Berria.infoko blog komunitatea

Login

Ahurrean

Laura Mintegi

Mezua: Gero eta gehiago dira

2006-05-21

Permalink giza harremanak, 332 hitz  

Gero eta gehiago dira

Auzoan gero eta beltz gehiago bizi da. Afrikatik etorritako beltzak. Lehen bakarrik gizonezko gazteak izaten ziren. Orain emakume eta ume beltzak ere nonanahi egoten dira, medikurenean, ikastolan, gune komertzialetan.

Hegoamerikar mordoa ere bizi da auzoan. Bakan batzuk ikusten ziren lehen, eta aurpegiz ezagutzen genituen ia guztiak. Orain hainbeste dira ezen hegoamerikarrak baino ez baitira ikusten herriko hainbat lekutan; metroan ordu zehatz batzuetan eta, batez ere, herriko plazan. Eguzki izpi ahulena ateratzen den bakoitzean hantxe batzen dira, jatorrizko herrietan bezala.

Maite ditut beltzak, hilabete luzetan zuririk ia ikusten ez nuen garaiaren opari. Maite ditut indioak, euren herrietan konpartituriko lan, izerdi, ron eta barre algaren hondakin. Eta maite ditudan arren -beren herrietan bizi izan naizelako eta haien ohitura eta kulturen berri dudalako-, hala ere ezin dut ebitatu pentsatzea auzoan dagoen beltz hori, metroan ikusten dudan indio hori nolako bizimodu traketsa izango duen eta ea nola lortu duen praka garestiak erostea, edo lagunekin afaltzera joateko sosak eskuratzea. Ezin dut ebitatu pentsatzea ea nolako lana duen, ea paperak dituen edo ez dituen, ea zenbat bizi diren etxe bakoitzean eta zein egoeratan.

Eta nik hori guztia pentsatzen badut herriko plazan ikustean edo metroko bagoian, zer ez ote duen pentsatuko beltz batekin inoiz garagordorik konpartitu ez duenak, edo beren etxeetan arratsaldepasak pasatu ez dituenak edo beren umeen jaiotzak ospatu ez dituenak. Zer ez ote du pentsatuko oihanaren indar erakargarriak inoiz nozitu ez duenak, Pazifikoko hondartzetan beraiekin bainatu ez denak edo beraiekin gau osoa parrandan eman ez duenak. Nik europearren begiekin begiratzen baditut, nola begiratuko die Europa baino ezagutzen ez duenak.

Ariketa intelektual handia egin behar du europear batek, beltz eta indioekin aurreritzirik ez edukitzeko espazio bera konpartitu behar duenean. Eta ez da arrazista izateagatik, ez, baizik eta nekez bereiz dezakeelako atzerritarra pobreziatik, eta inork ez du pobrezia hurbil sentitu nahi. Pobrezia, gatazka-iturri dela somatzen duelako.

