Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Ringean

2014-02-18

Permalink Politika, Gizartea, Kazetaritza, 119 hitz  

Ringean

Garai bateko irrati-telebistetako elkarrizketetan, solaskide biek egiten zuten zalantza: alditan, elkarriztatuak ez zekien nola erantzun kazetariaren galdera zorrotzen bati; alditan, kazetaria zen ez zekiena zer galdetu, adibidez, arrazonamendu distiratsu bat entzun ondoren. Biak agertzen ziren maila berean. Aspaldi handi honetan, ordea, ez da berehalakoan ikusten edo entzuten zalantza egingo duen kazetaririk. Eta ez dago gaizki, hori du agian bere egitekoa, baina kazetari eredu berri bat nagusitu da: inoiz zalantzarik egiten ez duearena. Batere pitzadurarik gabeko jarrera askotan harro airea erakusten du ideietan, bere galderetan… eta politikoki nondik den herren ikusten zaio.

Elkarrizketatuaren eta entzuleen arteko bitartekaria bainoago, bere publikoaren txalo bila dabilen boxeolari boteretsua ematen du halako kazetariak: ring inguruko publikoaren odol-oihuak entzunik, kontrarioa K.O. uztea du helburu.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jakes LAFITTE [Bisitaria]
Frantziako telebista kateetan kazetari tranpalariak ikusten ditugu maizegi. Elkarrhizketan gadlera zorrotzak egiten dizkio kazetalariak politikoari, azken hau beti zalantzan jarri nahi bailuen. Nire ustez ez da hori bide hoberena. Politikalariaren asmoak herritargoari aurkez arazteko hor baitago kazetalaria, eta ez zalantzan edo egoera txar batean jartzeko. Kazetaria eta politikaria bakarrik daudelarik, galdera zerrenda bat prestau beharko lukete aintzinetik edo tratatu beharko duten gaien zerrenda behintzat. Bi politakari mokoka ari direlarik aldiz, bitartekaritza eta moderatzailea egin behar du kazetariak.
Permalink-a 2014-02-18 @ 14:53
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Zeinen beharrezkoak ditugun kazetari onak. Hemen, aldiz, atzoko gaiarekin loturik, badituk sekulako arrakasta erdietsi dutenak kazetariarena gabe, balakariarena egin dutelako. Diruari nahiz ospeari itsatsirik bizi nahi izaiteagatik, erabateko morrontza erakusten ditek agintearekiko.
Beren lana eginez gaizki ikusten dutena salatzen dutenek, aitzitik, Justizia izenez aurkezten zaigun horren benetako aurpegi gaiztoa ederki jasaiten ditek. Ez duk txiripa hemen egunkari batzuk itxi izana, “kazetari onari ez omen zaiok zor sari”.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-02-19 @ 06:56
Bidaltzailea: Zientzia Gozoa - Arte Noblea [Bisitaria] · http://en.wikipedia.org/wiki/Boxing
Publikoaren txalo bila ring-ean?
Boxeolariak zer direla uste duzu ba, musikariak edo antzerki jendea?

Odol ohiuak ring inguruan?
Boxeoa futbola baino paketsuagoa ote da? Ala literatura baino?

Arazo larria badu idazkerak, literaturak eta orohar lengoaiak, hau da metaforak modu axolagabean erabiltzea.
Permalink-a 2014-02-19 @ 08:17

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!