Berria.infoko blog komunitatea

Login

18/98, auziari auzi

(epaiketari buruzko bloga)

Mezua: Euskal Herriari hitza eman arte

2007-03-15

Euskal Herriari hitza eman arte

Euskal Herriari hitza eman arte lanean segituko dutela berretsi dute epaituek

Jokin Gorostidiren hitzak bere eginda, erabakia errespetatzeko eskatu dute 18/98ko auzipetuek

aitziber laskibar

Madril Berriemaile berezia

Amaitu da 18/98 auziari dagokion epaiketa. 2005eko azaroaren 21ean hasi eta 2007ko martxoaren 14an bukatuta, inoiz egin den epaiketarik luzeena izan delako ere historia egin duen ahozko saioa. Tentsio uneekin hasi zen, eta tentsio uneekin amaitu da, hasi bezala, Angela Murillo epaimahaiburuaren oihu eta mehatxu artean. Auzipetuek, lehen egunetan epaiaren izaera politikoa agerrarazi eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko saioa egin bazuten, Euskal Herriaren eskubideen alde lanean jarraitzeko apustuari eutsi diote azken aldiz hitza hartzean.

Baina gauza asko aldatu dira epaiketak iraun duen urtebete eta lau hiletan. Eta horietako batek bereziki hunkitu ditu auzipetuak: akusatuen aulkian beraiekin esertzen zen Jokin Gorostidiren heriotzak. Gorostidiri gorazarre egin eta haren hitzak bere eginda Euskal Herriaren eskubideen alde lanean jarraitzeko apustuarekin bat egin zuten auzipetuek azken hitzen txanda baliatuta.

Epaiketaren izaera politikoa salatzeko bestelako adierazpenak egitea aurreikusita bazuten ere, goizeko saioan Gorostidiren irudia ekarri izanak asmoak aldatu zizkien; Iñigo Iruin abokatuak eginiko hizketaldiak.

Joxe Mari Olarraren defentsa egiteko ondorioen aurkezpenekin amaitzekoa zen defentsaren azken hitza. «Jokin Gorostidiren defentsa egitea egokituko litzaiguke orain», esan zuen Iruinek. «Baina gaur ez da posible». Iruinekin berarekin defentsa prestatzen aritu ondoren bihotzekoak jota hil zela ekarri zuen gogora. Eta hari ere, jarraian auzipetu guztiek izango zuten azken hitza emateko aukera eman nahi izan zion. Zendu aurretik, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimen batean idatzirik utzi zituen eta haren bikote Itziar Aizpuruak Gorostidiri buruz idatziriko liburuan jaso zituen hitzak. Euskal Herriaren hitza eta erabakia errespetatua izan arte lanean jarraitzeko hitzematen duten hitzak.

Iruinek bere ustez Gorostidik esango lukeen beste gauza bat ere azaldu zuen: «Akusatuekin hau partekatu izanaz harro zegoela esango luke». Eta abokatuek ere harrotasun hori badutela azaldu zuen. Ez hori bakarrik. Epaiketak ekarritako lan kargaz gain, berriz ere lan hori gustura egingo luketela esan zuen, «auzipetu hauetako bakoitzarekiko adeitasunagatik».

Izan ere, auzipetuen jarrera eredugarritzat daukate abokatuek eta hala jakinarazi zion Iruinek epaimahaiari: «Epaituak zigortu ahal dituzue, baina ezin duzue galarazi milaka pertsonak haiengan Euskal Herriaren eskubideen aldeko defentsan aurkitu duten eredua». Hitz horiekin amaitu zuen azken hizketaldia Iruinek. Akusatuen txanda zen ondoren, 11:30ak aldera. Auzipetuak, abokatuen hitzekin hunkituta, jesarlekuetatik altxatu, eta txaloka hasi ziren.

Zeharo hasarrarazi zuen horrek epaimahaia. Isiltzeko aginduak oihukatzen hasi zen mahaiburua. Auzipetuek, txaloka jarraitzen zuten.

Goizeko atsedenaldia egiteko ordua zen eta hitz horiek espero zituzten guztiek Murilloren ahotik. Baina haserrealdiak berotuta, «ba orain, arratsaldera arte etengo dugu!», esan zuen. Auzipetuei etxerako bidaia eguerdian egiteko aukera galarazi zien horrela epaimahaiburuak. Gainera, arratsaldeko saioak 16:30ean hasi ohi diren arren, atzokoan 17:30ean hasteko agindu zuen. Madrileko kaleetan orduak igaro beharko zituzten auzipetuek, zain, eta Euskal Herrirako itzulera gauez egin.