Atzerritarren egoera ekonomikoa hobetzearekin batera, haiekiko iritzia ere hobetuko dute europearrek. Baina nola hobetu egoera, aurreiritziek galerazten badiete ondo ordaindutako lanak eskuratzea? Gurpil zoroa da. Europearrek asmatu dugun gurpil zoro, anker eta injustua.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Otazarra [Bisitaria]
Egia da, gero eta gehiago dira, azken urteetan gure herrietan gero eta atzerritar gehiago daude. Ez dugu konturatu baina gaur egun atzerritako kantitatea garrantzitsua da.
Gure ohiturak eta bereak desberdinak dira eta horregatik errietak sortzen dute. Atzerritar batzuk gure kulturan integratzeko borondate ipintzen dute baina hau ez da ohikoena. Nik uste dut guk ere borondate ipini beharko genukela bizikidetza hobetzeko.
Guk bere egokiera ez dugu ulertzen emigratzailea ez garelako, baina oso zaila da zure herritik eta zure etxetik dirurik gabe eta lanaren bila ateratzea.
Egia da kasu batzuetan desberdinak oso handiak direla baina nahi badugu beste kulturekoak denok zerbait ona ikasi ahal dugu.
Emigrazio arazoa edozein lekutan gertatzen da, adibidez, azken urteetan krisiagatik espainar batzuk, Alemaniara lanaren bila emigratu dira eta ez da izan erraza bere gizartean integratzea, alemaniarrak oso itxiak direlako.
Bukatzeko, denok txip aldatu behar dugu munduan gero eta imigrazio gehiago egongo direlako eta bakean bizitzeko ezinbestekoa izango da jasanberagoa izatea.
Permalink-a 2015-03-30 @ 09:54
Bidaltzailea: Otazarra [Bisitaria]
Egia da, gero eta gehiago dira, azken urteetan gure herrietan gero eta atzerritar gehiago daude. Ez dugu konturatu baina gaur egun atzerritako kantitatea garrantzitsua da. Gure ohiturak eta bereak desberdinak dira eta horregatik errietak sortzen dute. Atzerritar batzuk gure kulturan integratzeko borondate ipintzen dute baina hau ez da ohikoena. Nik uste dut guk ere borondate ipini beharko genukela bizikidetza hobetzeko. Guk bere egokiera ez dugu ulertzen emigratzailea ez garelako, baina oso zaila da zure herritik eta zure etxetik dirurik gabe eta lanaren bila ateratzea. Egia da kasu batzuetan desberdinak oso handiak direla baina nahi badugu beste kulturekoak denok zerbait ona ikasi ahal dugu. Emigrazio arazoa edozein lekutan gertatzen da, adibidez, azken urteetan krisiagatik espainar batzuk, Alemaniara lanaren bila emigratu dira eta ez da izan erraza bere gizartean integratzea, alemaniarrak oso itxiak direlako. Bukatzeko, denok txip aldatu behar dugu munduan gero eta imigrazio gehiago egongo direlako eta bakean bizitzeko ezinbestekoa izango da jasanberagoa izatea.
Permalink-a 2015-03-30 @ 09:57
Bidaltzailea: orkatila [Bisitaria]
Laura Mintegiren artikulua irakurtzeak pentsarazi dit. Bertan, etorkizunekin gure harremanez idazteaz gain, gure herrietan euren bizimoduei ere deritzo. Inoiz ikusi duzue gizon beltzen batek norbait zurirekin garagardoa edaten, edo indioa parrandan ibiltzen hemengo taldearekin? Ia seguru erantzuna da ezetz.Lauraren arabera, errudunak geu gara. Haatik, esan behar dut ez nagoela erabat ados esandakoarekin. Izan ere, askotan baztertzen ditugu; hala ere, gehienetan euren kabuz joan nahiago omen dute.
Azken urteotan, krisiagatik, bai euskaldunok, bai espainiarrek ere atzerritara joan behar dugu lan bila. Frantzia, Suedia, Estatu Batuetak, Venezuela, esate baterako, gure helbideak dira. Hala eta guztiz ere, beltzak, indiarrak edo arabiarrak bezala, getoak sortzen dira; beraz, zaila da erlazionatzea.
Nire ustez, hauxe gertatzen da gure ohiturak eta jatorrizkoak mantendu nahi ditugu. Ondorioz, gure herrialdeetan pentsatzen jarraitu ohi dugu, eta geure burua bakartzen dugu.
Hau guztia kontuan hartuta, ez da hain erraza denon artean bizitzea, zeren eta konpatriotekin egon nahiago baitugu eta, hórrela, etxean izango baginen bezala sentituko gara. Gure sustraiak odoletan eramaten ditugu.
Permalink-a 2015-03-30 @ 15:26

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Ahurrean

Blog honetan hiru gai azalduko dira bereziki: politika –herritar xume baten begietatik–, kulturgintza –nobelak egiten dituen idazlearen eskutik– eta giza harremanak –aurreko bi gaiekin zerikusi handia dutelako ustetik abiaturik–. Bloga zein portutatik abiatuko garen badakigu jakin. Itsasoak zein hondartzatara eramango gaituen ezin dugu igarri.

Abuztua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!