Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Mihia aske

2014-03-02

Permalink Literatura, hizkuntzak, 122 hitz  

Mihia aske

Gogoan izatekoa Elías Canettirena: Londresen pasatu zuen gerra, alemanen kontrako tenkaren bihotzean, inor alemanez entzute hutsa susmagarri zen garai zailetan. Canettik ere ez zituen naziak maite, baina bai hizkuntza alemana. Eta alemanari eskaintzen zion bere sormenaren bulkada guztia. Etsaien hizkuntza bera egitea zen bere gerra, baina hura zaintzeko, huraxe gordetzeko bere: nazien ahotan zikin zena, bere idazkietan izan zedila ahalik garbien. Estuasunak estuasun, ez naziek ez exilioak kenduko zioten hizkuntza.

Esperientzia horren bihotzetik, urteak eman zituen zehazten eta ontzen txikitan hainbat hizkuntzakin izandako harremanen oroitzapenak. Testigantza hartatik jaiotako liburu ederraren euskal itzulpena kalean da egunotan, Mihia aske izenarekin. Etxeberri Sarakoak Etxeberri Ziburukoarengatik esandakoa zuzen aproposa du euskarak Elias Canettiri ongi etorria emateko:

“Mihia libre eta sufle du eta ausartki mintzo da”.

Erantzunak:

Bidaltzailea: bentatxi [Bisitaria]
Amets Arzallusek eta Jon Maiak ez bezala. Ametsek eta Jonek ez dute parte hartu Iñaki Rekartek antolatutako bazkarian.
Permalink-a 2014-03-02 @ 17:00
Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Hizkuntza besteak veste ,bandera espainolaren gorri eta zuri koloreek askatzen duten sentimentuak ere ,euskaldunak ez direnei ere ikurrinako verde,gorri eta zuri koloreak badakarkie gorroto eta ezin emana sentimentuak.Honen aurrean ez dugu tildarik?
Ondo izan.
Permalink-a 2014-03-02 @ 17:51
Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Hizkuntza besteak veste ,bandera espainolaren gorri eta zuri koloreek askatzen duten sentimentuak ere ,euskaldunak ez direnei ere ikurrinako verde,gorri eta zuri koloreak badakarkie gorroto eta ezin emana sentimentuak.Honen aurrean ez dugu tildarik?
Ondo izan.
Permalink-a 2014-03-02 @ 17:55
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Gaizki pasatuko zian ama hizkuntza sefardia zeukan alemanadunak alemanari eutsi nahian naziak arras gorrotatzen zituen Ingalaterran. Hondarrean, zorionez, historiak bakoitzari dagokion atala eskaintzen ziok eta haren obra irakurtzen ahal ukan duk neholako ñabardura zein iruzkin gaitzesgarririk entzun behar izan gabe. Orain euskal itzulpenari esker gure hizkuntzan irakurtzen ahalko diagu. Esker mila daukaten meritua gutitan aitortzen zaien itzultzaileei nik, adibidez, ez baitakit alemanaz.
Kontu bitxia ama hizkuntzarena, ez baitzuen galdu; bai, aldiz, sorterrian mintzatzen zen bulgariera (nik irakurri diodan biografiak egia badio, behintzat). Zeinen garrantzitsuak diren gurasoak, amak batez ere, transmisioa gal ez dadin.
Egon bizkor. Gute nacht.
Permalink-a 2014-03-02 @ 20:58

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!