Berria.infoko blog komunitatea

Login

Esate baterako

IRENE ARRARATS

Mezua: Geroko 'gero'?

2005-11-11

Permalink Esapideak, 85 hitz  

Geroko 'gero'?

Badirudi gero galbidean dugula: ondoren hitzak jan dio toki guztia. Esate baterako, honelakoetan:

Trinidad Jimenez PSOEko kidea elkarrizketatuko du Xabier Lapitzek 09:30ean. Ondoren, Boulevard magazine-n, Eten Digitalaren Kontrako Goi Bileraz ariko dira. Ondoren, diabeteaz hitz egingo dute.

Marka da gero: nahiago dugu elkarren segidan bi ondoren idatzi, gero xumea erabili baino, nahiz eta alde eta aldi guztietako hitza den eta Axularrek berak propaganda pixka bat egin zion.

Eta gero baino are gutxiago erabiltzen dugu geroago, noski. Eskerrak gero gerokoak esateko talentua ez dugun galdu, behintzat!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Patxiku [Bisitaria]
Bai, 'gero' merkeegia iruditzen zaigu nonbait...

Ez dago honekin lotu-lotua, baina 'ondorengo' (berri?) bat ere goraka ote doan susmoa dut. Hain zuzen, normalean 'honako (...) hau' esaten dugun tokian:

- Lehiaketaren egitarauak ondorengo atalak izanen ditu:

- Ondorengo ziurtagiriren bat aurkeztu ahal izango da:

Zer diozu?
Permalink-a 2005-11-11 @ 17:05
Bidaltzailea: Elena [Bisitaria] · http://usaia.blogspot.com
Ni ez naiz askotan ohartzen baina uste dut arrazoi duzula. Pentsatzen dut jendeak beste hitzak hautatzen dituela idazterakoan.
Permalink-a 2005-11-12 @ 18:16
Bidaltzailea: Irene Arrarats [Kidea] · www.berria.info
Ados erabat, Patxiku. Horrelakoetan, erakuslea erabili ohi da oraintsu arte, ezta?

(Honako) ... hau:

Gaztelaniari zor diogu, nik uste, ondorengo horren arrakasta. Badakizu: ‘los siguientes...’

Erakusle xumea ere merkeegia izango da, gero bezala...
Permalink-a 2005-11-12 @ 18:55
Bidaltzailea: Xabier Andonegi [Bisitaria]
Potolo idazteko joera hori IVAPek berak bultzatu du maiz. Esaterako, 4HEko azterketan honakoa maila jasotzat jotzen du:

"Zenbaiten ustez, toki ogasunen arazo nagusia zerga berriak ezartzeko gaitasun falta da eta, horrekin batera, zerga horiek kudeatzeko gaitasunik ez izatea."

Beste hau, berriz, ez omen da maila jasokoa:

"Batzuek esaten dute toki ogasunen arazorik behinena zerga berriak ezartzeko gaitasun falta dela eta zerga horiek kudeatzeko gaitasunik ez dagoela"

Antza, "batzuek esaten dute ...-ela, ...-ela" egiturak maila apaleko esaldia da.

Egingo nuke azterketa hori egin duenarentzat "gero" apalagoa dela "ondoren" baino, gazteleraz "después" "posteriormente" baino apalago den bezala.
Permalink-a 2005-11-14 @ 09:51
Bidaltzailea: Sergio Azkarate [Bisitaria]
"Ondoren" horren harira, egia da kazetariek sarri erabiltzen dutela. Gero eta sarriago. Edozelan ere, nik neuk zera esan gura nuke: "ondoren" horrek ez du eskatzen aurretik ZEREN, ZERBAITEN edo NOREN kasua, besteak beste?

Hau da, "horren ondoren", "batzarraren ondoren"... Jakina, oker ibil naiteke, sarri agertzen da-eta "ondoren"..
Permalink-a 2005-11-15 @ 10:15
Bidaltzailea: Iñigo Roque [Bisitaria]
Joera handia edukitzen dugu zerbait gehiegi erabiltzen dela entzuten dugunean hura txarresteko. Horixe izan da BAT gaxoaren patua, esaterako.

Jakina da berrikeria dela "ondoren" beregain erabiltzea (adituek hala aldarrikatzen dute, bederen). Dena den, gaur egungo literatura-tradizioan guztiz errotuta dago, eta ez nuke erabat kondenatuko su-leizera.

Nik neuk errenkada honetan erabiltzen dut:

Lehen (...), gero (...), ondoren/hurrena (...), azkenik (...)

