Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Azken erantzunak

Honi erantzunez: Gezurtatze susmagarria

maren [Bisitaria]
Zuzenketa:"... egiaztatzen duzu nik pentsatzen duguna;...".
Nik neuk ere.
Barkatu etenaldia eta Ondo izan, Pello.
Permalink-a 2012-11-15 @ 15:15

Honi erantzunez: Gezurtatze susmagarria

maren [Bisitaria]
Egiaztatzen duzu nik neuk pentsatzen dudana; Españak erabiltzen dituen politika ereduekin Euskal Herriko foroak jai duela Frantziako gobernuarekin.Hipotesisa direla eta abar luze bat ere, begibistakoak dira funtsezkoak eta azpimarragarriak direla eraman den Europa mailako politika eremuan.
Noiz arte jarraitu behar dugu Españako agintarien, polizia barne, esamesatara eta, benetazko solaspideetara? Ez ahal ditugu azken hauteskundeetan bozkatu, Euskal Herrian hautatu ditugun polotikariek Frantziarekiko habiliziak eta trenpeta erabiliz, ispilu moduan isladapetzeko España eta español en jokapuntua? Ez ahal gara Españari so egiteko gai eta, Frantziari edo Ipar Euskal Herriko agintariei kaixo, egunon esateko gai?.Hain inozoak izango garenik ez dut nere burubeste jotzen!.
Ados, Pello, baina noiz arte jarraipena kontatzen duzunerik ados ez emateko?.
Ondo Izan eta txalo bero bat.
Permalink-a 2012-11-15 @ 15:09

Honi erantzunez: Lidergo erlatiboa

pello [Kidea] · www.berria.info
Kaixo joe90210, uste dut ez duzula ongi interpretatzen nire irakurketa. Nik ez dut esaten EB, Ezker Anitza eta abar independentistak direnik edo dinamika independentista batean alde egingo dutenik. Inportantea da PP eta PSOE bloke bezala kontuan hartzea, beraiek direlako Espainiako sistema politikoaren bi zutabeak. Eta bi zutabe horiek Euskal Herrian edo Katalunian ahulak direnez, ondorioztatu behar da estatuaren egitura politikoki ahula dela, haren bermezaleak gutxiengoa direlako. Beraz, estatuaren sistema nolabaiteko inposizioz ezartzen da, eta horrek gehiago ahultzen du haren zilegitasuna. Egoera horretan, independetismoak aukera bat du bere proiektua zabaltzeko, estatu propioaren aldarrikapena sendotzeko.
Permalink-a 2012-10-24 @ 18:01

Honi erantzunez: Lidergo erlatiboa

joe90210 [Bisitaria]
Beno, ba tranpa ez baduzu egin, esan behar dut ez nagoela ados zurekin: alde batean PP, UPyD eta PSE-EE-k bloke bat osotzen dutela diozu eta hauen aurrean PNV eta EHbildu , ez ezik, EB, IU, Equo… Nire ustez hori ez da erreala, ezkerreko aukera gutxiengo hauen alde egin duten lagunak ustez dinamika independentista baten alde egongo direla etorkizun hurbilean esatea errakuntza bat da. Horiek EAJ-ren orbitatik urrun daude, baina baita EHbildu lako aukera batetik ere. Oro har abertzaletasunetik urruti, zeina mugimendu 'Casero' eta kontserbadoretzat daukatelakoan nago. Argumentu hau sendotzeko zera esan dezaket: ezkerreko alderdi txiki hauen bozak hiriguneetan pilatzen dira, justu EHbildu laugarren alderdia den tokietan! : Bilbo, Gasteiz, Barakaldo… Beno, Donostian ere badute indarra; hau salbuespena litzateke!Hiri horietako soziologia esagutzen duenak badaki independentista gutxi dagoela horietan, EAJ lako alderdiaren alde egin duen INdautxuko edo Abandoko 'Azkunazalea' barne.
Permalink-a 2012-10-24 @ 09:06

Honi erantzunez: Lidergo erlatiboa

pello [Kidea] · www.berria.info
Kaixo, ohar interesgarriak egin dituzu, baina nire analisian ez dago tranparik. Blokeen banaketa ez da kapritxosoa. Alde batean, Espainiaren estatua egituratzen duten alderdiak daude –funtsean PP eta PSOE– eta bestean gainerakoak. Zergatik? Datu hori garrantzitsua delako noraino dagoen auzitan estatu horren zilegitasuna eta bideragarritasuna hemen eta Katalunian.

