Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Aurrerapauso ozenak eta isilak

2012-10-20

Permalink Analisiak, 386 hitz  

Aurrerapauso ozenak eta isilak

Urtebete iragan da ETAk erabaki historiko hura hartu zuenetik. Urtebeteko ikuspegiak aukera ezin hobea ematen du ohartzeko benetan aro berri bat eraikitzen ari dela. Urte hau ez da alferrik pasatu, nahiz eta gertatu behar lukeen guztia ez gertatu. Aro berrirako agenda Aieteko Adierazpenak zehaztu zuen: gatazkaren ondorioei irtenbidea ematea, biktima guztiak onartzea, laguntza eta erreparazioa ematea eta elkarrizketa politikoa abiatzea —gatazkaren erro politikoei heldu, elkarbizitzarako oinarri berriak finkatu eta bake iraunkor eta justua bermatzeko—. Ordutik hona, agenda horrek aurrera egin ez dezan ahalegin handia egin dute Espainiako Gobernuak, PPk eta estatuko hainbat agintarik. Espainiako Gobernuak uko egin dio ETArekin elkarrizketa teknikoak hasteari, eta presoen auzia blokeatu du. Alderdi sozialistak, Aieteko bilkuran egon arren, ez du inola ere bultzatu nazioarteko izen oneko sei buruzagiek proposatutako agenda, eta memoriaren aldarrikapena aitzakia hartuta jarrera defentsiboa garatu du hauteskundeen itzala gainetik kendu ezinik. Sortu legezko bilakatu ondoren, alderdi sozialistak eta, bereziki, Patxi Lopez lehendakariak aukera ezin hobea izan du alderdien arteko elkarrizketa sustatzeko, baina ez du erabili, beldurrez, PPren presioaren beldur, EH Bildu hauspotzeko beldur.

Espainiako eta Frantziako estatuen status quo-aren zaindariek jarritako oztopoen gainetik Aieteko agendan aurrerapen garrantzitsuak gertatu dira azken urte honetan. Agian, ez hainbeste begi-bistan, baina gertatu gertatu dira. Gatazkaren ondorioen atalean, nazioarteko eragileak ez dira geldirik egon, eta ETA ere ez. Lana aurreratu dute estatuak esertzen direnerako, eta aldebakarreko pausoak emateari begira ere bai. Presoen gaian, euskal gizarteak bere egin ditu oinarrizko aldarrikapenak, eta horrek eutsiezin bilakatu du Espainiako Gobernuaren jarrera. 197/2006 doktrinaren kontra Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan kaleratutako epaiak mugarri bat jarri du espetxe politika aldatzeko bidean. Biktimen atalean ere, aurrerapauso nabarmenak eman dira, batez ere, gizarte mailan. Bereziki alde ezberdinetako zenbait biktimak pauso ausartak eman dituzte elkar ulertuta eta elkarri onartuta bestearen oinazea.

Elkarrizketa politikoari dagokionez, Hego Euskal Herrian urrats nabarmenik ez da egon, baina alderdien arteko komunikazio kanalak irekita egon dira, eta baliteke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak pasatu bezain laster hastea mugimenduak. Ipar Euskal Herrian elkarrizketa sakonak izan dira, eta lurralde elkargoaren inguruko emaitzak begi-bistan daude. Arlo horretan ere, baliteke gizartea alderdien aurretik aritzea, bi pauso harago. Biharko hauteskundeetako emaitzek argi utziko dute nolako jauzia eman den urte honetan. Dena azkartuko da. Eta ondorioen korapiloa askatzeko bidean blokeoak aurrera jarraitzen badu, nazio auzia azkartuko da, aro berrian iraganeko eustormak hauskorragoak direlako.
Aieteko Adierazpena

Erantzunak:

Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria] · http://aa12345
ETA ren erabakia historiko dela dakigu.Berri ona dela deritzot,zeren ez dut inoiz biolentziarik gustokoa izan .Bainan, azaldu nahi dut,leporatu izan dioten biolentzia horren errudunak benetan nor izan direnen zalantzan bizi ohi naizela.

Aldaketen aro berria, baina, krisisa eta independentzia.

Barkamena,barkamena...biktimentzako,bai baina gu euskaldunok biktimak sentitzen arazten diguten arte edo, gu geuk, sinesten dugun arte, beti izango gara errukiarrak eta, beti izango ditugu non borrokatu beharra: euskara eta Lege baten beharra ?¿; euskal presoak eta beren eskubideak.

Ez dugu zertan biktimak sentitu behar.Nahikoa jasoa dugu eta, aurrera segitu beharrean nago, indepentzia eta krisisa ditugularik erronkak.

Beste gainerazko konponbideak, berez etorriko direla diot. Izan ere, ez ahal da ba euskara zenbait politokoen erabilerako erabiltzen ?. Usten dut, Madrileri so egin beharrean gaudela betiko euskal aldarrikapenekin edo berezkoak ditugun eskubideekin.
Permalink-a 2012-10-20 @ 14:48

Madrili so egiten dugun einean, ez gaituzte non zirikatu ,ezta ere, teman segitzeko arrazoirik izango.
Bakarren batek honela esaten zidan:".. hori paken utzi..."... horri behortan utzi ..."
Dena den, hitzak besterik ez dira, egoera,benetan, zaila dela deritzot.
Permalink-a 2012-10-20 @ 15:12
Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria] · http://aa12345
BARKATU ETENALDIAREN ONDORIOAK.MILA ESKER.
Permalink-a 2012-10-20 @ 15:15

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Abuztua 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!