«Azken egunean ere hau!». Horixe auzipetuek kalera aterata errepikatzen zutena. «Kasketa harrapatu eta zigortu gaitu berriz». Baina auzipetuak ez zeuden haserre. Ez zeuden etsita. Abokatuen hitzek epaileenak baino eragin handiagoa izan zuten haiengan eta hunkituta zeuden.

17:30erako Auzitegi Nazionaleko epaiketa gelan ziren berriz. Haien txanda zen. Baina epaimahaiburuak hitza eman aurretik, argi utzi zuen ez zuela auzipetuen ahotik salaketa politikorik onartuko. «Ez ezazue morala iraindu eta ez iezaiozue tribunalari errespetua faltatu. Bestela, epaimahai honek hitza kenduko dizue. Epaimahaiburuak banan bana galdetuko dizue ea defentsak esanikoei zerbait gehitu nahi diozuen. Zuen defentsari gabeziaren bat ikusi badiozue hartu ahal duzue hitza. Baina arlo juridikora mugatu behar duzue. Arlo juridikora soilik».

EPAILEA EUSKARA IKASTEN. Bixente Askasibarri egokitu zitzaion hitza hartzen lehena izatea: «Jokin Gorostidiren hitzak nire egiten ditut». 52 auzipetuek mikrofonoraino banan bana joan, eta gauza bera esan zuten. Euskaraz egin zuten askok eta, itzultzaileak, hasi ziren itzultzen, epaimahaiburua nekatu, eta itzultzaileek bere lana egin gabe ere hurrengoari hitza ematen hasi zen arte. «Dagoeneko ikasi dut eta ez da behar itzultzea».

Gorostidiren adierazpenarekiko atxikimenduari, beste esaldiren bat gehitu zion zenbaitek. «Lortuko dugu», gaineratu zuten Ana Lizarralde eta Mikel Aznarrek. «Nire defentsaren hitz zorrotzak eta Jokinen mezu duina nirea ere bada», esan zuen Mario Zubiagak. «Hamar urteren ondoren, informaziorako eta adierazpen askatasunerako eskubideak zapaldu direla esan nezakeen, baina nahiago dut Gorostidiren hitzei atxikimendua azaltzea», adierazi zuen Javier Salutregik.

Guztiek deklaratu ondoren eta «epaiaren zain» entzun aurretik, azken mehatxua egin zien epaimahaiak. Defentsei «lekuz kanpoko» adierazpenak egiten utzi zaiela eta epaiketa oztopatzen ahalegin ugari egin direla esan ondoren, goizeko txaloengatik neurriak har ditzakeela ohartarazi zien epaituei.

Epaiketa amaitu zela esan, eta auzipetuak aulkietatik altxatzen hasi zirenean, «Gora Euskal Herria askatuta!», oihukatu zuen batek. «Gora!» erantzun zuten ozen gainerakoek. Preso duten auzipetu bakarra kalabozora eramatera joan ziren jarraian poliziak, bidean, akusatuen aulkiko kideen besarkadak eta animo oihuak jasotzen zituela. Ezkerreko ukabila jasota agurtu zituen Iker Beristainek epaiketa kideak. Gainontzekoek, elkar agurtu, eta Euskal Herrirako bidea hartu zuten.

«Espainiako Estatu-gerraren estrategiak bahituta»

«1970eko urtean Burgosko Prozesuan 31/69 sumarisimoan bi heriotza zigor jaso nituen. 2005eko urtean berriz 18/98 auzian. Atzo eta gaur, Espainiako Estatu-gerraren estrategiak bahituta. Euskal Herriak hitza eta erabakia behar du, eta hori lortu arte ez gaituzte isilduko. Utzi bakean Euskal Herria! Atzo, gaur eta beti: Gora Euskal Herria askatuta!».

Horiexek dira Jokin Gorostidik idatzitako azken hitzak. Horiexek Iñigo Iruin abokatuak atzo Auzitegi Nazionalean epailearen aurrean irakurri eta arratsaldean auzipetuek, banan-banan bere egin dituztenak.