"Euskal Herrian pixkanaka antzeko gehiengo likido bat osatzen ari da independentziaren alde" diodanean, beste plano batean diot, ikuspegi dinamiko bat kontuan hartuta. Agian gehiengo likido hori ez dago oso aktibatuta, baina nire aurreikuspena da aktibatuko dela, Katalunian gertatu den bezala. Gauza asko gertatuko dira legegintzaldi berri honetan.
Permalink-a 2012-10-23 @ 17:54

Honi erantzunez: Lidergo erlatiboa

joe90210 [Bisitaria]
Ea Pello, tranparik egin gabe, EAJ eta Bildurekin batera ezin dituzu jarri IU eta EB, gauza bat da autodeterminazio eskubidearen alde egotea eta beste bat independentziaren alde egotea. Urkulluren boza asko ere ez dira independentziaren aldekoak, eta ez diot nik, Naiz-en egindako inkesten inguruan hedabide horretan eginiko kronika batean PPtik eta PSE-tik joandakoen bozek EAJren %33a suposatzen duela irakurri dut, ez dakit horrenbeste izango diren, baina argi dago horrelako bozak ere egon direla. Beraz, nire ustez, independentzia likido baino gehiago gaseoso xamar antzematen da. PSE eta PP krisiaren kudeaketak zigortu ditu; EHBIldu egin duen bezala, zeina, justu, gobernatzen ez duen tokietan hasi egin da, hots, Bizkaian eta Araban. EAJk, Bizkaia, langabetu gehien dituen herrialdea gobernatu arren, antzinako gestioa (80 eta 90eko hamarkadak) gogoarazi die bozkatzaileei eta Raxoy-k Espainian (Aznar eta Ratoren urteak gogoarazi zituen) egin lez gehiengoa lortu du. Nire aburuz, ez du egoera erraza izango Urkulluk, eta Raxoyri gertatukoa gerta lekioke, hots, krisiaren zurrunbiloak harrapatzea. Langabetu tasa hasi daiteke, konstituzionalak botikak ordaindu beharko ditugula esango du eta Osakidetzan, hezkuntzan eta administrazioan aurreikusten diren murrizketek oraindik nahiko isilik dagoen langile-taldeari eragingo dio, hots, funtzionarioei, Madrilen ziurrenik zarata-hots gehien ateratzen ari den kolektiboa. Lanbide-ren erabiltzaileek (epe luzeko langabetuak, etorkinak… jende umila, oro har) ez dute protesta larregirik egiten, baina klase ertainak egoera zeharo gaiztotzen zaiela ikustean kalera irtengo dira. Egoera korapilatsu honetan gobernatuko du Urkulluk, honek zera ekarri dezake epe ertainean: EHBIldu (Sortuk ez baditu EA eta Alternatiba aldentzen), IU, UPyD eta ezkerreko alderdiak, oro har, asko handitzea. PSE-EEk ere aukera izan dezake emaitzak asko hobetzeko, baina hausnarketa sakona egin beharko du, Zapatero bezalako lider gazte eta establishment–etik kanpoko bat lortu beharko luke, boza gazte eta abstentzioan gelditu dena motibatuko duena. Nire aurreikuspenak betez gero, hurrengo hauteskundeetan EHBildu-k emaitzak hobetu ditzake, baina baita PSE, IU, UPyD eta bestelako alderdi ezkertiar eta krisiaren kudeaketatik urruti daudenak ere. EAJren ustezko jaitsierak eta alderdi ez abertzaleen aurrerakadak hurrengo urteetan boza abertzale eta unionista berdintzea ekarri dezake. Gerta liteke, aipatutako ezerez gertatzea eta Urkulluk Mas-i estrategia ondo irteten zaiola ikustea eta honi jarraitzea. Orduan dena aldatuko zen. Baina gogoeta hori ez dut egin, oraindik.
Permalink-a 2012-10-23 @ 16:13

