten prestigioak ere asko saltzen du. Turismoan, eta beste arlo batzuetan. Alde horretatik begiratuta, esaten ari naizenak zentzurik balu, ez dakit duen, futbolak denoi egiten digu mesede, baita futbolzale ez geranoi ere.

Futbolak, badu demaseko oihartzuna. Eta ez du aldatzeko itxurarik. Gurdi horretan juteak ze onura ekartzen digun, zenbakitan ikusi nahiko nuke nik, diputazioarena "inbertsioa" izan dan ala ez, ze puntutaraino dan onargarria erabakitzeko.

Bestaldetik:

Bada pozteko moduko zerbait, "ista" guztiak bat etortzea, ezta? Dana ez da txarra. Hortxe daukagu, benetako batasuna.

Okerrena da, hain batuta dauden hoiek, oso gaizki irudituta ere Diputazioak eman behar duen dirulaguntza (nik ditudan zalantza hauek gabe), Atletik-i eman zitzaion dirulaguntza hainbeste kritikatu zutenak, orain ixil ixilik daudela. Eta hori bai da neretzako tristea, oso tristea, eman behar zaizkion 600 miloi hoiek baino kezkagarriagoa.


Permalink-a 2006-01-09 @ 15:33

Honi erantzunez: Diruarena bai

Mikel Elorza [Kidea]

Nik ere ez dakit zenbat diru jaso duen Gipuzkoak, Haziendak jasoko zuen dudarik gabe, beste edozein enpresarekin bezala. Baina hori ez zait nahikoa iruditzen diru-laguntzarako. A-8k Europistasen eskuetan segitzeko argumentuetako bat ere hori zen, enpresak Ogasunari uzten zion dirua --ez dut esaten zure argiudioa denik, ezta gutxiagorik ere!, zure mezuari segida eman nahi diot, ez erantzuna--.
Ez dakit, beraz, zenbat diru utzi duen, baina nago hartu duena baina gutxiago dela.
Aurrekoaz ez nago seguru, beste gauza bati buruz bai: futbolzaleak ez diren gipuzkoarrei ez die deus ekarri. Deus ez (futbolzaleei ere gutxi, disgustua gehiago).
Eta Bigarren Mailara jaisteaz... nik uste oso osasungarria izango litzatekeela, alderdi askotatik begiratuta: futbolak hartu duen garrantzi demasekoa apaldu, informazio-olatua leundu (hortarako beharrezkoa noski Bilbokoak ere joatea Bigarrenera, bide ona hartua dute...).
Iruditzen zait, adibideak jartzearren, Asturiasek edo Huescak, une honetan probintzia bezala daukaten garapena eta bizitza-kalitatea ez dela okerragoa ez dutelako lortzen Lehen Mailan futbol taldea edukitzea. Zeren eta hala balitz...
Permalink-a 2006-01-04 @ 10:33

Honi erantzunez: Diruarena bai

Patxitrapero [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Baditu futbolak hamaika gauza salatzeko modukoak, eskandalagarriak, inor gutxik erreparatzen dienak.

Nik kontu honetaz ordea, oso iritzi lainotsua daukat.

Alegia: zenbat diru jaso du Gipuzkoak, Gipuzkoako Ogasunak, Errealari esker azken 20 urteotan? Ez dakit ekonomiaz ezer, baina dirutza izugarria esango nuke.

Ideiarik ere ez daukat. Nere irudipena hori da. Okerra da?

Futbolak dirua eman digu futbolzaleak ez geran Gipuzkoarroi ere? Zenbat?

Erreala bigarren mailara jeisteak, zer suposatzen dio ekonomikoki Gipuzkoari?