Ez dakit gaia jartzea zilegi bekit. Idatzi, mesedez, zerbait "haratago" dontsuaz, "harago" baztertuaren bindikazioz.
Permalink-a 2005-11-15 @ 12:17
Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia [Bisitaria]
Ari gara buruz "gero" eta "ondoren", baina zer du txarrik batak edo besteak? Baldin biak ondo badagoz eta balegoz erabiliko du bakoitzak plazer duena, ala ez? Batek erabiltzen ahal du -nahi duenean, gabe justifikationerik, nire ustez- "sarri" edo "usu" edo "maiz" edo besterik nahi duelarik. Zeren epokha bakoitzak ere ba du bere gustuak.

Aipatzen du hak Xabier Andonegi hori hon erdaraz "después" eta "posteriormente". Eta bata nagusitzen bazaio besteari, nola euskaraz nagusitzen balitzaio "usu" at "sarri" eta "maiz", ez litzateke agituko ezer graverik eta txarrik, nire ustez, ala bai?

Gravea litzatekeena da eta arras gravea gainera izkiriatzea euskaldunari honako textuak, zein batzuk edo besteak, ezen:

"Zenbaiten ustez, toki ogasunen arazo nagusia zerga berriak ezartzeko gaitasun falta da eta, horrekin batera, zerga horiek kudeatzeko gaitasunik ez izatea."

edo bestea, beste ere gravea:


"Batzuek esaten dute toki ogasunen arazorik behinena zerga berriak ezartzeko gaitasun falta dela eta zerga horiek kudeatzeko gaitasunik ez dagoela"

Holako textuekin -holako euskararekin- ziur nago euskarak ezin izango du aurrera atera. Ez dago ikusterik eta batez ere observatu besterik zer pasatzen ari da sozietatean. Gainera kin erdara dakien euskaldunarekin joten luke xuxen erdarara -edo espainolera edo frantzesera edo inglesera- zeren da (dira generalki) textua indigeriblea zerebroan. Holako textuek ez lukete, ziur ere nago, aurrera egingo ezta situatione hypothetiko favorable monolinguean hon euskara.
Permalink-a 2005-11-15 @ 12:26
Bidaltzailea: Amelie [Bisitaria] · http://azkenportu.blogspot.com
Erramun: lehen ere esana dizute hemen zein den filologo mota jakin baten lekua... Aspertuta egonez gero, segi Leizarragarena egitera...
Permalink-a 2005-11-21 @ 19:16
Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia [Bisitaria]
Batzuren euskara da guziz kriptikoa esaterako hon Amelie, ze esaten du guziz misteriotsuki "lehen ere esana dizute hemen zein den filologo mota jakin baten lekua...", baina ez du gogoratzen zer esaten zuten eztakit nortzuk eta gainera ez dakigu buruz zein philologo mota ari da eta ezta dakigu buruz zein leku referitzen den.

Ulertu lezanak altza beza atzamarra. Hau da exemplua izkiriatzeko inulergarri eta misterios. Izkiria zazu, Amelie, argiago, konkretuago eta komprensible minimokiago. Izkiriatzekotan zeozer izkiriatu, bestela hobe ahorik ez zabaldu eta ireki.
Permalink-a 2005-11-23 @ 00:43
Bidaltzailea: Josu Unzueta [Bisitaria] · http://euskalerria.org
Erramun Gerrikagoitia hori: beti izan dut kuriositatea jakiteko zergatik (zein legeren diziplinara) batzuetan erabiltzen (usatzen?) dituzun maileguak (prestamoak?) eta beste batzuetan ez. Esaterako, zure textuan hitz hauek erabili dituzu: gogoratzen, atzamarra,inulergarri, argiago,zabaldu... ¿Eta zergatik ez beste hauek?: "recordatzen", "digitoa", "incomprehensible", "klarkiago", "aperitu"

Beste batzuetan, berriz,hauek idatzi dituzu: referitzen, exemplua, konkretuago, komprensible (¿zergatik "k"rekin eta ez "c"rekin, eta zergatik ez "comprehensible"?. ¿Zergatik ez dituzu erabili beste hauek?: "aipatzen", "adibidea", "zehatzago", "ulergarri"

Berorren maiestateak illumina dezala nire jakineza edo ignorantia, arren eta otoi, eta desvela diezazkidala vascuencea intelligiblearen sekretuak, berorrek hain perfektuki dakizkienak.

Begirunez, ave Erramun!

Permalink-a 2005-12-03 @ 13:29

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Esate baterako

Adibidez osatu nahi dugu 'Esate baterako': esatekoak eta ez esatekoak, zaharrak eta berriak, zaharberrituak eta berrizahartuak... betiere, hizkuntzari lotuak.

Martxoa 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!