Berria.infoko blog komunitatea

Login

Esate baterako

IRENE ARRARATS

Mezua: Norenik gabeko lurra

2005-10-25

Permalink Joskera, 182 hitz  

Norenik gabeko lurra

Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari.

Adibide bat: inpertsonala adierazteko manerak.

Jakina denez, bi moduok ditugu euskaraz:

Manifestazioa egingo da bihar Bilbon
Manifestazioa egingo dute bihar Bilbon

Batzuetan, nire ustez, gehiegi erabiltzen dugu aurreneko moldea, baita horrek nahi gabeko anbiguotasuna dakarrenean ere; esate baterako, aspalditik gordea dudan esaldi honetan:

Zentroak 1991n hasi zituen bere lanak, eta iaz 605 animalia zaindu ziren bertan. Horietatik 278 askatu egin ziren , eta 199 (%33) hil egin ziren.

Animalia haiek ez zuten ihes egin, noski: askatu egin zituzten. Kazetaritzarako, behintzat, ez al da askoz dinamikoagoa modu hau?

Zentroak 1991n hasi zituen lanak, eta iaz 605 animalia zaindu zituzten . Haietatik 278 askatu egin zituzten , eta 199 (%33) hil egin ziren.

Hona hemen beste adibide bat, hau ere aspaldikoa:

Augusto Pinocheten diktadura garaian desagertutakoak aurkitzeko, Txile iparraldean indusketak egiteko agindu du Juan Guzman epaileak. Pinocheten aurkako 32 kereila aztertzen ari da Guzman. Oraindik agertu ez diren hainbat gorpu han lurperatu zirela uste du epaileak.

Testu motelak baino gehiago, testu motelduak osatzen dira horrela: gaia lazgarria izanagatik, ez dute behar adinako indarrik. Ez dira inorenak.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Johannes Leizarraga [Bisitaria] · http://heuscara.blogspot.com
"Augusto Pinocheten diktadura garaian desagertutakoak aurkitzeko, Txile iparraldean indusketak egiteko agindu du Juan Guzman epaileak. Pinocheten aurkako 32 kereila aztertzen ari da Guzman. Oraindik agertu ez diren hainbat gorpu han lurperatu zirela uste du epaileak."

Hobeki ulertuko genuke honela:

Juan Guzman epaileak agindu du egin daitezela indusketak Txile iparraldean aurkitzekotz desagertutakoak Augusto Pinocheten diktadura garaian. Guzman aztertzen ari da Pinocheten aurkakoko 32 kereila. Epaileak uste du ezen han lurperatu zituztela hainbat gorpu zeintzuk oraindik ez diren agertu.
Permalink-a 2005-10-25 @ 16:00
Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia [Bisitaria]
Irakurtzen dut ondokoa hasiera berean:

"Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari".

Adibide bat:

Hasten da esanez zentralki zeozer buruz joskerea edo syntaxia eta ere styloa eta segitzen du ipinirik -edo derrigorrez ipini beharrez?- exemplua esanikoaren argigarri, zeren ez dagoke aski argi zer dioen. Eta niri pasatzen zaidana da ulertzen dudala dioena exempluan baina ez hasierakoa, hau da, "Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari".

Nahiz pasatu dudan urterik anitz inguruan eta orbitan euskararen estudioak ez naiz kapaz ulertzeko argiro zer dagoen an phrase hori. Ez nintzateke kapaz errepikatzeko neure berbekin zer dioen hor. Nehork explika ba leza litzateke eskertzekoa eta ulertzen nuke eta genduke.

Permalink-a 2005-10-25 @ 23:43
Bidaltzailea: Patxi Petrirena [Bisitaria]
Nik ederki ulertu diot, bada, Ireneri. Beraz, ez dut ikusten deus esplikatu beharrik: iturrian bertan argi esana dago. Eta ni ados nago esandakoarekin.

Bestalde, Johannesekin ez nator inola ere bat. Estilo bateto zurrunkeria batzuk salaturik, orain beste zurrunkeria honetara aldatu nahi bide dute batzuek: esaldi guztiak "Guzman aztertzen ari da Pinocheten aurkako 32 kereila" (okerrago batzuk ez aipatzeagatik). Gehiago luzatu gabe: ez, pasarte hori ez dut nik hobeki ulertzen zuk jarritako moduan.

