Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Krispazioa

2006-06-08

Permalink Politika, hizkuntzak, 143 hitz  

Krispazioa

PPk hautsi egin du Espainiako Gobernuarekin —orain arteko irain-metaketak ez zuen beste helbururik—, eta espainiar hedabideetan egunotan gehien entzuten eta irakurtzen den hitzetako bat krispazioa da. Politikariek egunotan bizi duten krispazioa hiritarrek datorren larunbateko manifestazioarekin biziko dute. Dena ondo kalkulatua dago.

Greziarrek krepis edo kripis deitzen zioten zapatari. Eta zapata oina baino estuagoa denean, hankako minak sutan jartzen gaitu: zapatak hanka krispatu edo estutu duelako da.

Zapaten kontua, beraz: PPri ez zaio batere gustatzen Gobernuko zapatari nagusiaren zapata eta ez du hura jantziko. Analista guztiek baino garbiago hitz egiten du etimologiak.

Noiz arte segituko duten horrela eta krispazioak zer ondorio ekarriko dion bake prozesuari? San Krispini galdetu beharko: krispazio hitzaren jatorri bera du zapatarien patroiaren izenak.

OHARRAK (Post scriptum)

Xuxenek gorriz markatzen dit krispazio hitza. Sarasolak amorratze eta nor bere onetik ateratze dakartza ordaintzat. Elhuyar hiztegiak, aldiz, medikuntzako terminu gisa bakarrik onartzen du.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Martxoa 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!