Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Paper-muturrak

2014-02-19

Permalink Literatura, Gizartea, 165 hitz  

Paper-muturrak

Paper-muturrak
Ehun urte Julio Cortazar jaio zela, hogeita hamar hil zela. Ordutik, ez da sekula jenderik falta Montparnassen, haren hilobi aurrean, eta Cortazar zaleek zigarro piztuak uzten dituzte, bertan erre daitezen idazlearen ezpain artean ahitzen ziren bezala. Che-ren irudiak ere uzten dituzte; kronopioen marrazkiak; txingotan jolasteko laukiei han-hemengo plazetan ateratako argazkiak, Rayuela gogoan. Uzten dituzte paper-mutur idatzi batzuk ere. “Maite haugu, kronopio zaharra, mate bat hire ondran!”.

Iraultzan sinesten baitzuen mundu hobe bat amets, imajinatzekoa da irakurleen paper-mutur askok ordutik gaur bitartean galdutako gerra askoren nostalgia jasoko duela. Kubako iraultzaz, Errusiaren bilakabideaz, Berlineko harresiaz… “Zer giro egiten du kosmopistan? Autonauta horrek ba al duk hemengo berririk? Tokitan zagok amesten huen sozialismoa! Hemengo paraderoa! Ez huke sinetsiko kapitalismoak aspaldi darabilen txulo-airea!”

OHARRAK (Post scriptum)

Berripaperean "Ehun urte Julio Cortazar hil zela, hogeita hamar hil zela" atera da nik hala bidali nuelako. Bada Cortazar imitatzen ari nintzela pentsatu duenik, baina huts egin dut, ez naiz kronopio bat, nire errealismoari magia apurrik balerio ere, ez da hainbesteraino ematen.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Gaueko txanda bukatu ondotik, goizeko hamaiketan lorik goxoena egin beharko nukeen unean huts egin duen baten desorduko deiak iratzarri naik, ezin lo neureganatu izan diat berriz. Egunkariak irakurtzea xedatu diat. Hire idazkia irakurri dudanean, soilik hiru orduz lo egin ondotik, ez diat ja ere ulertu, ez hasierakoa behintzat. “Bitan hil zuan, horietariko bat sortuxe zelarik, zer erran nahiko zuen Anduk esaldi horrekin?” Galdera horixe izan diat gaueko txanda osoan. Hondarrean ondorioztatu dudana duk ez dudala ja ere ulertzen literaturaz, ezin harrapatu izan dudala bigarren edota ezkutuko mezurik …
Handiek ere, hagitz noiz behinka den arren, huts egiten dutela ikusitakoan lasaiago geratu nauk, jakin ez zekiat deus, baina oraingo honetan ez duk ene errua izan.
Egon bizkor.
Permalink-a 2014-02-20 @ 06:13

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Azaroa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!