Amaitzeko: jendetasunak ez ote du eskatzen, norbait mintzo zaigularik, hark esanari erantzutea, ez dakit zeren formaren inguruan aitzaki-maitzaki hasi gabe?
Permalink-a 2005-10-26 @ 10:16
Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia [Bisitaria]
Poztekoa da irakurtzea ezen ulertu duela norbaitek -hemen, hak Patxi Petrirena- nik ez dudana ulertu. Ni ez naiz sartu gainera aztertzen nok izkiriatu duen textua -kasu hontan Berria-ko goi arduradun bat hon euskara (bidenabar, Irene)- baizik sartu naiz esaten ze ez dudala ulertu ha textua "Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari" eta segitzen dudalarik errepikatzen lehengoa ezen oraino ere ez dut ulertzen.

Dio -diost?- batek -Patxi Petrirenak- ezen berak ongi duela ulertzen -dioela Ireneri- textua eta "ez dut ikusten deus esplikatu beharrik: iturrian bertan argi esana dago". Baldin iturrian argi esana badago mesedez reesan dezala -diezagula- ez dakigunoi eginik hori mesedea guzioi, gainera ez litzateke ez asko ez luze egin beharrekoa. Gainera eman dezala hori textua beste enparau batzuri -inkluso sarturik dagozenak euskal munduan- ikusteko zenbatek edo zenbatek ez duten ulergarri textua "Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari"·

Buruz jendetasuna eta edukationea (ez direnak synonymo) esan ezen ez dela desedukatione esatea ez dela ulertu ha phrasea hon gunea esaten da guzia. Eta bai da desedukatua esatea "nik ulertu dut eta guzia dago argi", gabe explitatu zer berak -kasu hontan, Patxi Petrirenak- duen ulertu.

P. D.
Esan amaitzeko, irtenik darabilgun gaitik zeharo, ezen dela arras inkomodo ez eukitea hemen "vista previoaren" possibilitate tekhnikoa, tzat ikusi ahal izan hobeto duguna izkiriatu eta errazago konpondu huts eta falta orthographiko eta mekhanographikoak. Pena bat da, guziontzat.
Permalink-a 2005-10-26 @ 10:53
Bidaltzailea: xabier andonegi [Bisitaria]
Uste dut Irene Arrarasek ordena aldatu izan balu (lehenik adibideak jarri izan balitu, eta ondoren, esaldi hori), Erramunek ez zuela kexarik izango.

Beraz,

Errumun ari zaio Ireneri esaten testuaren antolaketa ez dela estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dagoela testuaren antolaketari.

Edo hori da, edo Erramun ari zaio esaten Ireneri ezer ez dakiela eta inkopetentea dela hizkuntzan.









Permalink-a 2005-10-28 @ 12:33
Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia [Bisitaria]
Hasiko naiz esaten dena errazena esaten ezen nik ez diot esan "Ireneri ezer ez dakiela eta inkopetentea dela hizkuntzan", zeintzu hitz diren nahiko gogorrak eta gotorrak ezen EZER eta INKOMPETENTE dira osoro gogorrak' zeintzu nik ez nituen pensamenduan.

Bestetik esan at Xabier Andonegi ze bere explikationea ulertu dut askoz hobeto ezi ha lehengo textua hon Irene Arrarats (Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari), zeren beste gauza batzuren artean hasten da Xabier Andonegi hontara "testuaren antolaketa ez dela...". Hori da beste hasiera total differentea zeren zentratzen du irakurlea an textuaren antolaketea ez dela ...

Nik, sinestsi edo ez, esan nuena -gehiago ezi esan niona, zeren gainera ez nuen nehor aipatzen baizik phrasea eta nondik zetorren- zen eta ere da oraino ez nuela ulertu ha textua "Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari".

Iruditu zitzaidan eta iruditzen zait oraino ha phrasea da nahastosoa eta durduzantea.

P D
Pena bat orai ere ez eukitea hemen possibilitatea hon vista previoa, pena bat, ze ez zait gustatzen izkiriatzea kin errore mekhanikoak eta ezta orthographikoak, zer eginen dugu ba.
Permalink-a 2005-10-28 @ 17:44
Bidaltzailea: Johannes Leizarraga [Bisitaria] · http://romanica.wikicities.com
Esana per Irene Arrarats:

"Joskera bat edo bestea aukeratzea ez da estilo kontua bakarrik, ez gustu kontua bakarrik: mezua ere estu lotua dago joskerari."

