Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Perfekzioa

2010-11-07

Permalink Literatura, Euskara, 120 hitz  

Perfekzioa

Euskarak bi zenbaki perfektu ditu: bi eta bederatzi. Jakiteko zergatik diren perfektuak, begiratu bi letra-multzoei: bi zenbakiak bi letra ditu; bederatzi zenbakiak bederatzi. Horra aurkikuntza txit iraultzaile bat. Batasun perfektua dago soinekoaren eta soinaren, formaren eta edukiaren, azalaren eta mamiaren artean. Bi zenbakiok ez dute engainatzen, esaten duten huraxe islatzen dute. Ez, ez da hutsaren hurrengo hutsalkeria bat. Niri, behintzat, oso kontu serioa iruditzen zait. “Adjektibo hitza ez da adjektibo bat!” protestatzea bezain substantiboa. Munta handikoa. Konprobatua dut hiztegietan hil lehenago datorrela jaio baino, eta horri ere aurkikuntza sekulakoa deritzot.

Norbaitek meta-literatura esango dio horri guztiari. Nik, aukeran, nahiago poetika deitu. Edo jolasa. Eta miraz nago eskoletan-eta nola aritzen diren aditz-taula zailenak ikasten, bi eta bederatzi zenbakien perfekzioan erreparatu gabe.

Erantzunak:

Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Nik uste, bizitza heriotzatik dator eta heriotzara doa, ezerezetik ezerezera; oraindik, behintzat, inortxok ere ez baitu probatu beste bizitza mota dagoenik heriotzaren ataria zeharkatuta gero. Oso bestelakoak dira, gure ezezagunaren izua leuntzeko helburuz, gizakiak asmatu zituen balizko infernu eta paradisua erligioen bidez. Benetako inbidia sentitzen dut horrelakoetan itsu-itsu sinisten dituen lagun bat topatzen dudanean.
Permalink-a 2010-11-07 @ 12:43
Bidaltzailea: uixs [Bisitaria]
jaio esperma eta obuloa juntatzen direnean eta gero uteroan 9 hilabete eta gero uterotik irtetean jaio esaten zaio hori umea emearen sabelean egoten den denbora fetoan egoten da eta ekografiak egiten zaizkio ea ongi dagoen ala ez
Permalink-a 2010-11-07 @ 16:36
Bidaltzailea: Materia organikoa [Bisitaria]
Hildakoan zurekin elkartuko banaiz, konforme!Hil da gero salda bero!
Permalink-a 2010-11-07 @ 17:44
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Mendebalde eta ekialdearen artean gauden “erdialde” honetan badiagu bertze zenbaki perfektu bat: bortz.
Kontu bitxia gertatzen duk aditz berezi batekin, “heldu” aditzarekin. Izan ere itxuraz burutua den arren “heldu naiz” delakoak ekintza ez burutua adierazten dik gure “erdialdean”. Jakina, Nafarroako nahiz Lapurdiko “heldu naiz” = nator. Euskal aspektu zaharraren lekukoa omen. Beraz batzuetan “aspektuari” erreparatze hutsak ez ziguk egia osoa aitortzen. Kasu eman!
Ongi itzuli. Egon bizkor.
Permalink-a 2010-11-07 @ 22:55
Bidaltzailea: Anjel Lertxundi [Kidea]
Ohartu naiz zutabearen bukaera borobilago legokeela beste modu honetan:

"bi eta bederatzi zenbakien perfekzioan eta horren antzeko mirarietan erreparatu gabe".

Txanteari: barkatu "bortz" zenbakiaren perfektutasunaz ez ohartu izana.

Permalink-a 2010-11-08 @ 10:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Iraila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!