Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Mezua: Demokraziaren festa

2009-02-25

Demokraziaren festa

Kanpaina ekitaldi bereziak egiten dituzte tarteka gurean. Hauteskundeetara aurkezten den alderdi baten egoitza lehergailu batekin txikitzea kanpaina egitea izan daiteke. Edo hautagaitza bateko zerrendaburua eta hautagaitza hori aurkez dadin lanean aritutako beste zazpi lagun espetxeratzea ere kanpaina izan daiteke.

Otsailaren 23a, egun seinalatua aukeratu zuen ETAk Lazkaoko PSE-EEren egoitzan lehergailua zartarazteko. Seinalatua, ez Tejerorenagatik, duela 25 urteko otsailaren 23an Komando Autonomo Kapitalistek Enrique Casas senatari eta hautagaia hil zutelako baizik, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina bete-betean zenean. Ez zen ETA izan. Hautagaiei edo hautetsien aurkako atentatuak onartezintzat zeuzkan orduan. Alderdi politikoen egoitzen aurkako erasoak bezala. Mendeku izeneko talde bateko kideek 1987an Portugaleteko PSEren egoitzara molotov koktelak bota zituztenean -bi lagun hil ziren sutean-, HBk oso gogor gaitzetsi zuen erasoa. «Inoiz ez gara sartuko alderdietako militanteen arteko konfrontazioan», esan zuen orduan Txomin Ziluagak, HBren izenean, Jon Idigoras alboan zuela.

Ez ziren garai errazagoak. Alderdiak eta hautagaitzak ez zituzten legez kanporatzen, baina beste metodo batzuk zituzten ezker abertzaleko kideak jokoz kanpo uzteko: Santiago Brouard, Josu Muguruza... Eta GAL bete-betean ari zen Iparraldean.

Orain, Brouarden eta Muguruzaren oinordekoak, alegia Joseba Permach, Karmelo Landa, Marije Fullaondo eta beste hainbeste, Espainiako kartzeletan sakabanatuta daude, kanpaina egunkari atzeratuen bidez jarraitzera kondenatuta, herriz herri kanpaina egiten ibili beharrean, ibili beharko luketen moduan. Herriz herri dabiltzan beste batzuk, aldiz, bizkartzainaren itzala daramate beraiekin, ekitaldirik xumeenera ere.

Argazkia osatzeko, gaur Felipe Gonzalez Eibarko Astelena frontoian izango da, duela 33 urte «Gora Euskadi Askatuta!» oihukatu zuen leku berean. Jose Barrionuevo, Rafael Vera, Julian Sancristobal, Julen Elgorriaga eta Ricardo Garcia Danborenea ez dira izango Eibarren, baina zer egingo diogu, Felipe Gonzalez ikusi eta haiekin ere akordatu egiten gara.

A ze festa, demokraziarena.

Post scriptum: Ezagun duenez, hanka sartu dut Felipe Gonzalezi buruzko aipamenean. Gaur asteazkena zetorrela uste nuen, baina atzo asteartea etorri zen. Barkatu nahastea.

Erantzunak:

Bidaltzailea: matxiain [Bisitaria]
Ondo ari haiz Imanol, gau egun bizi diogunari erretratua ateratzen. Horri eransteko gaur ertzainek D3Mko papeletak banatzeagatik gazte bat atxilotu izana gaizkile bat bailitzan. Zergatik? eta hauteskunde kanpainan parte hartu nahi izanagatik. Ez al du bada PNV-k (eta ondorioz "txarainak") Alderdien Legeen aurkako jarrera azaldu?
Neu ere susmagarri naizela pentsatzen hasita nago D3Mren boletu pare bat erosi izanagatik.Zeinen bide makurra daramagun batzuk eta besteak ulertze aldera.
Permalink-a 2009-02-25 @ 19:25
Bidaltzailea: Alan Data [Bisitaria]
Nola aldatzen diren gauzak, kamarada.
Ez dauzkagu ahazteko Herri Batasunak orduan autonomo "zoroei" egindako kondena zorrotzak eta gaitzespenak, eta Mendekuko gazte haiei emandako tratua (alprojatik gorakoa),... azken batean gaur egunean, ez politikoak, baizik eta zinegotzi izandakoak ere akabatzen aritzeko.
Geratzen da "banguardia armatu" horren baitan inor hausnarketa egiteko gaitasunarekin?
Permalink-a 2009-02-26 @ 10:08

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Maiatza 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!