Berria.infoko blog komunitatea

Login

Esate baterako

IRENE ARRARATS

2005-10-20

Permalink Orotarikoak, 18 hitz  

Estilo liburua

Zorioneko gaude hobeto idazten ikasi nahi dugunok, estilo liburu bat argitaratu berri baitute: Manuel Lasarteren Plaza-gizonak, Auspoa argitaletxea.

2005-10-18

Permalink Esapideak, 130 hitz  

Memento

Gogora dezagun Hiztegi Batua: “momentu 1 Heg. Lgart. h. memento”.

Gogora dezagun gaur egun gehien erabiltzen diren esapideetako bat:

Washingtonentzat albaniarrak dira, memento honetan, Europan egon daitezkeen aliaturik onenak.
Orotara, hamabi herrialdetako 39 pertsona daude bahituta memento honetan Iraken.
Une honetan, Zaragozak baino puntu bat gehiago du Realak.
Nolanahi ere, geldirik dago une honetan, arazo burokratikoak eta teknikoak direla eta.
Une honetan kontzertuak utziak ditugu, baina martxoan hasiko gara.

Une honetan, momentu honetan, memento honetan idiomatikoak al dira?... Orotariko Euskal Hiztegia-n ageri dira, bai, momentu honetan, mementoan eta memento batean azpisarrerak.

Kontua da ea gainerakoak ahazteko dauzkagun. Betiko orain zaharra nahiago. Oraina beti berri. Baita gaur egun ere.

P.D.: Aupa, Patxi! Mementoko deskuidua izan da BERRIAn bloglari argitaratzea, eta ez blogariak bestela bataiatu nahia. Izan ere, blogari erabiltzea erabakita dauka BERRIAk.

2005-10-14

Permalink Orotarikoak, 34 hitz  

Komunikatzen

Komunikazioa(-inkomunikazioa), komunikabideak, komunikatiboa, komunikagarritasuna... Hizkuntzaz hizketan hasi eta horiek guztiak aipatu, dena bat.

Émile Benveniste ez zen geratu erdibidean: “Bien avant de servir à communiquer, le langague sert à vivre”.

Ongi etorri euskarazuloen ostatu honetara.

<< Aurreko orrialdea ::

Esate baterako

Adibidez osatu nahi dugu 'Esate baterako': esatekoak eta ez esatekoak, zaharrak eta berriak, zaharberrituak eta berrizahartuak... betiere, hizkuntzari lotuak.

< Aurrekoak |

Apirila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!