_
Permalink-a 2006-01-03 @ 16:11

Honi erantzunez: Diruarena bai

Eider [Bisitaria]
Foru birigarro eder itxura horrek ere...
Permalink-a 2006-01-03 @ 14:34

Honi erantzunez: Diruarena bai

Luistxo [Bisitaria] · http://www.eibar.org
Realeko izar berria, María de la Peña presidente ordea, ondo aukeratua daukate kontseilu direktibo horretan. Bere senarra foru diputatua da, Joaquin Villa, euskararik ez dakien EAko hori, blog lehiaketa publikoak erdaraz DV-rekin egiteko babes publikoa eman zuena...

irakurtzeko:

- http://www.eibar.org/blogak/erral/eu/342

- http://www.eibar.org/blogak/erral/eu/341
Permalink-a 2006-01-03 @ 12:47

Honi erantzunez: Inbertsioak

Mikel Elorza [Kidea]
Joxe:

Arrazoi duk. Inbertsio dituk, ez gastu huts. Beraiek eta beren lagunek etekin eder askoak ateratzen ditiztek, alajaina!!
Permalink-a 2006-01-02 @ 16:23

Honi erantzunez: Inbertsioak

Joxe [Bisitaria]
Inbertsioak dira, bai, baina ez digute guztioi berdin eragiten, batzuri besteei baino onura gehiago dakarkie. Harrobietako nagusiak pozik egongo dira, porlangileak ere bai, eta eraikuntzako handienak UTE berriren bat osatzeko planak egiten ariko dira. Bitartean ETTetan izena emandakoak "itsasoan" lanean jardun beharraz kezkatuta egongo dira. Ea zein balditzatan iristen zaien azpikontratazioa.

Portzierto, Bilbon hoteletako nagusiak jende asko erakarriko duen ikuskizuna eskatu diote udalari (kotxe zarataren ordez). Horiek ere ez dira atzean geratzen, guztion diruaz beren negozioa bultzatzeko eskatzen dute. Tontoak ez dira, ez horixe!
Permalink-a 2005-12-29 @ 14:47

Honi erantzunez: Olentzeroren erreskatea?

Lasai Mikel, Bartzina andereak ordainduko du-eta erreskatea. Gainera, horretarako dirua Bere herriko biztanleek jarritakoa izango da: olentzero paseoan ateratzeko jarritako bermea hain zuzen ere.
Permalink-a 2005-12-29 @ 14:26

Honi erantzunez: Ezin lasaitu, bada

Mikel Elorza [Kidea]
Jinko maitea, zer krixto da hau!?
Estreina pentsatu dut erakunde ultraortodoxoren baten jukutria izan zitekeela, seguru edukiko dutela sarean Israelen eta Sion handiaren aurka idazten dutenen segimendurako Sailik eta handik etor ote zitekeen erasoa...
Bigarrena okerragoa da. Nik "ezin lasaitu" jarri dut tituluan eta mezu horiek denak, tankeragatik behintzat, botikak eskaintzeko dira. Eta ez Veagra edo "enlarge your penis", ohi duten bezala (nork eman ote dien nire jarduera edo ez jardueren berri?, baizk eta gehienak Valium, eta antzeko medikamentuak, seguruenera trankilizanteak. "Ezin lasaitu" ulertzen ote dute robotek eta detektatu ahala eskaintza-andana bidali? Bushek bere herriatrren kontrol zorrotzagoa?
Ai, ama, hau erotzekoa da.
Kontua, zerrikeria mordoa sartu zaidala blokean barrena, eta garbiketa kontuak ez direla nik ondoen mendertazen ditudanak. Beste mezu bat jarriko dut, "lasaitu" hitza tituluan ez daukala, eta ea zer gertatzen den.
(mezu hau entenditzen ez duenarentzat, jakin dezala dozenatik gora mezu iritsi direla, zaborra, botika-eskaintza eta auskalo zer gehiago, eta ez dituzuela orain ikusten nik ezabatu egin ditudalako. Eta akaso ezabatze hutsa robot horientzat informazioa dela helbide honetan norbait bizi dela, eta beraz jarraituko dutela zabor-bonbardaketan...)
Permalink-a 2005-12-26 @ 12:36

