Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Hau lasaitua!

2014-03-09

Permalink Politika, 122 hitz  

Hau lasaitua!

Hau lasaitua!, idatzi zuen Victor Arbeloa sozialistak bere blogean jakin zuenean Ferrazek ezezkoa esan diola PSNri. Parlamentari ohiak garbi omen dauka aspalditik: sozialistak UPN bezain nafarrak dira edo nafarrago, haiek bezain espainiarrak edo espainiarrago, haiek bezain europarrak edo gehiago (hori guztia, bere blogean irakurria).

Ez dakit Arbeloak zein pisu duen gaur egun sozialista nafarren negoziadoan, baina hutsaren hautsa balitz ere: nazionalismoaren kontrako gurutzada batean diskurtso are nazionalistagoa erabiltzea ez da ez oso koherentea, ez oso sozialista, ez oso bizkorra. Baina alderdiko buruzagien praktika hurbil dabil Arbeloaren diskurtsotik. Taktikoa dela saldu nahiko dute. Hala balitz ere: porrotetik porrotera, agian egunen batean ohartuko dira noraino den suizida Legioko ahuntza bera baino patriotago agertzea, (ustezko) boto gutxi batzuen truke beren arima ideologikoa hain merke saltzea.

Erantzunak:

Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Anduren zutabea – betiko lez, zuhur bezain zorrotza - irakurri ondoren, pare bat bertso ironiko prestatzea otu zait, nafar batzuek beste euskaldunekiko sentitzen duten herra salatzeko asmoz, baina, badut adiskide onik Nafarroan eta ez dut, inolaz ere, hauek mindu nahi izan. Ez horixe!
Orduan hasi naiz Nafarroari buruzko liburu batzuen orrialdeak pasatzen, eta horra non, aspaldidanik entzuten ez nuen jota nafar baten bertso ederrak topatzen ditudan:

Navarra tiene cadenas
por adentro y por afuera
las del escudo son nuestras
las de afuera son impuestas.

Pentsakor geratu naiz, eta halako batean, Tomás Urzainki eta Juan Mª de Olaizolak idatzitako “La Navarra marítima” hartu nuen eta 59 orrialdean hiru argazki deigarriak: Navas de Tolosa baino lehenagoko Nafarroaren armarriaren irudikapenak Frantziako Chartres katedrala, Lizarra eta “La Biblia de Pamplona”-n agertzen dira argi eta garbi.
Gogoan dut, orain dela hamalau bat urte, aipatutako liburuan agertzen diren argazkiak nire adiskide handiari, Euskaltzaindiako Henrike Knörr-i hain zuzen ere, erakustean, berak emandako erantzuna:
“Horiek ez dituk kateak baizik eta garai haietako ezkutu batzuek erabiltzen zituzten sendogarri edo errefortzuak. Nafarroaren benetako armarria Arrano Beltza duk”.
Nafar guztiek euren benetako historia jakingo balute!!
Permalink-a 2014-03-09 @ 20:25
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Hobe sartuko balira denak, P.S.O.E.ko buru guztiak, sator zuloan. Hobe nehoiz ere agertu ez balira. Itoitzeko urtegiari esker sorturiko zuloa haiek hasi zitean. Nafarroako ubidearen aurrekontua laukoiztu egin duk eta ez ditek ja ere egin (ala bai?). Jatarako balio ez duen ubide hori denok ordainduko diagu, urre prezioan, betikoek sakelak (eta sabelak) ederki bete ditzaten. Irion Maiden lehendakari anderea botatzeko aukera paregabea egon duk eta koldarrarena eta sasikumeena egitea erabaki ditek, halaxe kontuak, hemen haien hutsek, haiek eta ezpondazaleen lagunek ez ezik, gainerako zergadun guztiok ordaindu beharko ditugun hutsek, milioi anitz balio baitute. Ongi zeuden azpiegiturak, ospitaleena erraiterako, pikutarat bota ditiztek eta haien adiskide min bezain txapuzeroen esku utzi.
Jaimek arrazoi dik, enegarrenez (biba hi!), hobe historia, agintari malapartatuok ezkutatu nahi duten historia, benetakoa ezagutuko balute nafar guztiek. Hobe jakinen balute zergatik dagoen Trebiñu dagoen bezala (nahiz eta Martin Ttipia nafarrak azken arte eutsi zion), hobe balekite nola pasatu ziren “bertzalderat” Bizkaiko handi batzuek eta nafarron lurraldea saldu (gaur karriketan ohore eta guzti gogoratzen diren arren), hobe ez balitz ahantzi Lizarrako San Migel elizan badela 1212 urtea baino lehenagoko armarria, eguzkiarekin lotuta omen dagoena (eta ez urte hartan, 1212an, egin zen saldukeriarekin), hobe irakurri balute Urtasun historialariaren kronika 1540 urtean gertatutako epaiketa bati buruz (jendeak euskara jakin zezan eskatzen zioan bertako albaitariari), eta abar eta abar eta abar.
Gurasoen herriko alkate fusilatua eta, bertzeak bertze, haren emazte bortxatua jaikiko balira, su-leizerat botako litizketek ez bururik ez hankarik daukaten nazio-saltzaile hauek. Francorekin bezala: hemen faxistek irabazten ditek kolaboratzaileei esker.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-09 @ 22:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!