Honi erantzunez: Aurrerapauso ozenak eta isilak

mertxe [Bisitaria] · http://aa12345
BARKATU ETENALDIAREN ONDORIOAK.MILA ESKER.
Permalink-a 2012-10-20 @ 15:15

Honi erantzunez: Aurrerapauso ozenak eta isilak

mertxe [Bisitaria] · http://aa12345
ETA ren erabakia historiko dela dakigu.Berri ona dela deritzot,zeren ez dut inoiz biolentziarik gustokoa izan .Bainan, azaldu nahi dut,leporatu izan dioten biolentzia horren errudunak benetan nor izan direnen zalantzan bizi ohi naizela.

Aldaketen aro berria, baina, krisisa eta independentzia.

Barkamena,barkamena...biktimentzako,bai baina gu euskaldunok biktimak sentitzen arazten diguten arte edo, gu geuk, sinesten dugun arte, beti izango gara errukiarrak eta, beti izango ditugu non borrokatu beharra: euskara eta Lege baten beharra ?¿; euskal presoak eta beren eskubideak.

Ez dugu zertan biktimak sentitu behar.Nahikoa jasoa dugu eta, aurrera segitu beharrean nago, indepentzia eta krisisa ditugularik erronkak.

Beste gainerazko konponbideak, berez etorriko direla diot. Izan ere, ez ahal da ba euskara zenbait politokoen erabilerako erabiltzen ?. Usten dut, Madrileri so egin beharrean gaudela betiko euskal aldarrikapenekin edo berezkoak ditugun eskubideekin.

Madrili so egiten dugun einean, ez gaituzte non zirikatu ,ezta ere, teman segitzeko arrazoirik izango.
Bakarren batek honela esaten zidan:".. hori paken utzi..."... horri behortan utzi ..."
Dena den, hitzak besterik ez dira, egoera,benetan, zaila dela deritzot.
Permalink-a 2012-10-20 @ 15:12

Honi erantzunez: Aurrerapauso ozenak eta isilak

mertxe [Bisitaria] · http://aa12345
ETA ren erabakia historiko dela dakigu.Berri ona dela deritzot,zeren ez dut inoiz biolentziarik gustokoa izan .Bainan, azaldu nahi dut,leporatu izan dioten biolentzia horren errudunak benetan nor izan direnen zalantzan bizi ohi naizela.

Aldaketen aro berria, baina, krisisa eta independentzia.

Barkamena,barkamena...biktimentzako,bai baina gu euskaldunok biktimak sentitzen arazten diguten arte edo, gu geuk, sinesten dugun arte, beti izango gara errukiarrak eta, beti izango ditugu non borrokatu beharra: euskara eta Lege baten beharra ?¿; euskal presoak eta beren eskubideak.

Ez dugu zertan biktimak sentitu behar.Nahikoa jasoa dugu eta, aurrera segitu beharrean nago, indepentzia eta krisisa ditugularik erronkak.

Beste gainerazko konponbideak, berez etorriko direla diot. Izan ere, ez ahal da ba euskara zenbait politokoen erabilerako erabiltzen ?. Usten dut, Madrileri so egin beharrean gaudela betiko euskal aldarrikapenekin edo berezkoak ditugun eskubideekin.
Permalink-a 2012-10-20 @ 14:48

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

patxi [Bisitaria]
Eskertzekoa benetan urteetako ahalegina euskal politikagintzaren aztarkari finari. Izan zoriontsu.
Permalink-a 2012-09-21 @ 21:38

