Berria.infoko blog komunitatea

Login

Esate baterako

IRENE ARRARATS

Mezua: Erdaraz bezala

2005-11-28

Permalink Joskera, 191 hitz  

Erdaraz bezala

Erdara imitatu behar etengabean, hitz gutxi izango dira bezala bezain emankorrak. Izan ere, konparazioetan ez ezik, bestelakoetan ere erruz idazten da gaur egun —‘idazten da’, diot, ahozkoan ez baita hainbeste zabaldu izurritea, nik uste—.

Hona hemen adibide batzuk:

1) Repsol bezalako konpainiak Latinoamerikan nahierara dabiltza. [Repsol YPF eta antzeko/beste konpainia batzuk Latinoamerikan nahierara dabiltza.]

Haren lanak Princetongoa bezalako unibertsitate garrantzitsuetan aztertu dituzte. [Haren lanak zenbait unibertsitate garrantzitsutan aztertu dituzte, hala nola Princetonen.]

Horretan aritu ziren T.S. Eliot, Ezra Pound, William Carlos Williams, E.E. Cummings eta Mina Loy bezalako artistak. [Horretan aritu ziren, besteak beste, T.S. Eliot, Ezra Pound, William Carlos Williams, E.E. Cummings eta Mina Loy artistak.]

Goenkale bezalako erreferente bat badugu, eta... [Erreferente bat badugu, Goenkale, eta...]

2) Egin-Kas auzia bezala ezaguna den kasua [Egin-Kas auzia esaten zaion/deritzoten/izeneko kasua]

3) Mitterrand pertsona bezala nahiago dut politikari bezala baino. [Mitterrand pertsona nahiago dut Mitterrand politikaria baino.]

Eta bukatzeko, galtzeko zorian dagoen bezala mota bat:

“—Biantxa polita dezu, adiskidea.
—Bai, ama ere eztu onek edonolakoa.
—Zenbat erralde bezela izango da?
—Ogetamaseitik berrogeira.” (Txomin Agirre, Garoa)

“Ikusi ere ez diagu aspalditxo egin elkar. Zenbat urte bezala?” (Orixe, Quiton-n arrebarekin)

Erantzunak:

Bidaltzailea: Patxi Petrirena [Bisitaria]
Kontra ere zerbait esan behar noizbait eta... Azken adibide horien balioa ukatu gabe, bide seguruagotzat daukat nik "-tsu" atzizkiaren erabileretako bat:

- zenbatsu erralde?
- zenbatsu urte?

Pentsatzen dut, nolanahi ere, deus ez duzula horren kontra; bestea gogorarazi egin nahi zenuela, gehienbat.

Permalink-a 2005-12-01 @ 12:34
Bidaltzailea: Irene Arrarats [Kidea] · www.berria.info
Aupa, Patxi! Deus ez dut ‘-tsu’ horren kontra, jakina, neronek ere hala esaten baitut.

Agirre, Orixe, Duvoisin, Sebastian Salaberria eta besteren ‘bezala’ hori arrotz samarra irudituko zaio gaur egun euskaldun askori, eta horregatik gogorarazi nahi nuen, besterik gabe.
Permalink-a 2005-12-01 @ 16:31
Bidaltzailea: Markel [Bisitaria]
Pentsatzen dut sarrera hau 2005ekoa bada ez duela inork irakurriko nire erantzuna, baina Txirritaren 'bezala' bat ekarri nahi nuen gogora. Interesgarria da Arraratsen ikuspuntua sarrera honetan, maizexko [?] gertatzen baita 'hitz' baten erabileran, kalkoa dela medio, kalkotzat hartzea haren beste erabilera batzuk eta tabu bihurtzea ingurune horietan: "Orain bi mila urte inguru bezela ziran hasiyak erromatarrak berendu nairik gure zazpi probintziak".
Permalink-a 2014-05-07 @ 08:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Esate baterako

Adibidez osatu nahi dugu 'Esate baterako': esatekoak eta ez esatekoak, zaharrak eta berriak, zaharberrituak eta berrizahartuak... betiere, hizkuntzari lotuak.

Martxoa 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!