Honi erantzunez: Ezin lasaitu, bada

Eider [Bisitaria]
ño!
ze pasa da?
eta jende pilla hau dana? Mikel, bazekiagu jende asko ezagutzen duala, baño hau...
Permalink-a 2005-12-26 @ 10:45

Honi erantzunez: Ezin lasaitu, bada

Imanol Murua Uria [Kidea]
Memoria ona daukak, Mikel (Ehud Olmert Jesuralemgo alkate huen, bai, Palestinan ibili nintzenean), baina oraingo honetan okertu haiz: ez nian Olmert elkarrizketatzea lortu, haren alkateorde David Cassuto baizik. Ederra birigarroa hura ere...
Permalink-a 2005-12-22 @ 17:18

Honi erantzunez: Txapelak eta belarritakoak

imanol m. [Bisitaria]
"Erdaldun batzuek ere euskal kulturara erakartzen lagundu omen du txapelketak"... Erdaldun batzuek euskal kulturara (euskaraz egiten denera) ailegatu ezin horregatik zerbait erakargarria (edo inportantea) galtzen ari direla sentitu badute txapelketa honekin, primeran. Euskalduntze kanpaina hobeagorik ez dago, luzera.
Permalink-a 2005-12-21 @ 20:00

Honi erantzunez: Txapelak eta belarritakoak

patxi lurra [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/patxi
Andu Lertxundi topografo baten bila dabil: "Nor da edo non dago topografoa esango diguna non egin behar dugun topo nire lagun (erdaldun)ak eta zuzenean edo etxetik txapelketa jarraituko dugunok?".

(Gaurko "berria"k dakar testu osoa).
Permalink-a 2005-12-17 @ 13:07

Honi erantzunez: Txapelak eta belarritakoak

Mikel Elorza [Kidea]
Arrazoi duzu, Jexux, emakumeak emakume izateagatik irabazi behar ote duen kontu horretan. Irabazi behar du onenak. (Edo txarrenak, bost axola. Sexuari begiratu gabe, alegia, hori da berdintasuna, zerbait izatekotan. Ezin dut ukatu Maialenek irabaztea gusutuko dudala, hala ere. Emakumezkoen kontuan, areago, oraindik ez dute gauza handirik esan emakumezkoek bertsolaritzari ekarri dioten ikuspuntu berriaz, feminidadeaz... baina kasu. Holakoak irakurtzeko gaude.
Baina bertsolaritza txapelketari egindako kritiketan, eta erantzuna ia beste mezu bat bihurtuko dut, leun ibili naiz. Ez dut deus esan eman zaion oihartzunaz, eman nahi zaion dimentsioaz. Sinetsarazi nahi digute bertsolaritza euskalgintza ez ezik, herrigintza ere badela. "Herria egiten" ari direla --edo areago, "aberria", batez ere eremu batzuetan, non aztertu beharko litzatekeen zergatik "bertsolari gazte" eta "ezker abertzaleko" sinonimotasunetik hurbil ibiltzen diren--. Erdaldunak ere euskal kulturara erakartzen laguntzen omen du txapelketak. Nik, egia esan, bertsolariz betetako Euskal Herria imajinatu eta urtikaria sortzen zait... Eta ez gaitezen konfunditu: maite ditut bertsoak. Neurrian, dimentsioan dago koxka. Ez ekitaldiak hartzen duen neurrian --bejondeiola 15.000 lagun biltzen dituen ekitaldiari, hori oso ondo dago bai jauna--, horri aparteko dimentsio bat eman nahi diotenei baizik.
Permalink-a 2005-12-16 @ 16:14

Kornerra

Korner honetatik, hitzak "botaz" baina ez "erdiratuz", ertzak aurkitzen ahaleginduko naiz. Erdigune guztiek badutelako beren ertza, beren bazterra, beren kornerra. Esaerak dioen bezala: ondo esanak barkatu eta gaizki esandakoak kontuan hartu.

Abendua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!