Berria.infoko blog komunitatea

Login

Esate baterako

IRENE ARRARATS

Mezua: Lapurretan

2005-11-22

Permalink Esapideak, 91 hitz  

Lapurretan

Aurrekoan, ondoren hitzak gero-ri lapurtu dion tokia ekarri nuen hizpidera. Ordainetan-edo, gero ere lapurretan ari zaio ondoren-i. Esaterako, honelakoetan:

Zuzendaritzaren ezetza eta gero ez zuela beste aukerarik dio Lan Sailak. [ezetz erantzun eta gero]
Langileek uztaileko oporrak eta gero erantzungo diote VWri. [oporrak igaro eta gero]

Hainbeste zabaldu da berrikeria hori, non Hiztegi Batuan erabilerari buruzko oharra ageri den gero sarreran:

gero
eta gero
(partizipioaren ondotik erabiltzen da, ez izenaren ondotik: bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren; *bilera eta gero e. bileraren ondoren)”

Berrikeria hori ez ahal da BERRIAkeria izango!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Gotzon Egia [Bisitaria] · http://www.eizie.org
«Gero(ago»-k badu beste lapur faltsu bat ere: «berandu(ago)». Gaztelerazko «más tarde»-k sortzen du, ene irudiz, nahastea: esamolde horretan «tarde» ez da (DRAEtik ari naiz kopiatzen) «Fuera de tiempo, después de haber pasado el oportuno, conveniente o acostumbrado para algún fin», baizik «en tiempo futuro relativamente lejano».

Euskaraz gehiegitan ikusten dira «bi urte beranduago, Ameriketara joan zen» eta gisakoak, «geroago»-ren ordez.
Permalink-a 2005-11-22 @ 18:23
Bidaltzailea: Patxi Petrirena [Bisitaria]
Ados Irenerekin eta Gotzonekin. Horrekin lotuta, bada esapide bat hainbat modutan darabilguna, eta Googlen bakoitza zenbat aldiz ageri den begiratu dut:

a. lehenago edo geroago 333
b. lehen(t)xeago edo geroxeago 113
c. lehenago edo beranduago 221
d. goizago edo beranduago 35
e. goiz edo berant 90
f. goiz ala berant 24

Uste dut bi 'logika' edo ageri direla hor: (a, b) / (d, e, f); eta tartean gelditzen dela c (niretzat bitxiena, baina ez dira adibide bat edo bi!).
Permalink-a 2005-11-23 @ 15:23
Bidaltzailea: Joseba Mikel Ugalde [Bisitaria]
Opor ostean ....
bilera ostean ....

afal ostean .... > afaldu ta gero
Permalink-a 2006-03-19 @ 09:14

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Esate baterako

Adibidez osatu nahi dugu 'Esate baterako': esatekoak eta ez esatekoak, zaharrak eta berriak, zaharberrituak eta berrizahartuak... betiere, hizkuntzari lotuak.

Martxoa 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!