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

Juanma [Kidea]
Ondo ibili, Pello.
Permalink-a 2012-09-20 @ 15:20

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

Indianoa [Bisitaria]
Zure gogoeta irakurtzen ari nintzela, estutzen hasi naiz: ez da gehiago Pelloren analisirik izanen... nola argitu gertakarien lotura sakonak hemendik aurrera? Baina ikustean ez duzula politika-analisia bazterrean uzten, lasaitua hartu dut. Eskerrik asko orain arte egindakoagatik eta zorte on hemendik aurrerakoan.
Permalink-a 2012-09-18 @ 14:05

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

anjeles iztueta [Bisitaria]
Eskerrikasko Pello !!. Interes handiz irakurtzen zintudan beti. Sorte-on ibilbide berrian eta besarkada handi bat.
Permalink-a 2012-09-18 @ 11:49

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

iñaki kasares [Bisitaria]
Eskerrik asko orain artekoagatik, Pello, eta zorte on lanpostu berrian.
Permalink-a 2012-09-18 @ 10:35

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

Urtzi Urrutikoetxea [Bisitaria]
Eskerrik asko eta zorte on.
Permalink-a 2012-09-18 @ 03:09

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

Jakes LAFITTE [Bisitaria]
Milesker eta zorionak egiten ari zeran lanarengatik.

Niretzat ere bai aldaketa handi bat izan zen EGUNKARIA sortu zelarik, 1989 garren urtearen ondarrean. Kanpoan egonik, aspalditik halako izparringi baten beharretan nengoen. 1969 garrenentik ENBATA irakurtzen dut; 1970 tik 1977 arte Bizkaiko ANAITASUNA astekaria. Goibeldu eta haserratu nintzen 2003 an EGUNKARIA itxi zutelarik; bainan errelebo ona hartu du BERRIAK. Neo faxismoaren aurrean makurtu nahi ez duteneri eta euskeraren alde zerbait egiten ari zareteneri zorionak.
Permalink-a 2012-09-17 @ 18:45

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

Luistxo Fernandez [Bisitaria] · http://sustatu.com
Zorte on, Pello.
Permalink-a 2012-09-17 @ 10:03

Honi erantzunez: Aro berri bat (niretzat ere)

Iñauskin [Bisitaria]
Milesker egindako lanagatik, zure analisi politikoak argiak eta argigarriak egin izan zaizkit. Atseginez irakurri dizkizut.
Zorte on!
Permalink-a 2012-09-17 @ 09:56

Honi erantzunez: Ispilu katalana

patxi [Bisitaria]
Independentziak bi onura lekarkioke euskal jendarteari: Batetik estatu egiturak gure kolektiboa gobernatu eta arazoak kudeatzeko aukera gehiago emango lizkiguke; eta bestetik herri, komunitate edo kolektibo guztiek beraien kohesioa handitzeko karga sinboliko handiko "zera" da (beste estatu-nazio gehienen historia ikusi besterik ez dago). 1.5 miloi kataluniarrak errealitatetik kanpo paraxismoan murgilduta? Ez horixe. Zoriontsuago bizitzeko saiakera da hau, ilusioa eta ametsetak betetzeko ahalegina. Nik ere beste jendarte eredu bat eraiki nahi dut eta horretarako agintea gero eta gertuago eskuragarriago aldaketa hori eta eragiteko aukera handiagoa. Utopia? bai eta zer?
Permalink-a 2012-09-14 @ 16:17

Honi erantzunez: Ispilu katalana

joe90210 [Bisitaria]
Beste bat-entzat: "Herri honek estatu bat behar du eta ja behar du", diozu, baina zer herritaz ari zara, EAE, Gipuzkoa, Goierri-Tolosaldea, Ibarra. Ez dauka zentzurik diozunak; independentzia mantra bat bihurtu da eta jada ez da medio bat helburu bat baino. Paraxismoraino luzatu duzuen mantra, eta jada zuen herriko auzo bat independizatzeko asmoa ere erakusten duzue. Itzul gaitezen erralismora mesedez!
Permalink-a 2012-09-14 @ 13:09

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Apirila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!