Fiskalak Olarraren aurka egiteko frogatzat zeuzkanak hankaz gora bota ditu Iruinek

aitziber laskibar

Madril Berriemaile berezia

ETAko kide izatea egotzita, 9 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak Joxe Mari Olarrarentzat. Haren kasuak gainerakoekin loturarik ez duela eta, aparteko atalean utzi du, azken ondorioak aurkeztu dituenean. Akusazioen esanetan, ETAk Eneko ezizenez deitzen duena Olarra da. Frogatzat zeuzkanak, ordea, hankaz gora bota zituen atzo Iñigo Iruin abokatuak, «tripodea euskarririk gabe» utzi arte.

Fiskalak Olarraren kasua KAS ataletik ateratzeko erabili zuen argudioa da fiskalaren beraren kontra bihurtu den arrazoietako bat. Orain fiskalak dioenez, Olarra ez dago KASen egituran. ETArekin «harreman zuzena» izatea egozten dio, Mikel Egibarrek guardia zibilak atxilotu ondoren egindako deklarazioetan oinarrituta. Abokatuak ez dauzka egiazkotzat deklarazio horiek, eta torturapean egindako deklarazioak izanik baliogabeak direla dio. Edozein modutan, deklarazio batetan egindako akusazioak ontzat emateko beste froga batzuekin baieztatu behar direla dio jurisprudentziak. Fiskala saiatu da hori egiten, kontraesanez betetako argudioekin.

Eneko HBko mahai nazionaleko kidea dela dio fiskalak, baina poliziek eta guardia zibilek epaiketan onartu dutenez, «akatsa» da hori. Nazio Batzarreko kidea litzateke, eta batzarrean ehunka lagun biltzen direla ohartarazi du Iruinek.

Fiskalaren ondorioen arabera, Eneko KASeko kidea da. Baina fiskalak berak Olarra beste atal batetan uzteko erabakiaren arrazoia Olarra ez dela KASekoa da.

Hartara, fiskalak ez du Egibarren deklarazioak baieztatzeko frogarik. Horrenbestez, Olarra zigortzeko ez dagoela oinarririk esan zuen.

Jose Ramon Antxiari ETAri laguntza ematea leporatzen dio fiskalak, Deportatuen Batzordeko arduradun izateagatik. Akusazioen ustez, ETAren aginduz ari zen deportatuekin lanean. Defentsak argudiatu duenez, ordea, deportatuei laguntza juridikoa, humanitarioa eta osasun laguntza ematen zien, modu erabat legalean. Gainera, ETAk baduela bere deportatuen batzordea azaldu du, akusazioaren «zentzugabekeria» azaleratzeko.

Erantzunak:

Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
TXAKU BATEK MEDIKU BATI ESAN OTSAN LARRIE BERBA NUELA HORREN ONDORIOZ MEDIKAMENTU GEHIAGO EMON OSTIEN ISILTZEKO...AHAZTEKO EGUNERO TORTURATZEN DALA EUSKAL HERRIEN
Permalink-a 2007-03-21 @ 16:51
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
TXAKUR BATEK MEDIKU BATI ESAN OTSAN LARRIE BERBA NUELA HORREN ONDORIOZ MEDIKAMENTU GEHIAGO EMON OSTIEN ISILTZEKO...AHAZTEKO EGUNERO TORTURATZEN DALA EUSKAL HERRIEN
Permalink-a 2007-03-21 @ 16:52
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
ikus daitekeela tortura egiten da euskal herrian...sergiori esan.
Txakurren esanetan, trastorno de la personalidad eta conducta inapropiada DOT; terapeuta ortomolecular baten esanetan (MEDIKU ERDI TXAKURRA PIKUTARA BOTA ETA GERO): ansietatea tratu txarrak jasotzeagatik. GAUR EGUN EUSKALDUNA IZATEA ILEGALA DA, BATEZ BE IRITZIA BOTATZEKOTAN.
Permalink-a 2007-04-12 @ 21:11
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
SERGIO:
ipurditik jaso dituzun paloak errepresioaren ondorioa da, bat berdea zan, bestea gorriye, euskal herrien dauzen bi txakille, madrile eta vitorixe.
Permalink-a 2007-04-12 @ 23:18
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
Galdakao da espetxe bet, euskal herria guztia probintzia erromatarra barria antza denez; artzain batek soldadu bati popetik ezetz esan otsen, neregana Legioia! oihukatzen hasi zen euskalduna bortxatu gure zuena...kontu ezaguna, lotsaz aste santuak ekarria
Permalink-a 2007-04-12 @ 23:34
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
"TÚ NO TIENES LA CULPA DE LO QUE TE ESTÁ PASANDO", "SACA UNA LECCIÓN POSITIVA DE LO QUE HAS VIVIDO", "TE HA TOCADO", "SOBRE TODO APRENDE A CALLAR", "NO TE COMPLIQUES LA VIDA, NO MERECE LA PENA, CALLADITO ESTÁS MEJOR"...nORK ESAN OSTAN?...DOMEKAN ELIZARA JOATEN DIZEN AMA ETA AITAREN ALABA ETA SEMEAK, GORRI ETA BERDEAK.
Permalink-a 2007-04-20 @ 17:12
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
"creo que hemos cerrado el caso", "este chico es recuperable".
Nork esan zeustan?...Nere barrunbetan nazka eta narda sentitzen dot Unai Romanori egindakoa irakurri ostean. Errugabea zala bazekien ere gazteria beldurtzeko torturatu eban, nork?...Giza Eskubideen Deklarazioa egunero zaplastatzen dauenak, demokrazia faltsuak.
Permalink-a 2007-04-21 @ 02:59
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
gORATZEN AL DOZU "LOS CUENTOS DE CANTERBURY", PIER PAOLO PASOLINIK EGINDAKO FILMEA?...ESAN ZIDAN. BAI, ESAN NEUTZAN, HEMEKO TXAKUR POLITIKOEK DEUKIEN DIRU-GOSEA, JESUITARI ESAIOZU, ONDO DAKIELA.
Permalink-a 2007-04-21 @ 17:13
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
POSTARIAK ORAIN GUTUN BET EKARRI DEUSTA ETA HONAKO HAU ESETUTEN DAU: "EXPEDIENTE DISCIPLINARIO"(ESKUBIDE BARIK). ARRAROA EZ IAT IRUDITZEN, BAKOITZAK DITUEN ARMAK ERABILTZEN DAUZ. NERE KONTRAKO ARGUDIOAK GEZURREZ BETERIK DAGO...NORMALA DA, HISTORIAREN ZEHAR GEZURRA IZAN DA NAGUSIA, BAI ELEIZAN, BAI ESKOLAN, BAI POLITIKAN. ZEROZER ANTZEKOA NERE BIDARTE AITONARI GERTATU IAKOLAKOAN NAU; HISTORIAREN ZIKLOAK DIREZ.
Permalink-a 2007-04-26 @ 12:53
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
ZURE INTIMITATE BORTXATZEN DUTE, TORTURATZEN ZAITUZTE ( PSILOGIKOKI, FISIKOKI EDO BIAK), ESKOLATIK EDO LANPOSTUTIK BOTATA...HEMEN EZER EZ DA GERTATZEN, ZIGORGABETASUNIK, NOSKI. "LA BANALIDAD DEL MAL" ARENDT, HANNAH.
Permalink-a 2007-04-26 @ 13:50
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
1ºINTIMITATE BORTXATUTA
2ºTORTURA
3ºMEDIKAMENTUAK ISILTZEKO
4ºZIBIL HERIOTZA
EZAGUNA EGITEN IATSUE?...
Permalink-a 2007-04-26 @ 14:12
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
nORBAIT MOSKEATU ETA HASERRETU DA, NIK KONTATURIKOA EZ DALAKO ATSEGINA IZAN NORBATITENTZAT ETA EGIA DELA DAKIELAKO.
1948 BIG BROTHER IRAKURRI NUENEAN DANA POSIBLEA ZAN KONTZIENTIZAZ OHARTU NINTZAN.
Permalink-a 2007-04-26 @ 16:00
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
Politkovskaya kazetaria hil egin zuten behin eta behin salatzen zuenak herriaren errealitatea, krimen eta torturaei buruzko lotsa erakutsi zuelako. Bere izena zikintzen saiatu ziren betikoak, hala eta guztiz ere Sistemaren biktima izan zen eta egia argira ateratzeko ahaleginak ondorioak(haien partetik) praitu zituen.
