Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Mezua: Euskaltelen hautagaia

2009-02-23

Euskaltelen hautagaia

ELAren abisua afiliatuei: ez erabili sindikatuen siglak alderdi baten edo bestearen aldeko kanpainan, etxeko estatutuen aurkakoa baita hori. Oharra atera du, zenbait militante EBren, Aralarren eta Ibarretxeren aldeko ekitaldietan edo plataformetan agertu direlako ELAko kide gisa. Badakizue, independentzia politikoa urre gorria bezala gordetzen du ELAk 70eko hamarkadan alderdi jeltzalearekiko zilbor-hestea eten zuenetik. Zeinen alde bozkatuko ote du Txiki Muñozek, baldin eta bozkatuko badu? Hauteskunde emaitzen porra asmatzen errazago dago, galdera horri erantzuten baino.

Beste hainbat erakunde-izen ere hautagai baten edo besteren alde erabiltzen ari direla ikusirik, haiek ere prentsa oharrak ateratzekotan izango dira. BBK-k atera dezake, edo Kutxak, edo Euskaltzaindiak, edo Euskaltelek... Baina nekez. Izan ere, erakunde horietako buruak agertu dira Hemen Ibarretxe plataformako zerrendan, zein erakundetako buru diren argi adierazita.

Onena, denen artean, Euskaltel. Talde ziklistaren aurkezpenean ere, kirol kazetarien aurrean, Ibarretxeren aldeko kanpaina egin zuen Madariaga presidenteak, disimulu handirik gabe. Eta badu ingurukoak konbentzitzeko abilidadea gizonak: Samuel Sanchez urrezko asturiarra ere EAJren hautagaiaren aldekoen zerrendan dago, Gonzalez Galdeano anaiekin batera. Paris-Brest- Paris 1.200 kilometroko martxa zikloturista egiteko gauza den lehendakarigai bakarra Ibarretxe delako izango da. 2007ko abuztuan egin zuen, lau egunean.

Kirolak botoak ematen ditu, bai, baina zer egiten zuen Antonio Basagoiti athleticzaleak, Alberto Ruiz Gallardo realmadridzalearekin, Anoeta futbol zelaian kanpaina egiten? Hain zuzen ere, athleticzalea delako daki Basagoitik Ibaigane eta Sabin Etxea hurregi daudela eta San Mamesen alferrik ari dela. Ez daude txirrindulariak bakarrik: Ana Urkijo, Joxe Mari Arrate, Javier Clemente, Jose Manuel Esnal Mane, Andoni Goikoetxea, Josu Urrutia, Andoni Imaz, Genar Andrinua...

Argi dago: hauteskunde eguna aukeratzean hanka sartu zuen Ibarretxek. Ez al zen konturatu astebete atzeratuz gero Athletic-Sevilla finalaurrekoaren ondoren egingo zirela hauteskundeak? A zer boto uholdea, finalera sailkatuz gero.

Erantzunak:

Bidaltzailea: jose del moral [Bisitaria] · http://cybereuskadi.com
Egia da, Imanol!
Permalink-a 2009-02-23 @ 23:11
Bidaltzailea: Jarri Tezur [Bisitaria]
Euskaltel eta Madariagarena lotsa emateko modukoa da, EAJren erantzunik gabeko jauntxokerien beste atal bat, antologiarako.
Aurretik ere, ibiliak dira Madariaga eta bere aginpekoak politikari jeltzaleak babesten, politikari horiek "lortutako" babes ekonomikoaren aitzakian ekitaldi sasikirolmitineroak burutuz, Olanorekin, Bilbaorekin, eta al(i)kate jeltzale bat edo besterekin.EAJetazaleen ohiturak. Levantando en Euzkadi.
Permalink-a 2009-02-24 @ 09:05

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Abuztua 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!