Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Mezua: Berritu edo hil

2009-02-27

Berritu edo hil

Primeran etortzen da VHS zaharra birziklatzera bota gabe edukitzea, Real Madril-Liverpool partidaren eta lehendakarigaien arteko eztabaidaren artean aukeratu beharra suertatzen denerako. Horrela, zuzeneko faltsuaren zuzeneko are faltsuagoa ikus daiteke: arratsaldeko bostetan grabatu, gaueko hamarretan eman eta gauerdiko hamabietan ikusi.

Baina emaitza berbera da. Minutuaren legeak abiadura eman dio saioari, baina eztabaidak ez du ez gatzik ez piperrik. Formula aldatzeko ordua iritsi da, Jaime. Egin kasu Patxi Lopezi, eta hurrengoan jarri binaka hautagaiak. Baina ez bi faboritoak bakarrik, konbinazio gehiago eginda baizik. Jarri Ibarretxe eta Ziarreta, egin ez zen kontsultari buruz eztabaidan; ekarri Otegi eta jarri eztabaidan Lopezekin, Loiolaz eta bakegintzaz; eman Madrazori eta Ezenarrori, biak bakarrik, etxebizitza politikari buruz ika-mikan jarraitzeko aukera; Basagoiti eta Lopez mintza daitezela Ajuria Enea konkistatzeko aliantza posibleez; Ezenarrok eta Ziarretak, sakondu dezatela polo subiranistaren ereduaz eta aukerez; eta Otegik eta Ibarretxek, erabaki eskubidearen aitorpena lortzeko estrategiaz.

Tête-à-tête gehiago ere egin litezke, beste molde batean: Ibarretxe Urkulluren aurka; Ziarreta eta Galdos aurrez aurre; Madrazo eta Matute; Basagoiti eta Barrio; Otegi eta auskalo zein... Eztabaida hauei zukua aterako liokeen moderatzailea badago, gainera: Maria Antonia Iglesias. Mirariak egiten ditu.

Bada ordua Washingtongo Etxe Zurirako hauteskunde kanpainetako formulak kopiatzeari utzi eta esportatzeko moduko eztabaida berritzaileak asmatzeko.

Dena ez dago asmatua. Kanporaketak, adibidez. Zortzi hautagai beharko lirateke, eta baditugu: herenegungo seiak, Otegi eta, zergatik ez, Rosa Diezen lagunetako bat. Zozketa hutsa egin daiteke edo, bestela, serie-buruekin, eserleku gehien duten laurak gutxien duten laurekin gurutzatuz lehen kanporaketan. Epaimahaia Hauteskunde Batzordeak izenda dezala, sona handiko politologo eta soziologoen artean: Xabier Aierdi, Eider Alkorta, Ander Iturriotz eta Ainhoa Larrañaga, adibidez. Lau irabazleak finalerdietara eta, gogoeta egunaren bezperan, final handia.

Ez litzateke bideoaren beharrik izango.

Erantzunak:

Bidaltzailea: ibon [Bisitaria]
Beti bezela, Imanol, erdi-erdian asmatu!
Permalink-a 2009-02-27 @ 12:54
Bidaltzailea: iñaki [Bisitaria] · http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria
Oso ona eko egunean debate formatoei buruz idatzi zenuen artikulua. Benetan, asko gustatu zitzaidan eta ezin uka daiteke ideia bikaina dela.
Permalink-a 2009-02-28 @ 22:12
Bidaltzailea: iker [Bisitaria]
arrazoia imanol, baina ez ahal dakigu nork gidatzen duen eitb?????
Permalink-a 2009-03-04 @ 19:44

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Abuztua 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!