Erdara Erkide Batuan (ROMANICAn) honela litzateke:

"Eliger una syntaxis aut una altera non est solamente question de stylo, nec solamente question de gusto: anque le message sta strictamente ligato a la syntaxis"

Arras interesantea begitantzen zait, ordea, azkenengo partea non esaten duen:

"mezua ere estu lotua dago joskerari"

zeren DAGO agertzen baita, agertu beharrean DAGOKIO.

Bravo, Irene, bravo!

Datorren Azaroaren 15ean jaioko den HEUSKARA hizkuntza berrian ez baita derrigorrezko konkordantziarik egongo:

http://ial.wikicities.com/wiki/Heuskara

ez eta halaber prestatuko dugun EUSKARA ERKIDE BATUAn ere.

In izena en "Johannes Leizarraga Taldea" onartu dezazue gure agur gehien beroak.

http://heuscara.blogspot.com

Josu Lavin
***********
Permalink-a 2005-10-28 @ 18:01
Bidaltzailea: Johannes Leizarraga [Bisitaria] · http://heuskara.blogspot.com
Versionea in Heuskara:

Hak epaileak Juan Guzman agindu du ezen egin daitezela indusketak in ha iparraldea en Txile pro aurkitzea desagertuak in garaia en ha diktadura en Augusto Pinochet. Guzman ari da aztertzen 32 kereilak aurka en Pinochet. Hak epaileak uste du ezen han lurperatu zutela hainbat gorpuak ze oraindik ez diren agertu.

http://ial.wikicities.com/wiki/Heuskara

Hau hizkuntza berria artifiziala jaioko da in ha 15 en Azaroa en 2005 in:

http://heuskara.blogspot.com

Johannes Leizarraga
Permalink-a 2005-11-01 @ 19:20
Bidaltzailea: Johannes Leizarraga [Bisitaria] · http://heuskara.blogspot.com
HEUSKARA, JALGI ZAITEZ AT MUNDUA

Adiskide maiteak,

HEUSKARA hizkuntza jaio berri da:

http://heuskara.blogspot.com

Edozein motatako komentarioak ongietorriak izango dira.

Adeitsuki

Johannes Leizarraga
Permalink-a 2005-11-07 @ 00:41
Bidaltzailea: Artaburua [Bisitaria]
Sasi-filologo pedanteek nazka ematen duzue; joan zaitezte Iruñako hondartzara paseatzera.
Permalink-a 2005-11-09 @ 12:35
Bidaltzailea: Johannes Leizarraga [Bisitaria] · http://heuskara.blogspot.com
Zer edo zer interesgarriagorik, artaburuorrek?
Permalink-a 2005-11-09 @ 23:28
Bidaltzailea: Artaburu [Bisitaria]
Ez. Gauza interesgarriak inguruko artaburuekin komentatzen ditut, ez sasi-filologo pedanteekin
Permalink-a 2005-11-10 @ 11:00
Bidaltzailea: Johannes Leizarraga [Bisitaria] · http://heuskara.blogspot.com
Sasi-filologo pedanteok HEUSKARA (=EUSKARA ERKIDE BATUA = EUSKARA GARATUA = EUSKARA) izeneko hizkuntza presentatuko dugu datorren 15ean ondoko blogean:

http://heuskara.blogspot.com

Lan previoak beste honetan agertu dira:

http://balbula.blogspot.com

Gora heuskara!
Gora heuskaldunok!

Behera artaburuen euskara batua!

Johannes Leizarraga Taldea
Permalink-a 2005-11-10 @ 11:06
Bidaltzailea: patxi lurra [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/patxi
Inpertsonalaren larregizko erabilera azken finean beste erdarakada bat da. Hori ederto ikasi neban bere garaian eta behin eta barriz irakurten/entzuten ditut holakoak inguruan.

Behera inpertsonalaren larregizko erabilera! Gora euskara guztien artaburuak!
Permalink-a 2005-11-12 @ 18:31
Bidaltzailea: olkiman [Bisitaria]
atxur kerten ear bat artu ta ebañ, ebañ eiñ arte, enitzake geatuko!
zuek meeziituzue hosti earrak! ainbeste TXOAKEI! kabuen laindia!
Permalink-a 2006-01-19 @ 13:34

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Esate baterako

Adibidez osatu nahi dugu 'Esate baterako': esatekoak eta ez esatekoak, zaharrak eta berriak, zaharberrituak eta berrizahartuak... betiere, hizkuntzari lotuak.

Martxoa 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!