Permalink-a 2007-04-26 @ 19:48
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
POLITKOVSKAYA ASKO DAGO.
Permalink-a 2007-04-28 @ 11:45
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
iradokizunak:
Chomsky-k salatzen dauena argitaratzea behin eta berriro. Turkiak kurdoekaz egin dauenarekin zerikusiak deko hamen gertatzen ari danarekin.
Permalink-a 2007-05-03 @ 12:54
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
tXETXENIAKO gehiegikeriak eta jaunkotxokeriak ez ezik Errusiak agindutako aukeratze-hilketak ere salatzeagatik Novaya Gazetarako egiten ziharduen azken artikulua ezin zuen bukatu Politkovskaya Kazetariak. Beste aldetik Europako jendea harrituta gelditu zen, isilik baita ere, alabaina bere barrualdeko gertakizunak kritikatu beharrean baietza eman dio botereari kanpoko gehiegizko erabilerak gaitzesten.Demokrazia norbera izatean datza, guztientzako eskudideak defendatzean.
Permalink-a 2007-05-05 @ 16:14
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
BUENOS AIRES, MAIATZAK 17 10: 15- ETAN
Ley de Enjuciamiento Criminal como responsable de un presunto delito de INJURIAS Y AMENAZAS.
Eskerrak "presunto" jarri dabela!
Orain arte ezin naz EHU-Ra joan baina "presunto" naz, examinetara aurkeztea ezta ere, baina "presunto" naz.
Nere iritzia botatuten utziko omen deusta...?BATEK DAKI.
Permalink-a 2007-05-09 @ 17:41
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
...BERRIA: ONENAK ZARIE!!!!!!!!!!
MARTXELO: ANIMO ETA ANIMO!!!!!!!!
AUSARTAK IZATEAGATIK ESTUTUAK ZAUZIE.
Permalink-a 2007-05-11 @ 18:58
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
JEZABELi (ZUK BADAKIZU NOR ZAREN):
Arrozoi zendun, Santiago buru barik gelditu zan baina bere burua kentzea agindu zauena jan eben harrek. Galdakaoko anbulatorioan txarto kontatu zeunstan istorioa, egia esan, zure alboan dauzenak azkarragoak zirela pentsatu nun. Lasai, Lasie, laster ikusiko nauzu.
Oharra: etorkizuenan norbait kotxez edo furgonetaz harrapatu gure dozunean, ez kortatu, kontuan izanda gaua eta iluna dauela jo naikezu esanez korrika egiten nengoelako ez ninduzula ikusi.
Permalink-a 2007-05-14 @ 00:34
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
METALITERATURA
Permalink-a 2007-05-19 @ 16:01
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
METAHIZKUNTZALARITZA: Hizkuntza eta kulturaren arteko lotura, banatu ezinak, euskara eta euskal gentia, jakina.
Permalink-a 2007-05-21 @ 13:47
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
AI-ren esanetaN: torturatzen da Euskal Herrian.GALDAKAON
Orain dela gutxi kexa bet udaltzaina baten kontra jarri ostean (errespetu falta dela eta) berak (bai berak) deitu zeustan dana argitzeko, hara joateko (udaltzaingoko etxera) beragaz konpontzeko asmorik, esanez. Hain lelo naz!! beste pertsona izango zala(INPARTZIALA) dana atonduten saiatuko zalakoan nengoen eta.
AI-k esan moduen legea betetzeko beharrak dabezanek ez dabe beteamaituten. KANPOKO ERAKUNDE ESETUTEN DAUELA!!!!!!
Permalink-a 2007-05-23 @ 15:35
Bidaltzailea: LINO [Bisitaria] · http://LINO
AMNESTY INTERNATIONAL-AK DIO: LOTSA EMOTEKO,AFRIKAN BIZI IZAN NAIZENEZ KONTURATZEA!!
Permalink-a 2007-05-23 @ 15:41
Bidaltzailea: ander [Bisitaria] · http://lekitto
Nire ustez, denok gelditu behar genuen epaiketa hori, hasieratik ikusi zen fartxa bat dela eta hala ere, gu geldirik egon gara, nahiz eta, paper batzuk sinatu ditugun,espero dut zerbaitetarako balioko dutela baina demokrazia honekin batek daki!!!
Permalink-a 2007-05-26 @ 16:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

18/98, auziari auzi

18/98 auzia gertutik jarraitzeko gunea da blog hau. Berria-ko kazetariek elikatzen dute eta 19/98 auziko auzipetu eta abokatuei irekita dago. Sekulan egin behar ez zen epaiketaren taupada sentitzeko beste tresna bat. (Informazio gehiago 18/98+ plataformaren webgunean: www.18-98plus.org)

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Linkblog-a

18/98 + bloga

18/98 + bloga

Kontzertua - 11/11 - Barakaldo

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!