Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Noiz ustelduko

2014-02-28

Permalink Literatura, Gizartea, 122 hitz  

Noiz ustelduko

Ez dago dilema mingarriagorik bi balio moralen artean derrigorrean bat erabaki beharra baino. Biak onak izaki, bata ala bestea, ez dago beste aukerarik. Bidegurutze horretan, dilema horren bihotzean, garatu ditu literaturak bere drama gorenak. Antigona da adibide nagusia: legearen eta kontzientziaren artean erabaki behar izan zuen; kontzientziari egin zion kasu. Eguneroko bizitza ere ez dago auzien faltan: familian, hil ala biziko osasun kontuetan, esate baterako; lantegian, solidaritateak lanpostua kolokan jartzen duenean, adibidez…

Politika ere dilema moral askoren plaza da sarri. Errealitateak, egoskorra baita, maiz jartzen ditu agintariak kontraesanen bidegurutzean. Rajoy izango da dilemarik gabeko agintari mundial bakarra. Zain egoten jakitea du meritu nagusi: sortzen zaizkion auziak denborak ustelduko dituen usteak bizi du. “Zergatik egin behar dut nik zerbait?” galdetzen zuen herenegun xano-xano.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jakes LAFITTE [Bisitaria]
Rajoyek beti epaileek emandako ebazpenak jarraitzen ditu; ETA ri eta presoeri ez die ezer zor;alderdi abertzaleekin ez da batere zordun. Bainan euskal populuarekin zordun dagoenik gogoan hartu du-ia? Bake prozezua antzinatu behar duenaz bururatu ahal zaio?
Permalink-a 2014-02-28 @ 19:45
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Halako burutazioak egiten dituk Raxoi Espaniar Erresumako presidentea delako (Erresumako presidentea?) . Joera hori egunero tabernan ikus daitezkeen izengabeko gizakietariko batek baleuka, ezdeus hutsa dela ondorioztatuko genikek, edo paso egiten duela, edo ergel erabatekoa dela. Ez zekiat zergatik arrazoitu behar den batzuek egiten duten guztia halako zio sakonen bat azpian, balego bezala. Ez. Harroputz hutsak dituk, ez ditek ikasi ezta ikasiko ere, onenak dituk berez, zertarako ikasi, zergatik eman behar dute urratsik, zergatik ez ditugu etsiak umiliatuko...? Gauza guztien gainetik zeudek, lege arautegiak ez zeudek haientzat eginik. Huts egin arren; dirua igorri, irion, xahutu dutelarik ere, egundaino ez ditek zigorrik jasanen.
Makurrena haien hutsak denon artean ordaintzen ditugula eta, halarik ere, jendeak botoak emaiten dizkietela.
Egon bizkor.

Permalink-a 2014-03-01 @ 00:50

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!