Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Generoa

2014-03-08

Generoa

Kamiozalea joan da fabrika batera, hustu du zeraman karga, hartu du berria… Jostuna galtzerdi baten orpoa errepasatzen ari da… Agintariak hiritarrei zuzendutako diskurtsoan… Ez dut esan kamiozalearen, jostunaren, agintariaren generoa: imajinatu duzun kamioizalea gizonezkoa baldin bada, irudia ez duzu zure hizkuntzak emana, marjinazio sekulako batek egositako konbentzioek baizik.

Egun batez, kontatzen du Imre Kértesz nobelagileak, irakurle aleman batek galdetu omen zion nola idatz zitezkeen maitasun nobelak hungarieraz, hizkuntza hartan genero bakarra baitago, ez baitira maskulinoa eta femeninoa desberdintzen. Euskaraz ere paretsu. Baina hori eragozpen bat da —maitasun istorioak kontatzeko bezala beste zernahitarako ere— ala abantaila?

Zergatik ez mundu ikuskera propio baten ezaugarrietako bat, zergatik ez sormenaren akuilu eta pagotxa, izan ordez generoa duten hizkuntzenganako morrontzak sentiarazitako ahulezia?

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Generoaren kontu hori beti aipatzen duk eta ikusarazi nahi izan zaiguk euskararen huts bat balitz bezala. Generoa bereizten diagu, nola ez (euskaldunak ugatiru gaituk, nola egiten ahalko genukeen hori generoak bereizten jakin ezean?). Euskarak daukan alokutiboa, adibidez, aldameneko erdarek ez zaukatek, eta nehork ez ziek leporatzen horko hiztunei kortesiarik eza. Edo nehork ez ziek leporatzen gazteleraz mintzo direnei haien hizkuntza matxista dela taldeak izendatzeko orduan. Gure hizkuntza, hizkuntza guztiak diren bezalakoak dituk. Batzuek zerbait azpimarratzen ditek eta bertze batzuek bertze zerbait, agian beti aipatzen diguten hizkuntza eta Mundu ikuskeraren arteko harremanarekin zer ikusia dutelako ñabardurok. Ez zekiat, ez diat ideiarik ere, baina gustura aritzen nauk hemen hirekin toka eta Ergoienako adiskidearekin noka. Trailer bat gidatzen duen adiskide emakumezkoarekin, ez zekiat zergatia, baina zuka aritzen nauk. Gure hizkuntza honen berezitasun bereziak, aldameneko erdarek ez dauzkatenak, baina, normala denez, lotsarazten ez dituztenak.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-08 @ 12:15

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!