Berria.infoko blog komunitatea

Login

Ahurrean

Laura Mintegi

Mezua: Iragarki henbrista

2006-05-14

Permalink guztiak, giza harremanak, 307 hitz  

Iragarki henbrista

Azken nobelaren gainean mintzatu behar nuela-eta, solasaldia tabernan amaitu genuen, entzule egon ziren adiskide batzuekin eta antolatzaileekin batera. Mintzagaiak, nola ez, politika eta generoa. Eta generoaz ari ginela azaldu nuen bi urte lehenago semeak esan ziguna, artean hamar urteko mukizua baino ez zela. Haserretu egin zen arrebak matxista esan ziolako. Haserre egon arren ez zion atoan erantzun (harritzekoa!), baina handik gutxira esan zion arrebari, “ba zu henbrista!”.

Arrebak esan zion ez dela hebrista esaten, baizik eta feminista, eta mutikoak inpazientziaz azaldu zion, ebidentzia azalduz bezala: “ez, ez dut txarto esan. Henbrista esan nahi dut, feminista izatea ona delako eta matxista izatea txarra. Eta hori ez da justua”. Orduan esan zigun feminista emakumeen alde jardutea bada, bera maskulinista zela, eta ez matxista, nagusitan gizona izan nahi zuelako, eta gizonen alde aritu, eta ez emakumeen aurka. Eta esan zigun gizonen aurka aritzen direnak ez direla feministak, henbristak baizik. Eta berriz esan zion arrebari, “henbrista! hori zara zu, henbrista bat, eta ez feminista!”.

Lehengo egunean telebista ikusten ari ginela berriz entzun nion hitza. Ez omen du ahaztu bi urte hauetan. Iragarki bat ari zen ikusten, eta haserre antzean esan zidan, “ikusten, ama? Uste dute gizonak leloak direla. Iragarkia hori injustua da. Trufa egiten diete gizonei. Henbrista batzuk dira, ikusten?”.

Iragarkian kafea publizitatzen zen, hobeto esateko, kafe kutxa zabaltzeko sistema erraza. Gazte batek, abesten ari zen bitartean, paketea zabaltzen zuen erraz. Eta off-eko ahots batek zioen: “zorionak, mutilak, azkenean bi gauza egin ahal izango duzue aldi berean”.

Bai, seguruen semeak arrazoia du eta iragarki henbrista da. Berak azaldu zigunez, feministak eta maskulinistak dira emakumeen edo gizonen eskubideen alde jarduten duten pertsonak, zentzu positiboan. Matxistak eta henbristak, ordea, emakumeekin edo gizonekin begirune gutxiko jarrera adierazten dutenak dira.

Irrigarria suertatzen zen iragarkia, emakumeen konplizitatea bilatzen zuen (kafe erosleena agian) baina ez zuen balore positiborik erakusten. Semea iraindua sentitu bazen, baliteke iragarki henbrista izatea.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Nahikari [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Askotan umeek ireki behar dizkigute begiak, ikusteko zein den benetako errealitatea. Guztiz ados Beñaten teoriarekin.
Permalink-a 2006-05-14 @ 18:56
Bidaltzailea: Amelie [Bisitaria] · http://www.blogari.net/azkenportu
Oso ona, Laura. Horrelakoetan oroitzen dugu beti Peter Pan izaten segitzeko beharra...
Permalink-a 2006-05-15 @ 11:39
Bidaltzailea: Iñigo [Bisitaria]
Baina maila berean jarri al daitezke milaka urteetan ondutako patriarkadoaren adierazpena den matxismoa eta balizko henbrismo hori?
Zertan bihurtuko litzateke matxismoa, patriarkadoaren egitura menperatzailerik gabe? Izatekotan, horixe litzateke henbrismoa: aparteko ondoriorik gabeko jarrera indibiduala.

Permalink-a 2006-05-15 @ 23:13
Bidaltzailea: Natxo Narbona [Bisitaria] · http://www.hotmail.com
Artikulu Oso ona da, eta buruargi bere semearen buruargia ere bai. Galdera bat Lauara Mintegiri: Zergaitk hau idatzi zenuen eta aldi beran zuzendu duzun Legebiltzarreko talde bat, talde honek jarrera, ekintz eta parlamentuko ekimen HENBRISTAK asko edukiko izan dituenean?
Permalink-a 2015-03-02 @ 11:51

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Ahurrean

Blog honetan hiru gai azalduko dira bereziki: politika –herritar xume baten begietatik–, kulturgintza –nobelak egiten dituen idazlearen eskutik– eta giza harremanak –aurreko bi gaiekin zerikusi handia dutelako ustetik abiaturik–. Bloga zein portutatik abiatuko garen badakigu jakin. Itsasoak zein hondartzatara eramango gaituen ezin dugu igarri.

Abuztua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!