Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Leihotik leihora

2014-03-17

Leihotik leihora

Whatsappa sutan dauka beti, telefonoz bidaltzen dizkio mezu intimo guztiak, baina gero ez da hartaz hitz egiteko gai! Komunikazioaren aroak ez du harreman hurbila bermatzen!
Eta horrelakoak. Baina ur ustez geldiek bilatzen dute beren zirrikitutxoa.

San Martin egun batez, autobideak aspaldi desagerrarazitako Orioko baserri batean, bi bertsolari leihotik leihora lehian. Jendeak tripak lehertzerainoko algarak egiten ditu. Hirurogei bat urte pasatu dira bertsolaritzari buruz dudan lehen oroitzapenetik: ez dut zalantzarik zirto erotikoak zirela algaren metxa. Leiho batetik besterako jardun erotikoa iradokitzen du “Maria goikoa! Zer dun, behekoa?” elkarrizketa errimatuak ere. Bietako bati senarra etorri zaio, gaur ez da iturrira joango. Zer egingo duten etxean? Hartu leihotik leihorako elkarrizketa guztia, xuri eta gorri eta kikiriki kolofoiarekin, klabe erotikoan.

Gaurko leihoetan eta aspaldikoetan, antzeko libido.

OHARRAK (Post scriptum)

—Paralelismo bat egin nahi nuen sareko leihoen eta gure ahozko tradizioko lehioen artean, baina ustean nago oso lauso geratu dela asmoa. Hala bada, ea hurrengo batean…

—Iturria: irudiak jario erotikoa nabarmena duela, zalantzarik ez. Baina iturriak badu beste elementu bat gutxi aipatzen dena: emakumeen enkontrugune fisikoarena. Iturrian elkartzen ziren, lisiba egiteko eta beren konfidentzietarako. Orain hamar bat urte, Zarauzko ONG batek aditu batzuk bidali zituen Ekuadorrera hango herri batzuetako plazan ura ateratzeko, auskalo noraino ur bila joan beharrik gabe. Emakume batzuk ez omen daude oso pozik: iturriko jarduna omen zuten beren arteko solasetarako aukera bakarra.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Whatsappak urruti dagoenarekin mintzatzeko parada hurbiltzen badu, hurbilean dagoenarekikoa urruntzekoa ere bazaukak. Hobe, bai, leihotik leihorat mintzatuko bagina. Beartzungo adiskide batek kontatzen ohi zidaan ondoko bordakoek “Aldudeat gan biartzuleaik zapiet patzentzutela leihuan”, horrela bazekitean ene adiskidearen bordakoek haiekin joan zitezkeela edo, bertzenaz, enkarguren bat egin ziezaieketela. Komunikaziorako bideak beti egon dituk.
Emakumeak eta iturriak. Gure haraneko iturri zahar batean zera irakur daitekek “zazie etxerat” (zoazte etxerat), ez zekiat emakunei zuzenduta zegoen betiko batzuen ustez denbora gehiegi emaiten baitzuten han, baina horixe etorri zaidak bururat hire herriko pasadizoa irakurri dudalarik.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-03-17 @ 21:14

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!