Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Ehun urte

2014-02-16

Permalink Literatura, 129 hitz  

Ehun urte

Hasi, irentsi eta bukatu. Eserialditxo batean. Juan Echenozen 14 nobela laburra da orriz, luzea oihartzunez. Ez da erraza hain urrian hain ugari esatea, baina idazleak ohituta gauzka. Lehen Mundu Gerraren historia kontatzen digu nobelatxoak, pertsonaia arrunt batzuen arteko istorioen talaiatik. Gerra lehertu da, denek uste dute ez duela askorik iraungo. Hamabost egun gehienera ere. Pare bat hilabete, eta etxera. Gabonak etxean, mutilak! Lau urte luze iraun zuen historiagileek Mundu Gerratzat hartu zuten lehenak.

Ehun urte bete dira ordutik. Ezkorrenak ere ez zituen gerrarako baldintzak ikusten. Baina gertatu zen. Ez omen zen halakorik gehiago errepikatuko, baina bigarren bat etorri zen. Txertatuta gaude? Zalantzan jartzea ere! Ez, ez dago beste halako hirugarren baterako baldintzarik. Baina…

“…jendearen irribarreak konfiantza erakusten zuen, garbi zegoen hark guztiak ez zuela askorik iraungo, berehala itzuliko zirela etxera”.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jakes LAFITTE [Bisitaria]
Lehen Gerla Mundiala. Frantziaren nazionalismo ezezkor eta mendekoiaren lekukotasuna. 1870 garren urteko okupazioa eta Alsazia-Lorrenaren "galera" bizi bizia zen bolada honetako politikarien gogoetan, eskola jakobinaren bitartez mendekatzearen eta antigermanismoaren sentimentua herritarrengan sartu zituztenak.
"A Berlin a berlin /Berlinera berlinera" oihuka ari ziren gazte guztiak tren geltokietan. Gerla handi horri euskaldun asko ihes egin zioten. Espainia neutroa izan arren, hunkituak izan ziren hegoaldeko euskaldunak. Horren lekukotasuna Pedro Maria Etxarte Lasaga (1862 1934) Lesakako bertsolariaren koplak.
Permalink-a 2014-02-16 @ 19:55
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Ez zitean uste gerta zitekeen. Oker zeudean. Konturik latzena duk orain ere uste okerrean egon gaitezkeela, ez diagu uste halakorik errepika daitekeen, baina suerta litekek. Gaur egungo armak ikusita, agintarien ahalorotakotasun ustea, bekaizkeria, berekoikeria, eta, batez ere, nehoiz ere agerian ez dauden benetako agintarien txotxongiloak direla aintzatetsirik, uste ustel hori aldatu eta babesleku on eta ezkutua bilatzen saiatu beharko genikek. Gizakion mundu honenak eginen dik, gizakia bitan barik, hamaikatan erortzen duk harri berean behaztopaturik.
Egon bizkor.




Permalink-a 2014-02-16 @ 21:59

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!